Páginas

2025(e)ko abuztuaren 22(a), ostirala

Xanas haitzartea edo desfiladeroa zirkularra

Desfiladero de las Xanas edo Xanas haitzartea zirkularra  Pedroveyo eta Dosango herritxoetatik. Ibilbide ederra, haitzarte berezi hau ezagutzeko aukera eskaintzen duena eta itzulera toki beretik egin ordez, Predroveyo eta Dosango herrietatik igaroz, bertako arkitektura tradizionaleko eredu ezberdinak bisitatuz. 10 kilometro baino apurtxo bat gutxiago eta 800 metroko desnibel baina gehiagoko ibilbidea.

Ibilbidearen xehetasunak: 
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria:

Ibilbide zirkularra

Altimetria

Xanas haitzartearen aparkaleku eta askaltokiko aparkalekuan autokarabana utzi eta trasteak prestatu ondoren ibiltzen hasiko gara. Eguerdian iritsi gara eta beroa nabaria den arren, paseoa egitera irtengo gara.

Xanas haitzartea
Zailtasun txikiko ibilbidea ibaiaren eskuineko ertzetik doa. Arroka bertikalean induskatuta dago, mendiaren magalaren erdialdean, eta hainbat ebaki inguratzen ditu, nahiko altuak. Mendebaldetik ekialdera egiten da, bidezidor pitzatu baten bidez. Harkaiztsu baten profila da nagusi, eta ohantzean gurbitzak, arteak eta haginak hazten dira. Bide bihurgunetsu eta estu batetik egiten du aurrera, egurrezko zubiak eta kareharrian landutako tunelak zeharkatuz, eta ibilbide osoan ez ditu bi metroko zabalera gainditzen.
Errepidetik gora
Errepidetik gora hasiko gara, horretarako prestaturik dagoen bidexkatik. Aurrerago bidegurutze batetara iritsiz. Bertan Eskuin aldetik errepidea utzi eta bide batetatik haitzartera gerturatuko gara.
Eskuinetik errepidea utziz
Asturiasko iparraldeko Kantauriar mendikateko haitzarte hori 80-90 metroko sakonerara iristen da, ibairaino, eta bi kilometro inguruko eztarri-luzera du, Aramo mendilerroko mendien mendebaldeko aldean zizelkatuta, Viescas edo Xanas errekastotik. Erreka hori kareharrizko geruzen segida batean jaisten da, eta Trubia ibaira isurtzen da.
Zutoina
Segituan bidea gorat egingo du, haitzartera bideratzeko.
Bidearen hasiera
Maldari buelta eman aurretik, haitza landuta dago eta pasabide estu batetatik igaro beharko da.
Pasabide estua
Handik ateratzean Xanas haitzartea ikusgai izango da.
Xanas haitzartea
Aurreneko tunelera iritsiko gara. Bide erosoan eta argirik gabe arazorik ez dago aurrera jarraitzeko.
Aurreneko tunela
Tunela
Tunela
Haitzarte honetan, bidezidor baten eremu malkartsuak daude, eta zenbait puntutan Viescas edo Xanas ibaitik 80 metro baino gehiagora dago. Ibilbidean, profil harritsu eta farfailduna nagusi dela, tunelak, zubiak eta iturburu naturalak aurkituko ditugu. Ondoren, baso hostozabal batean zehar ibiliko gara.
Harkaitzean zizelkatutako bidea 50eko hamarkadan eraiki zen, hiru udalerritako herriak komunikatzeko asmoz: Santo Adriano, Quiros eta Proaza; baina lanak ez ziren inoiz amaitu.
Haitzartea bera bi kilometroko luzera duen mehartasun bat da, ia bostehun metroko amiltze bertikal ikusgarriekin, Viescas ibaiak Trubiarekin bat egiteko egiten duen jaitsieran mendia induskatu izanaren emaitza direnak.
Tunela igaro eta bidea haitzen artean landuta dagoela arras interesgarria bihurtzen du hemendik aurrerako tartea.
Xanas
Bideak zenbait zigi zaga osatzen ditu haitzetan landutakoak.
Xanas
Xanas
Xanas
Xanas
Eremuko ekosistema landaredian aberatsa da. Errekaren beste aldean, basoa nabarmendu behar da: hurritzak, lizarrak, ezkiak, astigarrak, haritzak, pagoak eta zumarrak biltzen ditu, eta haitzartetik igarotzen den bidexka inguratzen du. Faunaren barruan, honako hauek ditu maizter: igaraba palartikoa (Lutra lutra) eta muturluze iberiarra. Hori uraren egoera onaren adierazgarri da, eta hegaztien artean etengabeko presentzia dute: arrano handia (Aquila chrysaetos), sai zuria (Neophron pernocterus), azorea (Accipiter gentilis), belatz handia (Falco peregrinus) eta hainbat saguzar espezie, bai eta ibaiertzeko hegaztiak ere.
Noizean behinka bihurgune ezberdinetatik ikuspegi zabalagoak izaten dira.
Xanas
Xanas
Xanas
Haitzartearen izenak mitologiari ohore egiten dio. Xana Asturiasko maitagarri nagusia da. Betidanik bizi da ibaietako kobazuloetan eta iturrietan.
Xanas
Aurrerago bigarren tunel batetara iritsiko gara. Zintzurra estutu egiten da eta itzala gehiago dago, beraz freskotasun gehiago eta gaurkoan benetan atsegina egiten dela.
Bigarren tunela
Tunela
Xanas
Xanas
Xanas
Xanas errekara gerturatzean meatoki zaharren aztarnak ikusgai dira ere.
Meatokia
Meatokia
Azkenean errekara iritsiko gara eta zurezko zubi baten bitartez bertze ertzera igaroko gara, handik igotzen jarraitzeko.
Zubia
Xanan inguruko kondairak:
Batzuetan, xanek beren xaninoetako batengatik aldatzen dituzte amaren baten haurtxoak, honek bataioa jaso dezan, bere adopziozko amak bularra eman diezaion edo gizakiek bezala hitz egiten ikas dezan.

Maitagarri bahitzaileaz gain, maitagarri sorgindua dago, iturri baten ondoan edo beste leku bereziren batean agertzen dena, udako lehen egunean, ausart batek proba edo iniziazio-erritu baten bidez desenkante dezan zain. Mito hori oso arrunta da Mendebaldeko Europan, eta bi aldaera nagusi ditu Asturiasen: "El oplo de cuatro picos" eta "La mujer serpiente". Biak San Joan goizaldean igarotzen dira, xana (batzuetan beste izen batekin: "sorgindua", "mairua" edo, besterik gabe, "neskatxa", "andrea") iturriaren ondoan agertzen denean.

"El bollo de cuatro picos" lanean, xanak lau tontorreko ogi bat emango dio gizonezko protagonistari, eta urtebetez bere horretan mantentzeko aginduko dio. Ondoren, xana desengainatuta geratuko da, eta berak irabaziko du berak zaintzen duen altxor izugarria. Baina denbora horretan gizonaren emazteak ogia aurkitzen du eta tontorretako bat jaten du, odoletan hasten dena. Emakumea desagerketa disimulatzen saiatzen da, eta gizona, berriz ere San Juan iristen denean, ezer susmatu gabe joaten da hitzordura. Bota ogia iturrira edo leizera eta itxaron xana agertu arte. Ogia zaldi bihurtzen da, xana bere sorginkeriatik ateratzeko balioko lukeena, baina animalia hanka batetik herren geratu da eta sorginkeria zapuztu egiten da. Xanak orduan gizonari aurpegiratzen dio hain emazte zentzugabe eta jatuna izatea. "Ni desliluratzetik eta aberastetik galdu zara. Hala ere, eraman iezaiozu zure emazteari oroimenezko musuzapi hau ", esaten dio honek. Gizona etxera itzuli eta, iturri batean edateari utzi ondoren, musuzapia zuhaitz baten gainean pausatu du, eta berehala sutan lehertu da.

"La mujer serpiente" lanean argumentua askoz errazagoa da: xana desliluratu behar da berriro, baina prozedura desberdina da. Xanak protagonistari ohartarazten dio bere balioa frogatu beharko duela. Bera suge munstro bihurtuko da, eta berak gorputzaren inguruan kiribiltzen utzi beharko dio, ahoan musu bat emateko (beste batzuetan krabelin bat kendu beharko dio, munstroak ahokadetan eusten diona). Ipuinaren aldaera batzuetan, protagonistak arrakasta du, xana desliluratzen du eta bere altxorra eramaten du. Beste batzuetan, beldurrak garaitu egiten du, eta xanak bere orrazia jaurtiz zigortzen du, herren utziz eta, batzuetan, urtebete igaro baino lehen hiltzera kondenatuz.

Apurtxo bat aurrerago errota zahar baten aurriak ikusgai dira
Errota zaharra
Errota
Bideak aldapan gora izango da hemendik aurrera, errepidetxo batetara iritsi arte. Bertan bidegurutzea dugu. Eskiuinetik beherantz berriz ere errekara jaitsi beharko da.
Eskuinetik beherantz
La Gallina errekara iritsiko gara eta zubi baten bitartez bertze ertzera igaro eta pistatik gora jarraitu beharko da.
La Gallina erreka
Zubia
Aurrerago zelai batzuetara atera eta bertan baseliza eder bat topatuko dugu.
Baseliza
Baselizatik
Bertatik inguruko mendiak ikusgai izango dira eta Xanas haitzartearen hasiera ere.

Baseliza
Baslizako ezkia
Errepidez, Pedroveyo herrixkara iritsiko gara. Bertan arkitektura tradizionaleko eredu ederrak daude. Baita taberna eta iturria ere.
Pedroveyo
Pedroveyoko garaia
Bertze garaiak
Garaiak
Garaiaren xehetasuna
Harraskara eta iturrira zuzenduko gara. Bertan ura edan, eta freskotu ondoren bideari eutsiko diogu.
Harraska
Iturria
Herriaren goiko partetik berriz errepidera jaitsi beharko da eta oraindik bertze garai bat ikusiko dugu.

Garaia
Errepidetik metro batzuk burutu eta segituan, ezkerretik beherantz doan bide zaharra hartu beharko dugu.
Ezkerretik beherantz
Baseliza
Xanas errekara jaitsi eta handik gorantz jarraitu beharko da, soro ezberdinen artean Dosango herrixkara iristeko.

Pedroveyo
Dosanko herrira iristean etxe eder batzuk ikusgai dira. Gora jarraitu harraska eta iturrira arte.
Dosanco

Harraska

Herritik gora segi errepidera iritsi arte. Bertan ezkerretik errepidea jarraitu beharko da.
Ezkerretik
Errepidetik apurtxo bat jaitsi eta harantxoan ezkerreko bide zaharretik desbideratuko gara.
Ezkerreko bidetik segi
Mendiko bertze magaletik jaisten hasiko gara.

Bidean mastin handi para bat topatuko ditugu. Eskerrak lasaiak zirela, bertzela kriston sustoa.
Beheko partean bidegurutze bat dago eta gaurkoan zuzen errepidera jaitsi ordez, ezkerreko bidetik jarraitu dugu.
Ezkerreko bidetik
Azkenik errepidera aterako gara eta bertatik Xanas aparkalekura bideratuko gara
Errepidetik segi
Bide ederra, eta benetan xama askokoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina