2025(e)ko ekainaren 25(a), asteazkena

Benicassim Castelló zirkularra bizikletaz

Benicassimetik Castellon eta Graurako ibilbide zirkular erraza. hogepita hamar kilometro baino apurtxo bat gehiago eta desnibel urriko ibilbidea bidegorrietatik burutzerik dagoena. Hiriko zenbait monumentu bisitatzeko aukera eta hondartzetatik.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc


Ibilbidea
Ibilbidea
Kanpinetik irten eta oraingoan Benicassimera bideratu bidegorritik jarraitzeko. Tren monumentura iritsi eta bidegorritik Benicassimetik irtengo naiz.
Bidegorritik zuzen segi.
Benicassimeko bidegorria

Bidegorria
Antzinako trenbidetik erraz aurrera egiterik dago. Tarte batzuetan errepideen paretik eta bertze batzuk tren bidetik gertu.

Castellónera Ospitaletik barneratuko gara. Handik Ribalta parkera iristeko.
Inguruan zezen plaza dago. Bertze monumentu batzuk bisitatuko ditugu eta azkenik udal Plazara gerturatuko gara.
Udal Plaza
Eliz nagusian

Katedrala
Hirian freskotzeko aukera izango dugu.
Hiriaren bisita bukaturik, etorbide nagusitik, bidegorria jarraituz, El Graura jaitsiko gara.
Palmeral hondartza
Bertan portura gerturatu eta hau bisitatu ostean Planetariora eta Palmeral hondartzara joko dugu.
Palmeral hondartza




Agulles eta Benicassim Palmeral hondartzatik


Eta hondartzan bidegorria jarraituko dugu berriz ere errepidearen paretik Benicassimera itzultzeko




Aguilles Benicassimetik

2025(e)ko ekainaren 22(a), igandea

Benicassim Torre Blanca Desert Palmes BTT

Benicassimetik ibilbide zirkularra bizikletaz Torre Blancara eta itzulera Desert de las Palmesetik. 50 kilometrotik gorakoa eta azken zatian 500 bat metrotako desnibelarekin. Itsasoaren paretik eta bidegorritik aurreneko zatia eta ondoren pista eta errepidetik zatiren bat ere duena. Ibilbidean zehar babeserako hainbat dorre bisitatzeko beta izango da.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta Altimetria

Ibilbide zirkularra
Altimetria

Abiapuntua Benicassimen izango da. Hautxe ere kanpinetik aterata eta bidegorria jarraituz Torre Sal inguruetaraino.

Kanpinetik irten
Karrikara atera eta kanpina goiko aldera inguratuz bidegorrira zuzenduko naiz.
Bidegorritik eskuin aldera
Bidegorrira iritsi eta eskuinetik jarraituko dut. Aurrerago tren zaharraren zubira iritsi eta Benicassimeko hondartzatatik urrundu beharko naiz.
Tren zubia
Bidegorriak zenbait tunel eta lubaki landuak zeharkatuko ditu.
Lubaki eta tunela
Pare bat tunel gainditu beharko dira aurreneko behaketa dorrera iristeko.
Tunela
Oropesara iritsi aurretik Torre Colometa eta Corda bisitatzeko aukera izango da.
Corda dorrea
Informazio ohola
Bertze tunel luze bat gainditu beharko da oraindik Oropesara iristeko.
Tunela
Oropesara iristean bidegorria utzi eta hondartzara joko dut, beraz errotonda batean erdigunera jaitsiko naiz.
Oropesa
Hondartza inguratuz Erregearen dorrera igoko naiz.
Torre del Rey
Torre del Rey eta itsaz argia tontortxo berean daude. Hauek bisitatu ondoren errepidetik Oropesako bertze hondartzaraino hurbilduko naiz.
Itsaz argia
Hordartzako pasealekura hurbildu baina udan ezin bizikletaz bertatik jarraitu, beraz errepidera atera eta Torre Sal aldera eraikin eta auzo ezberdinetatik igaroz hurbilduko naiz. 
Itsasoa
Torre Salera iristean, kanpina inguratu beharko da, eskuinetik bidegorritik desbideratuz.
Eskuinetik bidegorria jarraituz
Bertatik padura aldera iritsiko naiz, bidegorriko pista eta tarte batzuetan errepidetik.
Colada de la Rayara iristean
Padura inguratuz, azkenean Colada de la Rayara iritsiko naiz eta bertan bidegorria utziko dut, ezkerretatik gora jarraituz.
Ezkerretatik barneko alderantz
Colada de la Rayako noria
Bidegurutzean noria zahar baten aurriak ikusgai dira.
Colada de la Rayako noria
Ezkerretatik jarraituz errepide N-340ra iritsiko naiz. Tentuz hau gurutzatu eta pistara igaro
N-340 errepidea
Errepidea gurutzatu eta ezkerretik jarraitu beharko da,
Ezkerreko pistatik segi
Metro gutxi batzu aurrerago, bertze bidegurutze bat dago. Oraingoan zuzeneko pistatik jarraituko dut.
Zuzeneko pistatik gora
Baina metro gutxiren ondoren, berriz ere ezkerreko pistatik segitu beharko da.
Ezkerreko pistatik
Bertatik metro batzuk igo eta ondoren errepiderantz berriz jaitsi. Han bidegurutze bat dago. Errepidera atera ordez, eskuineko pistatik, errepidearen paretik segi.
Eskuinetik
Aurrerago Albalat baseliza eta dorretxera iritsiko naiz. Toki ederra eraikin hauek osatzen dutena. 
D´Albalt dorretxea
Albalat gaztelua, izenak adierazten duen bezala, Albalat dels Ànecs herrixkan dagoen gaztelua da, Cabanes udalerriaren iparraldean, Cabanes erriberan dagoen muino baten gainean.
Eraikina militartzat jotzen da, eta defentsarako erabiltzen da, ziurrenik XIII. mendekoa. Gaur egun, Interes Kulturaleko Ondasun gisa katalogatuta dago, adierazpen generiko bidez, RI-51-0010722 ministro-oharpenarekin, Valentziako Generalitateko Ondare Artistikoaren Zuzendaritza Nagusian jasota dagoenez.
Aragoiko Jaime I.aren tropa kristauek Miraveteko Tenentzia birkonkistatu aurretik, aipatutako erregeak lur horiek Tortosako apezpiku eta kabildoari ematea erabaki zuen 1225eko apirilaren 27an, Valentziaren errekonkistan jasotako laguntzaren ordain eta esker ona adierazteko. Horregatik, Miraveteko Tenentziako lurrak Poncio de Torrella prelatu tortosinoak eramandako kristauek birpopulatu zituzten, Miravet, Albalat dels Ànecs, Torreblanca, Benlloch eta Cabanes herriak sortuz.
Cabanes (1243ko ekainaren 19an jaso zuen biztanleriaren gutuna) eta Benlloch (1250eko martxoaren 5ean) birpopulatu zireneko data ezagutzen den bitartean, Albalat dels Ànecs eta Torreblanca herriak data ezezagunean birpopulatu ziren.
Hiru mende geroago, 1575eko uztailaren 5ean, orduan hutsik zeuden Miravet eta Albalat dels Ànecs gazteluak, bakoitza bere terminoarekin, Cabanesi atxiki zitzaizkion, eta gaur egun arte iritsi den udalerri bakarra sortu zen.
Albalat gaztelua muinoan dago, izen bereko elizaren gainean. Autoreen arabera, XIII. mendearen amaieran (1280an, ziurrenik) Tortosako apezpikuek eskatuta eraiki behar zen gotorlekua da, eta, ziur aski, horrekin batera, lur horien birpopulatzea sustatzen saiatu behar zen, behar izanez gero, leku seguru bat eskaini behar baitzen bertan babesteko.
Barrutiaren hegoaldean harresi bikoitza dago, eta barrualdea hobeto kontserbatzen da. [4] Muinoaren iparraldeko isurialdean, berriz, almenadun gortinak dituen dorre bat dago. Fabrika, oro har, harlangaitzezkoa da, harlanduxkaz egina, eta izkinak indartzeko harlanduak erabiltzen dira.
Miraveteko gazteluarekin gertatu zen bezala, XVI. mendean abandonatu behar izan zela uste da (1575ean beharbada, Cabanesen amaieran sartu zenean).
D´Albalt dorretxea

Informazio ohola
Monumentu hauek bisitatu ondoren pistatik zuzen jarraituko dut, barneko aldeko bertze behatoki dorreak ikusteko.
Gats edo Katuen dorrea:
Katuen dorrea, Falco dorrea ere deitua, "Dorreen Bidea" izenekoan dago, bertan baitaude Cabanesko Erriberan sakabanatuta dauden zelatari-dorreetako batzuk, baita Albalat ermita gotortura eta Albalat gaztelura ere, Cabanes udalerrian, Plan Alta eskualdean, Castelló probintzian.
XV. eta XVI. mendeetakoak izan daitezke. Deklarazio generikoaren arabera, Interes Kulturaleko Ondasun gisa katalogatuta dago, R-I-51-0010753 ministro-idatzoharraren zenbakiarekin eta 2002ko apirilaren 24an idatzoharraren datarekin.
XV. mendean, sortaldeko itsasertzaren zati bat jendez hustu zen, baina, hala eta guztiz ere, laborantza-eremuek bere horretan jarraitzen zuten. Laborantza-eremu horiek, batzuetan, piraten mende egoten ziren, eta, askotan, berberiskoen mende, kostaldera maiz sartzen baitziren. Hori dela eta, nekazaritza-eremuetako masia asko gotortu ziren, bai kostaldekoak, bai populazio eta defentsa gutxiko barrualdeko eremuetakoak. Autore askoren ustez, hori izan daiteke Cabanes Erriberako inguruan dauden dorre horien jatorria.
Dorreak oinplano karratua eta hiru altuera ditu, beste guztiek bezala, eta, gainerakoak bezala, garita biribilak ditu kontrako bi izkinetan. Estalkian gezileiho etzana ikus daiteke. Hego-ekialdeko fatxadan bi leiho karratu ikus daitezke. Dorrea harlangaitzezkoa da, eta ertzak eta atearen eta leihoaren inguruak harlanduzkoak dira.
El Gats dorrea
El Gats dorrea
El Gats dorrea
Apurtxo bat aurrerago bertze dorrea bisitatzeko aukera izango da. Carmelet dorrea.
Izenak adierazten duen bezala, XV. eta XVI. mendeen artean datatutako dorrea da, defentsa-dorrearen adibide tipikoa. Oro har, Interes Kulturaleko Ondasun gisa katalogatuta dago, Valentziako Generalitateko Ondare Artistikoaren Zuzendaritza Nagusian jasota dagoenez. Ministerioaren R-I-51-0010750 zenbakidun oharra eta 2002ko apirilaren 24ko oharpen-data ditu.
Adituen artean iritzi desberdinak daude Cabanes udalerrian sakabanatuta dauden dorreak kontzeptualizatzeko orduan, hala nola Karmelet, Sal, Carmen edo Katuen dorreak. Autore batzuen ustez, berriz, masia gotortuen parte ziren dorreak dira, oso ohikoak lur horietan, eraikuntza datatzen den mendeetan (XV., XVI. mendeak). Beste batzuek, berriz, aztarnen azterketen emaitzak eta inguruko gotorlekuren baten inguruan egoteak (Albalateko gazteluaren kasuan, esaterako) egokiago irizten diote gotorleku horien babesguneetako dorre jagoletzat katalogatzeari.
Oinplano karratua eta hiru solairu ditu. Aurrez aurre dauden izkinetako bitan, gutxienez, garitak eta matakan bat daude. Matakan hori hego-ekialdeko fatxadan dago, sarrerako atearen ondoan. Ate horren gainean leiho karratu bat dago, eta haren azpian Banyulsen noblezia-armarria dago (hori da haren apaindura guztia). Sarrerako atea lurraren arrasean dago eta dinteldua da. Burdinazko xafla batzuk ditu, forjaketa-iltzeekin eutsita, eta horiei esker, kalibre lodiko berunezko balen dozena bat inpaktu ere izan daitezke. Bere hormen lodieran egurrezko kojineteak nabarmentzen dira, itxi ondoren atea trabatzeko erabiltzen ziren jatorrizko egurrezko apalak ahokatzeko erabili behar zirenak.

Carmelet dorrea
Pistatik jarraituz, CV-146 errepidera aterako naiz puntu batetan.
CV-146
Errepidetik metro gutxi batzuk ibili eta segituan, ezkerretatik desbideratu beharko da.
Ezkerretatik errepidea utzi
Zubi baten gainetik igaroko naiz, Chinchilla errekatxoa gainditzeko.
Zubia
Bertze aldera igaro eta eskuinetik errepidetik gorantz jo beharko dut.
Eskuinetik errepidera ateratzeko
Bidegurutzeko bertze noria
Metro gutxiren buruan errepidera aterako naiz eta orain asflatotik kilometro batzuk, barneko aldera jarraituko dut.
Errepidetik eskuinerantz gora
Azkenik Miravet iturrira iritsiko naiz. Atsedena eta freskatzeko eta edateko unea.
Font Miravet
Font Miravet
Iturritik atera eta errepidetik gora jarraitu beharko dut bidegurutze honetara iristeko. Bertan ezkerretik Desert de las Palmes adera doan errepidetxoa eta mendateari aurre egiteko.
Ezkerretik errepide nagusia utzi
Mendate ederra Desertera igotzeko baina ikuspegi ederrak eskaintzen dituena Aguilles de Sant Aguedako ipar aldera.
Aguilles de Sant Agueda
Aguilles de Sant Agueda
Aguilles de Sant Agueda
Aguilles de Sant Agueda
Mendatearen azken partean Font Tallara iritsiko naiz. Berriz ere freskotzeko unea.
Font Talla
Eta azkenik, bero itzelarekin Desert de las Palmesemo monasteriotik datorren errepideko bidegurutzera iritsiko naiz. Hemendik aurrera dena beherako bidea, eta estimatu egiten da kilometro guztien ondoren.
Ezkerretara
Agulles
Mendatea jaitsi eta Benicassimera iritsi. Bertan ibilbidea amaitzeko abiapuntura jo.