2025(e)ko abuztuaren 30(a), larunbata

Llastres

Llastres herrian buruturiko ibilbide laburra baina herriko ondare eta paisaiak ezagutzeko aukera emanten duena.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria:

Ibilbidea Llastres ezagutzeko

Altimetria

Herrira iristean ezkerretara, aparkaleku zabal bat dago. Hantxe aparkatuko dugu autokarabana bisita burutzeko. Aukera dago bertan lo egitera gelditzeko ere.

Aparkalekua
Ezkerreko karrikatik segi
Errepidetik herrirantz abiatu eta aurreneko karrikan ezkerretik joko dugu.
Lastres (Llastres, asturieraz eta ofizialki) Colunga kontzejuko parrokia eta itsas herria da, Asturiasko Printzerriaren ekialdean dagoena.
Erromatarren garaian, portu bat zegoen hemen mineralei irteera emateko, senadiaren baldintza natural onak zirela eta. X. mendean Alfontso III .ari buruzko dokumentu batean Satavari buruzko aipamen bat dago idatzita. Lastres toponimoak jatorri geologikoa izan dezake.
Lastresek arrantza-jarduerari zor dio hazkundea, eta XVI. mendean bale-arrantzaren berri izan zen, Kantauri itsasoko portuetan oso ohikoa dena.

Sabadako Santa Maria
Gaurkoan Sababako elizaren aurrean azokoa topatuko dugu.
Sabadako Santa Maria 
Sabadako Santa Maria 
Sabadako Santa Maria eliza: Interes kulturaleko ondasun izendatuta dago. XVIII. mendekoa eta estilo barroko neoklasikoa. Manuel Reguera eta Joaquín Vigil arkitektoek proiektatu zuten. Dorrea edo kanpandorrea XIX. mendearen amaierakoa da.

Sabadako Santa Maria 
Sabadako Santa Maria 
Llastres
Eliza bisitatu ostean, erreparatu barkuen exbotoetan, kalera atera eta itsasoa eta herriko goiko partea ikusgai izango dugu. Parketik gora abiatuko gara baselizara joateko.
Igoerako bidea
Aldapan gora egin eta errepidera gurutzatu egiten duen bidetik gora jarraituko dugu. Azkenik San Roke baselizara iritsiko gara.
San Roke kapera
San Roke kapera eta San Roke begiratokia: Hiribilduaren goialdean, San Roke zelaian, San Roke kapera dago, begiratoki batekin. Bertatik, Lastres eta bere arrantza-portu txikiaren panoramika ikusgarria ikus daiteke, baita Sueve mendilerroa eta itsasertzeko zerrenda ere. Gainera, XVII. mendeko beste bi kapera daude, Gertaera Onaren kapera eta San Joseren kapera.

San Roke kapera
San Roke kapera
San Roke kaperako exbotoak
Baselizaren gibelean behatoki eder bat dago, Llastres eta badia ikusteko aukera paregabea ematen diguna. Jende asko honaino kotxez dator.
Behatokia
Llastres behatokitik
Inguruetan apurtxo bat egon ondoren, berriz ere atzera jo eta elizara iristean, ezkerretik herrirantz joko dugu.
Behatokian

Karrika estu eta ederretatik porturantz bideratuko gara. Etxe monumental ezberdinak ikusteko aukera izango dugu. Herria arras ederra denez, edonon txoko bereziak topatuko ditugu.
Pedro etxea
Beherago Sutegiko eskaileretara iritsiko gara eta bertatik hondartza eta portura jaisteko aukera izango dugu.
Sutegiko eskailerak
Eskaileretatik beherantz jarraituko dugu.
Sutegiko eskailerak


Portua Sutegiko eskaileretatik

Llastres




Sutegiko eskailerak

Sutegiko eskailerak
Eraiki arte, jaitsiera hori, inguru horretarako zegoen sarbide bakarra zena, itsaslabarrean landutako bidexka txiki batean zehar egiten zen.
XVII. mendean eraikitako eskailera horiek XIV. mendetik aurrera Llastresko bizilagunek Los Balleneros auzotik El Escanónera iristeko erabili zuten sarbide zaharraren gainean daude, eta leku horretan eraiki zuten portua.


Sutegiko eskailerak
Azkenean hondartzara iritsiko gara eta bertatik zuzenean portuko kai-mutur batetara joko dugu
Hondartza eta portua


Portua kai-muturretik
Kai-mutur hau bisitatu ondoren portura joko dugu eta ezker aldean dagoen malekoira igoko gara bertze kai-muturrera joateko.



Portua
Melekoiko goiko partetik ibiltzeko aukera dagoenez handik joango gara ondoren beheko partetik itzultzeko.
Malekoirako eskailerak






Kai-muturra

Berriz portura eta hondartzara eta handik bertze eskailera batzuetatik herrira igoko gara. Oraingoan Mercedes fabrikako eskaileretatik hain zuzen ere.

Mercedes fabrikako eskailerak
Arrainak prozesatzeko fabrika ospetsu batek ematen die izena. Fabrikaren goialdean aurkitu zuten, eta gaur egun oraindik ere ikus daiteke haren fatxada.
Eskailera horiek XV. mendetik aurrera El Escanu hondartzara jaisteko erabiltzen zen bidexka zahar baten gainean daude, garai hartan ehizatzen ziren baleak bertan banatzen baitziren. Balea horien zatiak Baleen Etxera eramaten zituen bi puntu horiek lotzen zituen bidezidor aldapatsu batek. Bide honetako igoera oso gogorra izan behar zenez, XVII. mendean eskailera hauek eraiki ziren.

Mercedes fabrikako eskailerak
Segituan herrian barneratu eta etxe ederren artean igoko gara.

Aurreneko geldialdia Gertaera Oneko Ama Birjinaren kaperan.
Llastresko baselizarik zaharrena da. XVI. mendean eraiki zuten, Baleazaleen auzoaren bihotzean, arrantzaleen kofradia zaharraren eskutik, garai hartan egindako promesen ondorioz.
Antzina, arrantzale asko Gertaera Oneko Ama Birjinaren esku uzten ziren goizetan itsasorantz jaisten zirenean, herriko alde zaharretik, zorte ona eta babesa sentitzen zituztelako. Haren gainean La Campanerako etxebizitza dago. Gaur egun desagertuta dagoen ohitura bat da: kaperako kanpaia jotzen du egunero arratsaldeko zortzietan, purgatorioko arima bedeinkatuen aldeko otoitz egitera deitzeko. Kanpai-hotsen kopuruaren eta dilin-dalan egiteko moduaren arabera, bizilagunek bazekiten portuan norbait hil ote zen, eta gizona, emakumea edo umea ote zen ere bereizten zuten. Gainera, kaian ezbeharren bat gertatzen zenean eta bertaratzen ziren herritar guztien laguntza behar zenean, kanpai hori salbuespenez jotzen zen.

Gertaera Oneko Ama Birjinaren kapera
Kaperako atea exbotoz beterik topatuko dugu.
Gertaera Oneko Ama Birjinaren kapera
Eta etxekarte batetatik erlojuko dorrera igoko gara.


Erlojuko dorrea
Erlojuko dorre aurrean gerrako erbezteratu baten omenezko xafla topatuko dugu.

Dorrearen instalazioa XV. mendean hasi zen, Lastresko portua kontrolatzeko eta zaintzeko. 1751n eraikina birmoldatu zuten, gaur egun duen itxura emanez, eta erlojua erantsi zioten. Oinplano karratua eta lau solairuko altuera ditu.
Erlojua pisuzkoa da, errepikapen-kanpaia du, esfera zenbaki erromatarretan eta beso bakarreko orratza.

Erlojuko dorrea
Erlojuko dorretik Etxe koartelera joko dugu.
Etxe koartela
Etxe koartela
Eta bertatik Pedro Suerperez etxera joko dugu.
 Pedro Suerperez
Estilo herrikoiko etxetzarra da, XVII. eta XVIII. mendeen artean eraikia, Suerperezen familiarena, fatxadako armarriak erakusten duen bezala, Cantillo eta Suerpérez familien armarriekin.
Inguru horretan, San Blas eliza zaharra eta haren hilerria zeuden, eta Sabadako Santa Maria eliza eraiki zenean suntsitu egin zituzten.

Etxe monumentaletik herriko harras kara joko dugu, gune handia eta berezia eta hainbat argazkien bitartez bertako eginkizuna dokumentaturik duena.
Harraska

Harraska
Eta harraskatik gorantz jarraituko dugu aparkalekura iristeko.

Sabadako Santa Mariaren azpian bolera bat dago eta gaurkoan, kotxerako bidean gizon talde bat dago bertan jokatzen. Aukera ederra izango dugu bertako boloen joko tradizionalaren nondik norakoak ezagutzeko.
Boloetan

Herri ederra benetan, beraz normala da Penintsulako herri politenen artean izendatua izatea.