2018(e)ko ekainaren 13(a), asteazkena

Ezkabako ihesaldiaren 2018 urtemuga

Gaurko txangoa Ezkaba mendira izango da. Iruñerriko gure mendirik esanguenetarikoa, baina hilabete honetan gainera, azken hogeita hamar urteetan bezala, ihesaldiaren omenezko ekitaldirako bisita egitea erabaki izan dut. Gogoratu aurten 795 presok frankismo garaiko presondegi batetik buruturiko ihesaldi kopurutsuena izan zela.
Jakina da horietatik 203 erail zituztela eta soilik 3 pertsona lortu zutela mugaz bertze aldera iristea. Azken urteko indusketak direla eta 41 gorpu berreskuratuak izan direla. Eraildakoen kopuruari, arduradun leporatzeagatik, 1938-08-8an 14 pertsona fusilatuak izan ziren ere.

Ihesaldiaren eguna, 1938-05-22, gertuen dagoen igandean ospatu egiten da omena. Hori dela eta gaurkoan Donibanetik irtenda, ekitaldian parte hartzeko ibibidea prestatu dut.
Ekainaren 15arte "Ezkaba 1938 - 2018" erakusketa Planetarioan ikusgai duzue.
Esteka honetan entzungai duzue erakusketa eta ihesaldiaren inguruko informazioa.

Berreskuraturiko azken bi erailen ingurko informazioa. BERTAN 

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibildieko bideoa:

Altimetria eta ibilbidea


Irteera Donibane Kirol Elkartetik izango dut berriz ere.

Errepidea zeharkatu eta Biurdanatik antzinako hodien zubira zuzenduko naiz, bertatik Arga ibaia gainditzeko.




Geroago Renfeko tren geltokira hurbildu.

Eta bertatik Gipuzkoako etorbidetik Paberdom parkera iritsiko naiz.


Parke honetatik iritsiko gara Lurrunen parkera eta honela tren bideetar gerturatu ere



Ezkerretatik jarraituz tren bideak gainditzeko oinezkoen zubia ikusiko dugu eta handik igerilekuen aldera pasa ere.



Ezkerreko aldetik eta tren bideak aldamenean izanda bertze iturru eta Plazaolaren trenbidearen omenezko eskulturara iritsiko gara.

Ezkerretik, errepidearen azpitik igaro eta topatuko dugun aurreneko bidegurutzean ezkerretara jo, Berriozar zaharrerantz gerturatzeko.

Baratzen eremura iritsi eta eskuinetik, iturria dagoen lekutik Eskolara hurbilduko gara.


Eskolaren ezkerreko aldean eta mendi magalaren hasieran, Berriozar herri zaharrera eramango gaituen oinezkoen bidea dugu.

Bidearen ertzeetan zurezko hainbat eskultura ikusgai ditugu.


Herri zaharrean elizari bisita egingo diogu.
"XII. mendearen bukaerako eraikin bakuna. Oin laukizuzena du, burualde zuzena, korua oinetan eta dorre prismatiko handia. XVI. mendean kaperak eta sakristia atxiki zitzaizkion; eta XVIII.enean ataria. Barnean nabarmentzen dira ogiba-arku zorrotzak eta gurutze ganga bakunak. Arku zorrotzeko portada bakuna XII. mendearen bukaerakoa da.Erretaula nagusia tenpluko eskultura obra garrantzitsuena da (1643, Martín de Echeverría). Erromanismoaren eta barrokoaren arteko trantsizioko obra da."



Karrika nagusira jaitsi eta zuzen igotzen hasi. Segituan gure eskuinetik igo egin beharko dugu handik abiatzen bai dira Ezkabara igotzeko bideak.


Bideari halako izena eman diote
Hala ere pista zabala, segituan utziko dugu. Aurreneko bihurgunean eskuinetik gorat jarraitu ordez, zuzen joko dugu.
Bidetxo honek basoan sartuko gaitu eta zenbait metro aurrerago bertze bide zabal batekin topo egingo dugu. Apur batez eskuinetik gora egingo dugu,



 baina metro gutxi batzuk ibili eta gero, ezkerreko bide estuago batera pasako gara.

Bertatik militarren tiro eremuaren goiko hesira iristeko.

Hesiaren alde honetatik jarraituko dugu, eta aurrerago hortatik baztertu ere. Gorako bide zabal batekin elkartuko gara. Bertan askaltoki bat edo behintzat mahai batzuk badira.



Zuzenean gurutzatu eta bidexkatik jarraituko dugu.
Apurtxo bat aurrerago Berriosuso herritik igotzen den bidearekin elkartuko gara. Bertan zutoin bat dago. Eskuinetik gorat jarraituko dugu oraingoan.


Hasierako zatian bidea nahiko hondaturik uraen higadura dela eta, baina apur bat aurrerago hobetu egiten da. Bidean lorak nonahi topatzerik ditugu, usainkorrak eta koloretsuak ere.

Gorago pista batetara aterako gara. Guk aldiz mendiko ertzera iristeko zuzenean gurutzatuko dugu igoerarekin jarraitzeko.



Aurrerago bideak eskuin aldera jotzen du, Ezkaba mendiko ertzean barneratuz.

Harrobi zahar bat ere topatuko dugu.

Geroago pista batetara atera eta zuzen igotzen jarraituko dugu. Beretan ere zutoinak topatuko ditugu.
Aurrera jarraitu eta las Peñas toponimodun bidegurutzera iritsiko gara. Bertan, gure ezkerretik jarraitzekotan Ihesaldiaren GRa jarraituko genukeen Garrues aldera iristeko. Gaur aldiz GR horren hasiera ibiliko dugu eta hortaz gorat ekingo diogu gotorleku berrira iristeko.


Pinadian sartu eta handik gutxira gotorleku berriaren lubanarrora iritsiko gara.





Gotorleku berriko lubanarroa inguratuko dugu, gure ezkerretik, Alfontso XII. gotorlekuko ate nagusira iristeko.





Gaurkoan urteroko legez, bertan eta ihesaldiaren gertuen dagoen igandean bezala, bertan izandako preso eta hil gehi eraildako guztien omenaldia ospatu egiten da.







Omenaldiaren bukaeran Artika alderako bideko jaitsierari ekingo diot.
Aparkalekutik eskuin aldera jaisten den pistatik egingo dut aurren zatia.


Aldapa jaitsi eta topatuko dugun aurreneko bidegurutzean, ezkerretara joango gara, malda gehiegi galdu gabe.


Bidea jarraituz errepidearekin aurreneko aldiz topo egin eta zuzenean zeharkatu beharra dago jaitsierarekin jarraitzeko.
Bigarren aldiz errepidera iritsiko gara eta metro gutxi batzuk errepidetik egin, eskuinetik abiatzen den bidexka batetara pasatzeko. Ez dugu Berriozarrerako bidea hartuko.


Artika herriko aurreneko etxeetara iritsiko gara.
Handik errepideko espaloitik ibili bariantea gainditzen duen zubiraino.

Errotxapeatik Oblatasen zubiraino aterako naiz.





Eta Biurdanako parketik Donibane Kirol elkarteraino.
Iruñerriko bertze ibilbide polita eta gehiago kontutan izanik eguno honetan egiten den omenaldia.

1 iruzkin: