2019(e)ko urtarrilaren 9(a), asteazkena

Eltxumendi eta Aguas Oteizatik

Gaur ibilbide laburra eta Iruñatik gertukoa aurkeztuko dut. Oteiza herritik abiatuta, Eltxumendi eta Aguas mendietara igota, ibilbide ia zirkularra.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:


Ibilbidea eta altimetria

Herrian beran aparkatu, eta prestaketen ostean ibiltzen hasiko naiz. Gaurkoan ibilbide laburra da eta nire denbora emango dut paisaiaz gozatuz eta makro argazki batzuk egiten ere.
Kontzejuaren etxearen parean iturri bat dago eta bertatik gora abiatzen den pista hartu beharko dut herritik irteteko.
 Aguas mendia ezker gibelean ikusgai.
Herriko azken etxea polita da

 eta bere aldamenean metalezko atea eta ataka bat aurkituko dugu.
Eguneko aurren argiak Ezkaba mendia argitzen dute.
Eskuinetik igotzen hasi bezain pronto informazio ohol bat topatuko dugu, ur-biltegi baten aldamenean. Eguzkiaren aurreneko izpiek argazki batzuk egiteko momentu ederra eskaintzen didatenez, horretan arituko naiz tarte batez.




Metro gutxi batzuk gorago, ezkerretatik abiatu beharko gara,
segituan eskuinetik hasten den bidera pasatzeko.
Ataka bat gainditu beharko dugu apur bat aurrerago.
Bidea Ezkidiko magaletik ezkerretik doa. 




Aguas aldera gerturatzen da bidea, troka batetara iristeko.
Makro argazki batzuk egiten arituko naiz eremu honetan.
 ginebrondo baten fruituak

 Zuhaitz baten azala






Trokara gerturatu eta bertan ura apur bat jaisten den errekatxoa gainditu beharko dut.


Estugunearen ostean, eskuineko magaletik doa bidea.

Aldaparen bukaeran, mendi lepo baten antzeko gune batean ezkerretarako bidegurutze bat izango dugu, igoerarekin jarraitzeko.

Aurrerago pista batekin topo egingo dugu, hesi baten aldamenean. Pista edo bide zabal hau ezkerretatik jarraitu Eltxumendira gerturatzeko.


Eltxumendiko mendi-erpinera iristean, hesia gainditu beharko da, eskuinetik gailurrera iristeko.
Geroago puntu honetara ere itzuli beharko dugu, baina jaitsiera erpinetik egiteko.

Segituan gailurra, bere erpin geodesikoarekin ikusgai izango dugu.





Eltxumendik bertze tontor antzeko bat duenez, hara abiatzea erabakiko dut, pinadian aldapa beherat hasi arte.

Bide beretik itzuli beharko dut. Bertan eta Aguas mendia bisitatu nahi ez bada, gailurretik gertu hesia gainditu daiteke handik bide batetik pista batetara atera arte. Pistatik herrira gerturatuz.

Hesiaren ondorengo bidegurutzean, zuzen egin eta handik ehun bat metrotara eskuineko magaletik beherat doan bidea hartu beharko da.
Hemendik aurrerako bidea ez dago soberan ongi. Nahiko aldapatsua eta lokatsa topatzekotan tentuz jaistera behartuak izango gara.
Beherago hesi batetan dagoen ataka eta ate batetara iritsiko gara. GRaren markak hesia gainditu eta eskuinetik doan pistara bideratzen dira. Guk ordea ezkerretik Aguas eta Eltxumendi arteko mendi-lepora joan behar dugu.

Bidetxo honetatik Aguas mendiko magalean murgilduko gara, gutxi gora behera zuzen jarraituz, tontorrera iristeko. Igoerako bidea galdu egiten bada ere, ez du eragozpen gehiegirik.
Aguas mendiko tontorrean ez dago buzoirik, soilik harri metatu batzuk altuera garaiaren gunea adierazten dute. Ikuspegi ederrak eskaintzen ditu, bai Eltxumendira bai Ezkaba aldera ere.


Eskuineko mendi-ertzetik jarraitzea pentsatu dut, trak bat jarraituz, baina egia da hemendik aurrerako bidea ez dela existitzen. Agua mendiko magala era bat sasiz beterik dago. Gainera apur bat beherago ezkerretik itzuli beharko da. Hortaz aukera da, zuzenean ezkerretik mendi-ertza jarraituz jaitsierari ekitea.
Eskuinetik jarraituz momentu batean ezkerreko aldetik magala zeharkatzen hasi beharko gara, bertze mendi-ertzara ateratzeko eta ondoren, ahal den moduan, bertatik zuzenean jaisteko.
Bide argirik ez denez eta sasiz beterik egonda, ez da bat ere gomendagarria praka motzekin ibiltzea.




 Azkenean eta zenbait pasadizoren ostean, trokaren estugunera ateratzea lortuko dut.


Berriz ere bide zabalagora iritsi eta igoerako bidea jarraitzea bertzerik ez da gelditzen Oteizara iristeko.
Agua mendia, ez da oso esaguna edo behintzat azienda mugatu izan denez, mendi honetako magalak sastrakaz eta arantzaz beterik daude eta bideak galdu edo estali egin dira. Beraz kontutan izan hori, bertzela Eltxumenditik bertze bide batetik jaitsi daiteke erosoago Oteizara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina