2020(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Anayeteko iboiak Portaletetik

Portaleteko goiko aparkalekutik abiaturik, Anayeteko iboietarako ibilbidea aurkeztuko dut sarrera honetan. Irteera bertan izatean, nahiz eta eskietako pistetatik igo behar izatea, jende gutxiago izaten ohi du. Behin teleaulkia bukatzen den tokira iritsita, mendiko bide polit batetatik iboietara hurbiltzeko aukera izango dugu. Iboietatik Anayet eta bereziki Midiren ikuspegiak zoragarriak dira. Bertatik egiterik dagoen ibilbide ospetsuenetarikoa da hau, eta gainera puntu honetatik hasiz gero desnibela nahiko murriztu egiten da.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:


Ibilbidea eta altimetria.
Ibilbidea 3 D formatuan ikusteko BERTAN SAKATU

Gaua bertan eman dugunez, aukera paregabea izan dugu argazki batzuk egiteko.


Goizean goiz motxilak prestatu eta ibilbidea hasteko prest egongo gara. Aparkalekuaren goiko aldean dagoen eremu batean eman dugu gau, beraz aurrenetik errepidera irten eta kotxeetarako aparkaleku handira jaitsi beharko dugu.

Goizean goiz, lainoak iparraldean kokaturik dauden arren, hego alde honetan eguzkiak eteten ditu eta eguraldi zoragarriaz gozatzeko eguna izango dugularen iragarpen argia dira.
Aparkalekutik eski estazioko alkietara igarotzeko zubi baten bitartez egingo dugu.


Midi edonondik ikusgai izango dugu, altuera irabazten dugun einean, ederrago agertuko bazaigu ere.

Pistetatik gora igotzen hasiko gara eta troka bat gainditzeko zubi zabal baten gainetik igaroko gara.
Aurki, ezkerreko aldean ageri den pista zabal eta malkartsutik gora ekingo dugularik.



Emeki emeki goiko aldean dagoen arrastreen bukaerako eremura iritsiko gara.




Hemen eremu laua dagoenez, atsedenalditxo bat egiteko tartea izango dugu, eta bi harntxoetarako ikuspegietaz gozatzeko aukera ere.
Bertatik mendi bide bat hasiko da eta handik igotzen jarraituko dugu.
Handik gutxira iboi txiki bat aurkituko dugu.

Ingurune ederra da eta Cuivillas eta Arroyetas mendiak, bertze batzuen artean ikusterik ditugu, eta ez hori bakarrik, eski estazioa gibelean utzita, benetako mendi paisaian barneratuko gara.



Bidea, iboia inguratuz eta mendi eskuin aldean ditugun mendien magaletik jarraituko du.
Altuera gehiegi galdu gabe, aterpe baten aldamenera iritsiko gara. Itxita dagoenez bideari eutsiko diogu.
Magaletik Cuivillaseko trokarantz gerturatuko gara. Handik jende samalda igotzen ikusiko dugularik.

Azken tartean eta Cuvillaseko bidearekin bat egin aurretik altuera nahiko irabaziko dugu.
Cuvillasetik datorren GR-arekin bat egin ondoren eskuinera joko dugu eta harantxo batetara iritsi aurretik, gure gibelera begiraturik Infiernos mendiak ikusgai izango ditugu.
Aldapak bukatu eta lautadatxo baten ostean muinotxo batetara iritsiko gara.
Bertatik Anayet mendia ikusgai izango dugu estreineko aldiz.
Eta segituan iboiak kokaturik dauden harantxora edo lautadatxora iritsiko gara.
Iboiaz gain, Midi izango dugu berriz ere ikusgai.

Iboira iritsi aurretik ateratako panoramikak.

Iboia lohiaz beteta dagoenez, uretara hurbilduko naiz alde honetatik argazkiak egiteko.


Edonondik begiratuta ere, Midi mendiak, profil liraineko mendia izanik ederra oso ageri zaigu.


Anayet mendia ere ederra ikusten da iboitik.
Iboia inguratzean paisai lirainena, dudarik gabe mendi honek eskaintzen du.

Iboiaren bertze aldera gerturatuko gara eta bertan bazkaltzekoak aterako ditugu. Ez da askotan halako panorama ederreko jantokirik izango.


Denbora luzetxo baten ostean berriz ere martxari ekiteko garaia iritsi da. Baina oraindik azken argazki batzuk egiteko tartea bilatuko dugu. Mendi honetako profilak, erakartzen du eta zaila da eremu honi agurra ematea.
Hauxe izango da iboiaren irteera, errekatxo txiki honek metro pila beteko ditu haranera iristeko, Canal Royatik.

Bertze ertsetik inguratuko dugu iboia.

Baina oraindik azken unean Midirekin argazki batzuk egingo ditugu.






Azkenean Iboiari agur bero bat eskaini ostean eta apur bat penaturik eremu zoragarri hau uzteagatik, jaitsierari aurre ekingo diogu.



Infierno mendietako marmoleda berezia da eta horregatik mendi hau bereizteko arazorik ez dago.


Beheko iboira iritsiko gara.
Infiernos mendietako marmoladen xehetasuna.


Berriz eski estaziora iritsi eta aldapa malkartsuetatik behera egingo dugu.
Magal honetatik berriz ere Midi ikusgai izango dugu.


Aparkaleku aurreko estaziora jaitsi eta erreka zeharkatuko dugu.

Egindako bidearen informazioa aparkalekuan berean dago.
Eta arratsaldean, lainoak iparraldetik berriz sartu egiten diren bitartean Midiren argazkiak aterako ditugu.





Ibilbide klasikoa eta arras polita, era bat gomendagarria.
br />