2017(e)ko abuztuaren 31(a), osteguna

Ebron ibaiko arroilak


Txango berezia gaurkoa, eremu idor baten barna, landaredi mediterraniarrez inguraturik, xerofilatuak diren batzuren artean eta lurzoru lehor batetik ibiltzean, ibaiak bizia ematen dion ertzeekin kontraste galantak eskaintzen dizkigu. Gainera urteen poderioz, uraren higadurak sortu dituen arroila honen gune estu eta pareta altuz inguraturikoak bikain nabarmenduko dute lur hauen kontrasteak.
Erran genezake txango honek abenturarako elementu anitzez osaturik dagoela, bide zabal eta erraxetatik, amildegiz inguraturiko bidexketara; ibai arroaren lautadetatik arroilaren ebakidura lirainetara. Harri zubi ikaragarria, amildegiak, bainua hartzeko putsu garden eta freskoak, ibai arroetako landaredia, mendi mediterraniarraren landare usainkor eta ur-jausi handi bat ere. Ebron ibaiaren ur gardenak eta paisaiak liluraturik utzi gaituzte.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Arroilak ezagutzeko bideotxoa:


Ibilbidearen hasiera El Cuervo herrian izango dugu. Berez herritik aurrera segi eta ibaiaren ertzean aparkaleku txiki bat aurkitu dugu, harrain-aztegi baten hesien inguruan.
 Ebrón ibaiaren aurreneko irudiak eta gure autokarabanerako aparkalekua
Ibaia zeharkatu eta aldapatik gutxira zutoin bat ikusiko dugu. Pista horretatik jarraitu beharko dugu kilometro batzuetan zehar. Hasiern haranaren paretak ikusiko dira, baina harana zabala den guneetan mahastiak eta fruitu arbolak izango ditugu ere.


Pistak ibaia igaro egiten du puntu batean, baina gure martxaren eskuin aldean aurreneko zurezko zubiaren bitartez gaindituko dugu.
 Aurreneko zurezko zubia, baina ez azkena.

Gure bidea jarraituz pistaren amaierara iritsiko gara, bertan aparkaleku eta askaltokia dago. Hemendik aurrera jende guztiak oinez egin beharko du bidea.

 Askaltokia
 Arroilaren bidearen zutoina eta azalpen panela. Bertan aintzineko arrantzale lanbideaz mintzo da.

Bidea estutu egiten da eta segituan aurreneko pasabide prestatuarekin topo egingo dugu. Arroila estutu egiten da eta sasi pareta betetik igo eta jaitsi egin beharko da. Ez du inolako zailtasunik erakusten dena ongi ekipaturik dago eta.









Ondoren harana apur bat zabaltzen da eta Ebron ibaiko urak baretu egiten dira.
 Geroago berriz ibaia zeharkatu beharko da zubia erabiliz eta hnadik gutxira arroila estutu egiten da.
Arroilaren hormak nagusituko dira tarte honetan. 




Ibaia zeharkatzeko bertze zubi bat.
Gutxina gutxina estutuz eta momentu batean ibaiaren gainetik zeharkaleku batzurekin topo egingo dugu.Abenturarako abagunea. Freskotasunak eta uraren zaratak nagusitu egiten dira tarte honetan.













Tarte honen bukaeran bertze zubi baten bitarez ibaiaren bartze aldera pasako gara.

Geroago ere azken zailtasun apur bat duen gunearekin topo egingo dugu. Bertan harri baten bitartez ibai ertzera jaisteko metalezko ainguraleku batzuk ditugularik.
Berriz zuhaitzen artean sartu eta metalezko zubi baten bitartez bertze ur bazterrera pasako gara, ibaitik baztertzeko eta altuera irabazten joateko.


Ibilbidearen ondorengo zatia menditik doa, landaredia guztiz aldatuz eta paisai ezberdinak eskainiz. Han eta hemen eta tarteka Ebrón ibaiak sorturiko arroilaren zatiak ikusgai izango ditugularik. Lurrak urak xurgatuko balitu bezala.
Bide gurutze batekin topo egingo dugu. Ezkerretik joatekotan Ebron arroilaren behatokietara eta mendien goiko aldera eramango gaitu, eskuinekoa harturik aldiz Harrizko zubira iritsiko gara. Bigarren aukera hau egitea erabakitzen dut.


Eta erabakia egokia izan dela konturatuko naiz segituan.
Harrizko zubiaren gainetik zeharkatuko dugu Ebron ibaiko arroila, uren gainetik metro askotara. Momentu honetan ez naiz jabetzen benetan zein den zeharkalekua eta bere edertasunez.

 Harrizko zubiaren goiko pasabidea.

Bidea jarraitzean jabetu egiten zara zein paisai natural berezia den gune hau, eta zer erranik ez itzulera, bertze ertzetik egitean eta azpira jaitziko naizenean. Baina oraindik bide luzea eta ezusteko asko ditut aurretik.

Aurrerago bertze gune ekipatu batekin topo egingo dugu.
Bideak gorat egiten du eta momentu batean behatoki ederra dugu, ondoren arroilaren gainetik egin beharko dudan bidea erakusten duena.


 Arroilaren gainetik doan bidea.
Pausoak emanik hara iritsiko naiz eta benetan ikuspegi ederrak eskaintzen dituela zati honek ere.





Beroari eutsiz, bideak ibairaino eramango nau aurrerago. Berriz ere ibaia zeharkatu eta zuhaitzen artean errazago noa. Ibaiaren parean pausotxo bat gainditu eta gero bide gurutze batekin topo eta oraingoan eskuinetik, ibaiaren ertzetik jarraituz errota batekin topo egingo dut.


Bertan, zutoi batek urjauzi batzuk direla erraten du eta hara zer nolako erabaki ona bidetxo hori egitean. Irudiak kontrastearen tankera erakusten dute. Cal y Cantoko urjausiekin topo.




Berriz errota zaharrera bueltatu eta Tormón herrirako bidea hartuko dut. Igoera txiki bat eta errepidearekin topatu, handik 700 bat metrotara herrira iritsiko naizelarik. 
Bero honekin tabernan sartu eta garagardo pitxerrak edan beharko ditut hidratatu ahal izateko.


Buelta bide beretik egingo da errotekin topo egin arte eta lehen izan dugu bide gurutzera iritsi arte.

Pista jarraitu eta metro batzuk aurrerago ezkerretik abiatzen den bidexkatik zatitxo bat aurreztuko dugu. Mendatera iristean zutoin berri batekin topo egingo dugu eta aukera bi izango ditugu, eskuinetik Ebroneko behatokietara joatea edo ezkerretik, harrizko zubira iristeko. Nola ez ba bigarrena hartzea erabakiko dut.


Mendiko malda hauetaik aurretik egindako bidea erakutsiko digute.
Eta aurrerago harrizko zubiaren ikuspegiak.
Hara iritsi eta goizeko bidetik jarraituko dut ibaira eramaten duen bidexka batekin topo egin arte. Oraingoan zubi hori azpitik behatzeko intentsioarekin. Eta jaitsierak merezi izan du. Hori bai ura hotz hotza dago, normala da, azken finean zenbait kilometro arroila estu eta itzaltzurik igaro izan bai dira.









Bisita honen ostean bidea atzera egitea bertzerik ez zait falta. 

Aurrerago berriz familiarekin elkartu eta ibaiko ura garden hauetan bainua hartu eta bazkadu eta gero gure abiapunturaz bideratuko gara.