2018(e)ko urtarrilaren 3(a), asteazkena

Benicassim - Mortornes gaztelua - Bartolo

Urtea bukatzeko ibilbide zirkular polit bat egitea erabaki dut.
Benicassimera etorri gara urte bukaera eguzkiarekin igarotzeko eta azken egunetako euri eta elurrak ikusita asmatu dugu.
Campingetik atera naiz Bartolo mendia eta Montornés gazteluaren aurriak ezagutzeko.
 Ibilbidea
Txangoaren altimetria.
Wikilocen ibilbidearen xehetasunak

Powered by Wikiloc


Txangoaren bideoa




Benicassim herrira gerturatu eta tren zaharraren zubiaren azpitik pasako naiz.
Handik karrika nagusitik turismo bulegoraino iritsi beharra dago.
Bertatik errepidea zeharkatu eta bertan topatuko dugu ibilbide ezberdinen informazioarekin taula handi bat.
Ezkerreko karrikatik abiatuko naiz errepidearen azpitik igarotzen den tunel bat zeharkatu arte. Handik ezkerretara eta Renfe geltokira bideratzen nauten kartelak jarraituz geltokira iritsi arte.

Errepidea jarraitu metro batzuetan eta tren bidearen azpitik ageri den tuneletik igaro eta ezkerrerantz abiatzen den errepidea jarraituko dut.


Errepide honek Las Palmes basamortura igotzen den errepide nagusira eramango nau. Errepidea zeharkatu behar da, tentuz kotxe eta txirrindulariekin, eta bertze aldetik abiatzen den pistatik jarraitu.


Pista estutuko da eta Rufada troka edo rambla batera pasako gara. Rufada troka jarraitu behar dugu pista bat gurutzatuz eta eskuin aldetik doan bidea jarraituz
eta honela autopistaren azpitik igarotzen den tunel batetara iritsiko naiz.

Handik atera eta ezkerretara doan pista jarraitu beharra dago eta metro gutxi batzuk aurrerago eskuinerantz doan pistara pasa.

Pista honetaik Mortornés gaztelua dagoen mendira bideratuko naiz. Argazkian ezker aldean ikusten dena. Mendi magalera gerturatzean pista bide estu batean bilakatuko da eta maldei aurre egin beharko diogu.









Gailurrera hurbiltzen naizenean gazteluaren tankera somatu egiten da. Harresi zaharraren puntu batera iritsiko naiz eta bertatik defentsa eremuaren barrura sartu.



Nire aurrean erakin handi bat dut. Eraikin hau aljibe bat izan zitekeela dirudi. Kontutan izan gaztelu handia dela eta eremu honetan edozein setioa jasan ahal izateko ura izango zela elementu estrategikoena.


Gibelean ikusten den tontortxoan omenezko dorrea kokatu egiten da. Geroago bisitatuko dudana, baina orain harresiaren dorre batetara igoko naiz ikuspegietaz goxatzeko.


Berriz eraikina bisitatzera bueltatu eta buelta emango diot tontorrera bideratzeko.






Tontorrera bideratu eta eskuin aldetik bigarren harresia ikusten dut. Gune hau guztiz estrategikoa da bere alde gehiena haitz baten gainean kokaturik bai dago.


 Benicassim herria azpian
 Batrtolo mendira eta Karmeliten monasterioa

 Aguilles de saint Agueda
 Karmeliten monasterio berria
 Defentsa dorre zirkularra
 Aljibe handia
 Dorre zirkularra

 Aljibearen hasiera
 Harresiaren hobekien kontserbaturiko zatia
 Aguilles harresitik
 Dorre zirkularra eta monasterioa eta Bartolo gibelean
 Aljibearen aldameneko eraikinen aurriak
Harresia eta Benicassim gibelean.
Tontorretik jaitsi eta haitzaren hormak eta defentsa gune naturala ikusgai dut.

Harresira iritsiko naiz eta bertan zulo handi baten bitartez defentsa gunearen kanpoko aldera pasako naiz. Montornes gaztelua benetan erraldoia izan zen bere garaian. X. mendeko arabeen eraikina da baina dirudienez erromatar bizileku baten gainean eraikitakoa. XVII. mendean erabilera bukatu zen.




Bidea jarraitu eta Montornés Atalaiara igoko naiz. Defentsa dorre zirkularra da. Badirudi Atalaia dorre honekin eta gero bisitatuko dudan Montornes dorre laukidunarekin hirugarren harresi sistema osatu egiten zela. Atalaia edo defentsa dorre honek gazteluaren gibelean gelditzen zen eremua behatzeko eraiki omen zen.



Berriz jaitsi eta bidea jarraituko dut bidegurutze batera arte. Handik eskuinetik Montornés dorrea bisitatzeko.






Berriz aurreko bidegurutzera itzuli eta eskuinetik errepidera doan bidea jarraituko dut.
Errepidera iritsi eta Monsaterioaren aurren eraikinak ikusgai dira.



Errepidea eskuin aldetik jarraituz Karmeliten monasterio berrira iritsiko gara.



Errepideko aparkalekuaren goiko aldetik jarraitu eta asfaltaturiko bidetik ezkerrean dagoen eraikin batetara iritsiko naiz eta bertan eskuin aldeko bidera pasa, Bartolo mendirako igoerari ekiteko.




Gorago bertze eraikin erlijioso batekin topo egin eta bidea jarraitu. Eremu hau erlijio gune garrantzitsua izan omen zen, horren isla monasterio zaharra, berria eta hainbat erakin dira.

Bidea jarraituz bidegurutze batekin topo egingo dut. Ezkerretik interpretazio zentrora jarraitzerik dago eta eskuinetik Bartolo mendiko igoera.


Montarnés gazteluaren mendia.
Bidea pista batetara irtengo da eta aurretik eskuinetik jarraitu, gorago eskuinerako bidegurutzea segiz, errepidera iritsiko naiz.

Errepidea gorat segi, Bartolo gurutzearen azpiko aldera arte. Bertan berriz bide batetara pasa eta gurutze erraldoi horren azpitik igaro.


Errepidetik zatitxo bat egin eta eskuinetik debideratuko naiz Bartolo mendiko antenak dauden gailurrera iristeko.




 Erpin geodesikoa.



 Bartolo gailurrean dagoen baselizatxoa edo umilladeroa
 Aguilles mendia eta mendi-ertza. Portlanda dagoen zati horren azpitik abiatzen da jaitsierarak bidexka.
Aguilles de Saint Agueda.
Gailurrean beretik bide estu eta malkartsu bat abiatzen da. Bertatik jaitsiera azkarra egiten da errepidearen aldamenera arte.
 Bide zabalago eta PR den batekin topatzerakoan, ezkerretik jarraituko dut Font Tallada aldera.
Aurrerago bertze bidegurutze batekin topatu eta eskuinetik jarraitu.

Zati honetatik Aguilles de Saint Agueda eta mendi - ertza arras ongi ikusiko dira. Nahiko aereoa da eta bisitatzeko grina piztu egiten dit.


Aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsi eta eskuinetik, berriz jarraitu errepide zahar batera iritsiz.



Geroago Font Talladara doan errepidera pasako iritsiko naiz eta ezkerretik zenbait metro burutuko ditut, eskuin aldetik abiatzen den Benicassimerako jaitsierari ekiteko.



Jaitsiera azkarra Combako trokatik korral zahar batetara iritsi arte, eta handik PR-a jarraituz pista zabal batetara ateratzeko.
Pista nagusitik ezker aldetik, antena batetara iritsi eta gero autopistaren azpiko tuneletik pasa eta ezkerretik trenbidearen sarera iritsiko naiz.






Eta herritik kanpinera iritsiko naiz.
Ibilbide polita izan da eta 2017. urteko azkena. Irrikitan gelditu naiz urtea Aguilleseko arista edo mendi-ertza bisitatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina