2018(e)ko abuztuaren 22(a), asteazkena

Alcossebre Torre Sal Alcossebre

Txirundularekin buruturiko bertze ibilbide bat aurkeztuko dizuet. Alcossebretik Torre de la Asal herriraino eta itzulia. Aldaparik gabeko ibilbidea eta itsasotik gertu eta erreserba natural bate zeharkatuz. Ibilbidean zehar kontutan izan beharrekoa, beroa eta eltxoak izan ditzazkegula etsai.
37 km pasatxo dituen ibilbide erraza. Tentuz ibili beharko da zenbait bidegurutzeetan ez galtzeko baina zati batzuk ere markatutakoak dira.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbidea eta altimetria. Kasu oraingoan metro gutxi batzuetako tartea izanik zerbait dirudiela.

Alcossebreko kanpingetik irtengo gara Jokin eta biok.

Irteeratik eskuin aldera jarraitu beharko dugu martxa. Handik gutxira erpin geodesikoarekin topatuko gara, itsas mailan izanda berezitasun nabarmen bat du, mendietan topatzen ditugunekin alderatuz.
Itsaz ertzetik jarraitu eta Punta Capicord-era iritsiko gara. Bertan padura txiki bat osatzen da.



Errepidetik jarraitu eta San Antoni baseliza bisitatzeko beta izango dugu.
Baina leku horretan badira bitxikeri politagoak. Batetik Noray izeneko harri batzuk, itsasontziak eta txalupak amarratu egiten ziren. Hondartza hauek harrizkoak dira eta bertaraino etortzen ziren gutxienez XVIII. mendetik arrantzaleak euren laneko produktuak lurreratzera.
Eta bere aldamenean arrantsaleen etxetxo batzurekin batera, garai bereko biltegia dago. Honako ezaugarriak jaso ditut helbide honetatik: " En la playa de  Cap i Corb,  al sur de Alcossebre,  nos encontramos un viejo almacén portuario del S. XVIII . Desde fuera parece una fortaleza  con grandes pilares exteriores y dos naves principales junto al patio, todo de origen, igual que el gran portón de acceso a todo el edificio.
La parte superior estaba construida sobre una tercera nave más sencilla, con varios arcos de piedra y techos a base de cañas y barro.
Su reconstrucción original no fue posible, por lo que en el año 1971 se optó por allanar las partes superiores y construir una terraza-bar.
Las naves inferiores están perfectamente conservadas y se comunican entre sí. También se conserva un portón cuya inscripción en la piedra hace referencia a la antigüedad del edificio e indica quién lo mandó construir.
El conjunto del almacén abarca 500 m2 y es único en todo el litoral español.  En el se almacenaban diferentes productos alimentarios como algarrobas, sal o aceite.
Los almacenes portuarios han resistido al paso de los años, más bien siglos en parte debido a la falta de actividad del puertode Cap i Corb, lo que evitó su destrucción por parte del hombre, como ocurriría en otros puertos  donde se construyeron naves más rentables. Los lugareños fueron llevándose piezas del edificio como piedras, portones, ventanas etc, para aprovecharlos en su propio beneficio.
En este dibujo podemos ver como era la distribución en la época.
En 1985 el actual propietario  protege el edificio con una escollera de 100 m de largo para evitar el desgaste del edificio por el mar. Más tarde construyó el camino que hay hoy en día y que nos permite llegar hasta el lugar. Con estas obras sale al descubierto uno de los viejos amarres que en su día el mar hizo desaparecer junto a todo el puerto.  Actualmente hay dos amarres, uno está situado frente al portón principal de entrada y el otro unos metros más hacia el almacén." 




Biltegiaren gibeletik eta itsaz ertzetik jarraituko dugu. Zati hau harriz beterikoa da eta tartetxo batez ezin izango gara txirrindularen gainean ibili. Hala ere aurrerago ontzi-hondar bat ikusgai izango dugu. Ez da zaharra izango baina kostaldetik metro gutxi batzutara dagoenez bisitatzea erabakitzen dugu.

Itsaz abelbidetik jarraitu eta aurrerago eskuinetik abiatzen den pista batetara pasako gara, bertzela harrien gainetik ezin txirrindularekin ibili.

Pista honetatik errepidera aterako gara eta ezkerreko aldetik jarraitu ere.
Torre Nostrara iritsiko gara. Torre Blanca herriko kostaldeko urbanizazioa.
 Zuzenean jarraitu urbanizaziotik eta aurrerago errotonda bat egin eta zuzen jarraitu, Avinguda, Cap I Corpen barna.
Etorbide horretan informazio gune bat topatuko dugu, bereziki Parc Natural del Prat de Cabanes parke naturalaren inguruko informazioa eta erakusketa dute, turismo bulego orokorra izateaz gain.
Hauxe da helbide ofiziala: http://www.parquesnaturales.gva.es/es/web/pn-prat-de-cabanes-torreblanca


Bertan sartu eta parkeari itzulia egitea erabakitzen dugu. Bertakoek erran ziguten moduan, tentuz ibili behar da beroa eta eltxoekin.

Aurrenekoz zurezko pisu ezberdinezko egitura batera igoko gara. Behatoki ederra.



Bidea jarraitu eta bidegurutze bat izango dugu, aparkaleku batetara eramaten gaituena.
Bertan Parc Natural del Prat de Cabanes - Torreblancaren sarbidea dugu.

Bertatik eta padura izanik urez inguraturik zeharkatuko dugu natur gunea.




Bidegurutze batetara iritsiko gara eta oraingoan ezkerreko aldea jarraituko dugu. Gero bertatik bueltatuko gara.

Aurrerago bertze bidegurutze bat zuzen zeharkatu beharko dugu.


Etxola bat dugu bertan, Itzultzean bertze aldetik bueltatuko gara. Aurrerago bihurgune bat eskuinera izango dugu eta handik gutxira ezkerretik jarraitzen duen pista segi.
Berriz ere eskuinetara bertze bidegurutzea bat.
Errepidetxo batetara atera eta handik gutxira ezkerretik jarraitu beharko dugu.
Tren bidera gerturatuko gara baina zeharkatu gabe paralelo jarraituko dugu tarte batez. Aurrerago bidegurutze bat topatuko dugu eta joateko ezkerreko partetik abiatzen den pistara pasako gara, errepidea utziz.



Pista zuzen jarraitu eta honela iritsiko gara herrira. Ongi markaturik dago bihurguneetan.


Torre de la Salera iritsiko gara eta bertan Institutua ikusgai izango dugu.
Errotonda batetara iritsi eta itsasorantza abiatuko gara. Urbanizazio berriena eskuinean utziz.




Bukatzean buelta emango diogu eta urbanizaziora zuzendu. Baina oraingoan ezkerretik txirrindula bidetik apur bat jarraitu bidegurutze bat topatu arte. Bertan errepidera pasa, gure eskuinetik.
Etorri garen errepidea da, nahiz eta aurreneko zati hau ibilia ez izan, segituan iritsiko gara baztertu garen bidegurutzera. Momentu batean errepide bat gurutzatu eta zuzen jarraitu beharko dugu.
Hasierako bidera iritsi eta errepidea amaitu aurretik, ezkerretatik errepide kaskar batetik segituko dugu, ibilbidea aldatzeko asmoarekin.


Errepide hau jarraitu, errepide hobeago batekin gurutzatu arte.
Handik eskuinera eta segituan ezkerretara egingo dugu berriz.
Geroago ezkerretara, goizeko bidearekin elkartu arte.
Parkean sartuko gara berriz eta pistan dordoka bat ikusi eta argazkiak egin eta gero uretara eramango dugu, inork zapaldu ez dezan.

Oraingoan parkea berriz zeharkatu ordez, zuzen jarraituko dugu eta bere mugetatik, eskuinetik kanping batetara iritsiko gara.

Errepide nagusira irten eta eskuinetik Torreblancako kostaldeko Torrenostrara iritsiko gara eta oraingoan hondartzara gerturatu ere.

Eta handik errepidez gure abiapuntura itzuliko gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina