Páginas

2025(e)ko abuztuaren 16(a), larunbata

Puerto Cerredo Los Chagueños

Puerto Cerredotik Los Chagueños mendira. Cerredo mendatea Kantabriar mendikatean (Espainia) dagoen pasabide menditsua da, 1359 metroko altitudean. Asturiasko Printzerria eta Gaztela eta Leon lotzen ditu; zehazki, Asturiasko Degaña kontzejua eta Leongo Villablino udalerria. Eremu honetan artza ikusi egiten ohi da.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria:

Ibilbide lineala

Altimetria

Puerto Cerredotik abiatuko naiz. Errepidea gurutzatu eta pista batetatik hesiak gaindituz.

Puerto Cerredoko aparkalekua
Puerto Cerredo

Landarediak, bertan, eta altueragatik ere, murriztu egiten du urteko iraupena, eta, beraz, urtearen zati handi batean (azarotik maiatzera, gutxi gorabehera, espezieen eta altitudearen arabera) paisaia biluzia agertzen da, batez ere hostogalkorrak nagusi diren mendi-mazela ilunean.
Mendi-hegal eguzkitsuan txilar-sastraka (Erica scoparia) – bertakoentzat uz –, tojo (U/ex europaeus) – Degañan kardua eta argoma esaten diote, eta, beraz, Argomalak bezalako toponimoak sortu ditu – eta retama (Sarotamnus seopa rius) daude. Azken horrek lur abandonatuak bereganatu ditu, azken 15 edo 20 urteetan.
Ekosistema horretan, hartza, orkatza, basurdea eta beste hainbat espezie daude.
Mendatea
Mendatea Asturias eta Leon arteko muga administratiboa da.
Mendatea
Errepidea gurutzatu eta pistatik hesia gainditu segituan eskuin aldetik mendi magaletik gora jarraitzeko, pista nagusitik baztertuz.
Hesia eta pista
Segituan altuera irabaziz noa eta basoan barneratuko naiz. Hori bai bidetxo batek magaletik ezker aldetik gora eramago nauelarik.
Magaletik basorantz
Bidetxo horretatik lautadatxo batetara iritsiko naiz eta handik mendi lepo batetara igoko naiz.
Mendi lepoan bertze hesi bat gainditu beharko da.
Mendi lepoko hesia
Los Chagueños eta aurreko tontorrak
Ezkerretik hesitik gora Viechako mendira igotzerik dago.
Viechako mendia
Hesia gainditu eta mendi magaletik beherantz joko dut, berriz ere basoan barneratuz eta aurrerago soro batetara iristeko, bertze mendi lepo batetara.
Mendi lepoa eta soroa
Bertan bidea oso argi ez nuenez, hesiaren aldamenetik ageri den bidexka estu batetatik gora joko dut. Hesiaren bertze aldera noiz behin igaroz eta zailtasun apur batekin gora jarraituz. Bidea ez da oso erabilia eta landarediak inguratu egiten du. Ez da gomendagarria praka motzekin joatea.

Mendi lepotik bidexka segi

Aurreneko tontortxoa
Aurreneko tontor batetara iritsiko naiz eta Gaztela Leongo autonomi erkidegora pasako naiz handik mendi erpinetik gora jarraitzeko.
Bigarren tontor batetara iritsiko naiz

Landaredia bidea inguratuz

Panoramika bigarren tontorretik
Los Chagueños

Apurtxo bat aurrerago joko dut Los Chagueños mendira iristeko. Berandu da eta bidea landarediz beterik dagoenez ez da oso erosoa aurre egitea, beraz bertatik itzultzea erabakiko dut.

Los Chagueñosetik

Panoramika Chagueñosetik

Panoramika Chagueñosetik
Bide beretik jaisten hasiko naiz. Gainera botak zaharrak daude eta momentu batean hautsi egingo dira. Eskerrak amerikar zinta nuela eta horri esker azken aldapak jaisterik izango dudala.
Berriz hesiko mendi lepora iritsi. Orain basoan eta poliki poliki mendatera.
Mendi lepoan
Mendatera berandu iritsiko naiz eta eguneko azken argiekin argazki batzuk egiteko aukera izango dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina