2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

Lusarreta Aurizberri erromatar galtzadatik

Gaur aurkeztuko dizuedan ibilbidea, Ondarearen Europako Jardunaldiaren barruan buruturiko ibilbide kulturalarena da. Jardunaldi hauen webgune ofizialean informazioa jaso daiteke https://jep.fcpatrimoniodenavarra.com/eu/ burutu ziren ekintza ezberdinen inguruko informazioa topa daitekelarik.
Aurtengo ibilbidea Lusarretatik, San Paul mendatetik hain zuzen ere, Aurizberriko kanpigerako zatia izan da.
2011. urtean Juan Mari Txoperenak, miliario batzuk aurkitu zituen. Urte batzuk Aranzadi Zientzia Elkartekoek galtzaden inguruko ikerketa bat burutzen ari zirelarik. Antoninoren ibilbideen ITER XXXIVa bilatu nahiean.

Iaz galtzada beraren bertze zati bat ezagutzeko beta izan genuen.  http://mendikosterak.blogspot.com/2017/10/iturissako-galtzada-artzibarretik.html
Galtzada erromatarrez iaz ikasitakoa, aurten aberastu dugu. Hala ere sarrera honetan erreferentzia bibliografiko ezin bertzekoa eskainiko dut.
Erromatar garaiko galtzadak Aintzin Aroan. Jardunaldiak. 2013- VIII-19/21 Auritz-Burguete (Navarra) Jardunaldien mintzaldiak. ISBN  978-84-945560-5-0, Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaratutako 2017. urtean. Bertan Galtzaden inguruko informazioa kontsultagai dago, eta bereziki Galtza honen inguruko deskribapenarena, 151-204 oo. Juan Mari Martínez Txoperena, Rafael Zubiria Mujika "La vía de Hispania a Aquitania en el paso del Pirineo por Ibañeta. Resultado de la investigación sobre la calzada romana desde Campo Real -Fillera a Donezaharre/ Saint-Jean-Le-Vieux". BERTAN duzue esteka liburua irakurri ahal izateko.

Galtzadaren zati honen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoak:
Ibilbidean buruturikoa
Galtzada ibilbideare azalpenak maparen arabera

Galtzada eta miliarioen ingurukoa:

Ibilbidea eta altimetria.


Ibilbidea lineala izanik, hitzordua Aurizberriko kanpigean izan dugu, bertan kotxeak bete eta gutxi batzurekin San Paul mendatera hurbiltzeko asmoarekin. San Pauleko mendatea Lusarreta eta Esnotz herriak elkatzen dituen pistan dago.
Lusarreta herritik beretik ez omen zen galtzada igarotzen, baina herri honetako eraikin ezagunena bere garaia da.




Herritk gora jarraituko dugu mendatearen azpian dauden tokitxo batzuetan ibilgailuak aparkatzeko eta bertatik ibilbidea hasteko.



Ibilbidearekin hasi aurretik Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek galtzadaren inguruko informazio orokorra eskaini izan ziguten. Mapa baten bitartez ibilbidea nondik nora eta, bereziki nondik eraiki zen azpimarratuz. Campo Real -Fillera Donezaharre/ Saint-Jean-Le-Vieux arteko galtzada nagusia.


Iaztik Artzibarreko galtzadaren ibilbidea markaturik dago, eta noizean behin informazio oholak aurkituko ditugu. Hala ere guztiak bilatzerik dituzue. http://www.valledearce.com/calzada-romana/

Ibilbidea mendatean berean hasiko da. Saragueta herritik zuzenean mendatera zetorren galtzada, eta bertatik mendiko goiko aldetik jarraitu ere. 60 pertsonatik gorat elkartu ginen ibilbidea burutzeko.


 San Paul mendatean zutoinak norantza ezberdinak adierazten dizkigu. Ibilbidea hesiaren alde honetatik jarraitu beharko dugu zatitxo batez.

Zelaiak nagusitu egiten dira zati honetan eta beti ere egutera probestuz. Erromatarrak era bat pragmatikoak ziren eta argi utzi dute azken urteetako ikerketak, bide hauek ingenieroek antolatzen zituztela eta beraz ahalik eta malda portzentu urrienetako guneetatik ardazten zituztela. Posible zuten guztietan ere bertako errekurtsoak erabiltzen zituzten eta tokirik egokienetatik marraztu egiten zituzten.
San Pauleko informazio gunea.
Zelaietatik aurrera jarraituz, hesia gainditzeko tokia aurkituko dugu. Bertze aldera igaro eta eguteratik jarraitu beharko dugu.



Bideak altuera gehiegi galdu gabe jarraitzen du. Berriz ere bertze hesi bat gainditu beharko dugu.

 Larrainzelai aldera bideratuz.


 Bidegurutze berri bat izango dugu, pista batetara ateraz. Zutoin batek norantza adierazten digu puntu honetan.




Pista ezkerretatik jarraitu eta aurrerago bertze pista batekin elkartuko da bidea. Aurrean dagoen maldan zutoin bat ageri da, bidea zuzen jarraitu behar dugula, pistak utzita, adieraziz. Bertan bildu egingo gara azalpen batzuk jasotzeko.


Galtzadaren aztarnak ikusgai izango ditugu aurrerago. Berez galtzadaren zatiak goiko partean dauden harriek adierazten digute. Egungo bidea hobi bat sortu du erromatar galtzadaren kutxan. Normala izaten zen galtzadak zaintzeari utzi egiten zitzaienean, beheko zatiko harriak agerian gelditzea eta denboraren poderioz eta erabilpenaren ondorioz denborarekin sakon batean bilakatzea. Gaur lunabarro bat ikusten dugu, baina benetako galtzada goiko mailakoa da eta hortaz soilik bazterrak ikusgai ditugu, edo galtzadaren aztarnak horiek bertzerik ez dira ibilbidean zehar.




 Goian ikusgai diren harriak, erromatar galtzadetan hondoan paratzen zirenak dira. Halako informazioa eskaintzen digu Txoperenak:
"A pesar de que hemos constatado que las dimensiones de la calzada en zonas llanas oscila entre 7 y 10 metros, creemos que en el puerto no necesitaban tanta anchura y que con cinco metros cumplirían sobradamente con las necesidades del tráfico, teniendo en cuenta la anchura de los carros y la  inuosidad del recorrido."(Martínez-Txoperena & Zubiria-Mujika, 2013)

Galtzada jarraituz bertze pista batekin topatzean, ezkerretatik buelta egingo dugu apur bat, Oiarburuetara iristeko. Bertatik ikuspegi ederrak ditugu Artzibarrenak eta horregatik gune honetan bertze informazio gunea ezarri dute.






Pistatik Aurizberri aldera jarraituko dugu tarte batez. Aurrerago gure ezkerretik, zutoin batek adierazita, basoan barneratuko gara. Galtzada bertatik doa eta.




 Basurdeek arituriko lokats eremua.
Ibilbidearen erdialdean eta zuhaitzen arteko eremu batean, Unikaberro inguruan, hamaiketakoa hartzera geldituko gara.
Aurrera jarraitu baina segituan ezkerretik jarritu beharko dugu.


Eta ondoren zuzen segi. Zati honetan zuhaitzek nahiko ezkutua dute galtzada, baina aztarna batzuk somatu daitezke gune batzuetan.

 Bertan galtzadaren arrastoak ikusgai dira berriz ere.

Bidea jarraitu eta hesi batetara iritsiko gara.



Aurrerago zeru irekian ustiaturiko meatoki batekin topo egingo dugu.





Aurrerago bertze hesi bat gainditu beharko dugu


Igezta inguruko soroetara iristeko.



Bertan galtzadak bihurgune handia egiten zuen eta eremu honetan galtzadaren kutxa eta arrastoak ikusgai dira. Baina atsedenalditxo bat egiteko gune aproposa da. Bien bitartean Igeztako iturriaren bila joango gara. Gune interesgaria eremu hau.







Iratzetako larrea toponimoa du gune hau ere eta hesira iritsi aurretik, ezkerretara erromatar garaiko harrobitxoak ikusgai eta nahiko nabariak dira. Bertatik materialak ateratzen zituzten galtzada osatzeko, bereziki goiko geruzarako.



Hesira iritsi aurretik galtzadaren kutxa nabaria da, nahiz eta mendeen poderioz lunabarroa osatu.

Aurrerago eta galtzadaren aldamenean inurritegi eder bat ikusgai dugu.
Urrengo bisita gunea, Mugarriluzen dugu. Halako azalpenak ematen dizkigu Txoperenak:
"Las fuentes clásicas, de una manera u otra, hacen referencia a la vía Iter XXXIV y sus mansiones. Tanto Ptolomeo como el Itinerario de Antonino o el Anónimo de Rávena se refieren a Iturissa, bien como mansio o como Civitas, pero sin ningún dato que nos aclare la fecha de la apertura de esta vía o la fundación de la misma."
"En agosto del 2011, recorriendo un antiguo camino (conocido como Bidezarra en Aurizberri/Espinal), nos detuvimos en unas piedras que habíamos localizado años antes y en las que se apreciaba trabajo de cantería. En ésta ocasión quisimos comprobar la longitud de una de ellas.
Se hallaba cubierta de musgos y sobresalía del suelo entre la hojarasca únicamente un extremo. Cuando procedíamos a su limpieza quedaron a la vista unas letras grabadas lo que nos permitió identificarla como un miliario, deduciendo que las otras dos que se hallaban a pocos metros también lo eran y por tanto el viejo camino donde se localizaban era una vía romana".  Se encontraban en las Coordenadas UTM, 30N, ED 30, ETRS-89, X. 633.019, Y: 4.757.547, Z: 952
" En el lugar se han recuperado dos miliarios con inscripción epigráfica y un tercero sin texto, además de una cuarta pieza tallada, incompleta y difícil de interpretar. Se localizaron en un ensanchamiento antrópico en la ladera por la que discurre la vía, habilitando un espacio suficientemente amplio y cómodo donde ubicar un clásico “nido de miliarios”. El lugar se denomona Mugarriluze, traducido por “Mojon largo”
"Miliario de Constancio Cloro; La transcripción a línea corrida es:
Nobi/lissim/o · Caes(ari)/ Flavio/ Val(erio) · Co/nsta/ntio/ P(io) F(elici) Aug(usto)/. Cronología
Esta inscripción permite datar el miliario entre el 1 de mayo del 305 d. C. fecha en el que recibió el título de Augusto y julio del 306 d. C. en que muere (SOLANA y SAGREDO, 2006).
Miliario de Aureliano. Centrada sobre la inscripción vemos grabada con un objeto punzante una X. No creemos que tenga relación con el epígrafe original, aunque pudiera ser una indicación posterior de la distancia hasta la siguiente Mansio o Statio, descubierta por nuestro equipo en el Señorío de
Artzi y de la cual le separa una distancia de 10 millas. Imp(eratori) C/aes(ari) L(ucio) D(omitio) / Aureli/ano P(io) F(elici)/ Invi/cto A/ug(usto) Tri(bunicia) / Po[t(estate) VI] Co(n)s(uli) / III{I}/
Miliario anepígrafo"(Martínez-Txoperena & Zubiria-Mujika, 2013)



BIDEOAK AZALPENEKIN:



Aldamenean dagoen harri batean kristautasunak gainetik paraturiko ikurra ikusgai da.


Pista apur bat jarraitu baina aurrerago ezkerretik desbideratzen gara, erromatar galtzada izan zenaren gainetik ibiltzeko.

Pistara berriz irten eta aurrerago ezkerretik galtzada jarraitu.


 Galtzadan sortutako lunabarroa eta ertzeko aldean galtzada bere garaian joango zen maila ikusgai.

Pista nagusi batetara irten eta metro batzuk bertatik egin ondoren, berriz ezkerretik utzi.


Aurrerago gurutzatu egiten den pista zeharkatu eta zuzen bidexkatik jarraitu.

Azken zatian historian zehar egindako bide ezberdinen lunabarroak ikusgai izango ditugu, zenbaitetan oso sakonak ere. Bihurgune bat egin eta aldapan beherat Aurizberriko eta Artzibarrerako errepiderantz bideratuz.

Lusarretarako errepide edo pista zaharra gurutzatu.

Zuzenean errepidera jaitsi, bertan informazio ohola izango dugu.


Eta errepidea zeharkaturik kanpingera iritsiko gara. Gaurko ibilbidearen bukaera.

Hala ere bertan egonda Iturissarako bisitalditxoa egitea merezi du. Azken urteetan egindako indusketa eta bereziki georradarrak aditzera eman duena kontutan izanda.
Informazioa Aranzadiko webetik: BERTAN. Edo Artikulu Honetan.




https://mendikosterak.blogspot.com/2018/10/lusarreta-aurizberri-erromatar.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina