2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

Etxegarate Intsusburu Urdiaingo igerilekuak

GR 121 margotze laneko ibilbidea dakar gaurko sarreran. Etxegarateko mendatean hasi eta Intsusburu mendira doana, hots Nafarroako aurren etaparen lehenego zatia. Ondoren Urdiaingo igerilekuetarako jaitsiera egingo dugu.
Bigarren urtez margolanetan aritzean, mantenu lana bertzerik ez dugu bete behar izan.
Aurreko ibilbide batean informazio ere eskegi izan nuen. BERTAN ikusgai duzuena.
11 km luzerako ibilbidea da, arras polita, gehien bat basoaren baitan. Kontutan izan norantza bakarrekoa dela, beraz bi ibilgailuekin egin beharra dagoela, edo bertzela Intsusburutik berriz Etxegaratera bueltatzea gomendagarria da.
Wikilocen ibilbidearen xehetasunak:
Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:


Ibilbidea eta altimetria.


Hasiera Etxegaraten izandako Mikeleteen koartelaren gibelean da. Han aparkaleku bat topatuko dugu eta ibilbidearen informazio ohola ere.
Hesia eta eskala gainditu eta zuzenean aldapan gora hasi beharko dugu. Ibilbidearen hasieran izango bai dugu aldapa nabarmenena eta.




Aldapan gehien hauek eguzki aldean ditugu beraz gomendagarria da goizean burutzea, bertzelakoan beroak ahalegin gehiago eskatuko digu. Basora iristean eskuin aldera joko dugu eta hesi batetara iritsi arte aldapak badiren arren, ez dira horren malkartsuak izango.

Hesiaren ostean, ezkerretara bideratu beharko gara, segituan pista zabalago batetara pasaz. Hala ere aurtengo udaberri euritsuak bidea sasiz bete egin du eta landaredia pista irensten hasia da.

Gurutzea mendate ingurura iritsiko gara. Bertan pista zeharkatu eta zuzenean Nafarroa eta Gipuzkoa bereizten dituen hesitik gertu jarraitu beharko dugu.
 Leire margotze lanetan

Altsasu aldera doan pista. Bertze aldetik ordea Ataun aldera joaterik dago.
Segituan ehiztarien etxola bat topatuko dugu eta GRaren ondorengo zatia, ustez, ehiztariek euren usatokiak jendez baztertzeko, margoak ezabatuak dizkiguten eremuan sartuko gara. Tarte honetan denak berriz margotu behar izan ditugularik, nahiz eta iaz denak markaturik utzitak izan.


 Nabari den moduan, margo grisarekin GRaren markak estaliak utzi izan dituzte, hortaz ez dakigu zenbat iraunduko duten aurten marguta berri ditugunak.
Mendietatik aurrera segi eta aldapa bat jaitsi ondoren baso oskarbi batetara iritsiko gara, bertan, landarediak ia era bat ezkutaturik zutoin batek, eskuinera joan behar dugula adierazten digu, berriz ere basoan murgilduz eta hesi bat gaindituz.





Basoan sartu eta ezkerretik jarraitu beharko dugu.


 Bertze hesi bat gainditu eta bideak eskuinerako norantzan jarraitu



 Larreluze ingurutik pasa, bertan trikuharri bate ere topatuko dugu.


Igartza mendi aldera segi, han ere trikuharri bat ezkutaturik dago. Pista segi. Ez dago galtzerik zati honetan.


Igartzako tumulua ikusgai dugu eta bidearen aldamenean dago.
Aurrera jarraitu eta eskala bat topatzean, zeharkatu Beotegiko Murkoa trikuharria, hau bai Nafarroan kokatzen dela, bisitatzea merezi du.


Berriz hesia gainditu eta Intsusburu tontorrerako azken aldapak gainditu beharko ditugu.
Intsusburuko tontorretik, orain arte izan ez ditugun ikuspegi zabaletaz goxatzeko berta izango dugu.


 Intsusburuko gailurrean bertze trikuharri ikusgarria dugu.





Bertan bukatu egiten dira gure margo lanak. Denbora luze eman behar izan dugu honaino iristeko, baina bukatu egin dugu. Beraz bazkaldu eta aldapan behera egiteko prest gaude.
Hesia gainditu eta Nafarroan berriz ere sartu. GRa bertan utzi eta zuzenean Urdiaingo igerilekuetara bideratuko gara.
Bidea nahiko nabaria da, pista antzekoa dela ere erran dezakegu. Aldapan behera tumulu erraldoi bat topatuko dugu.

 Eta beheragot, Bernoko Galtzadarekin topatuko gara.
Duela hiru urte edo garbitutako bide zaharra da, tamainagatik badirudi erdi arokoa izango dela baina herritar batzuk diote erromatar galtzada dela. Ez dut uste erdi arokoa denik baina egia da bere xarma baduela. Mandazaien bidea da eta Ataun arte doa. Baina historia aurretik erabilitako bidea dela erran daiteke, gorako bide honetan ikusgai ditugun aztarnategiak ikusita. Apika Erromatar garaian ere erabili izan zitekeen Pasaia Donibanera iristeko. Dokumentaturik dago XIII. mendetik eta badirudi erabilera nagusia XVII eta XVIII. mendeetan zehar izan zuela, mandazainek komertzio bide garrantzitsu bezala erabiltzen bai zuten. Bere izena BERNOA galtzada da.

Galtzada gure eskuinetik eta aldapan behera jarraitu beharko dugu.





Azkenik beheko aldean errekatxora gerturatzean, pista batetara aterako gara, eta bertatik jarriatu beharko dugu.

Sarabeko haitzek arroila estua bat sortu egiten dute, paisai miresgarria sortuz.

Arroila zeharkatu eta Urdiaingo igerikuak topatuko dugu, eta horiekin batera gure ibilbidearen bukaera ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina