2020(e)ko ekainaren 20(a), larunbata

Jurramendi gudarien ibilbidetik, zirkularra Iratxeko monasteriotik

Iratxeko monasteriotik irten eta Jurramendira igoera ederra aurkeztuko dut gaurkoan. Mendi "sakratu"rako igoera ederrenetariko bat, inolako zalantzarik gabe. Iratxetik irten eta autobidearen ondoren Gudarien ibilbidetik, Jurramendiko estratu bertikaletatik tontorrerainoko igoera, ondoren ibilbide zirkular baten bitartez Bideko autobideraino jaisteko.
Igoera malkartsua eta tarte batzuetan tentuz ibiltzekoa, baina ikuspegi eder eta zabalak eskaintzen diguna. Goian Jurramendiko tontor ezberdinak bisitatuko ditugularik.
10 kilometroko luzera eta 600 bat metrotako desnibeleko ibilbidea.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea 3D ikusteko ESTEKA HONETAN sakatu: https://ayvri.com/scene/0o5vvno756/ckbnxtiz900013c69t3p39h38

Ibilbidea eta altimetria.


Irteera Iratxeko monasterioan finkatu dut.
Iratxeko monasterioaren inguruko informazioa:
Erdi aroan Nafarroako koroak eskainitako laguntzarengatik Iratxeko monasterioa Nafarroako aberatzenetarikoan bilakatu zen. Halako informazioa eskuratzerik duzue turismoko webgunetik:
Ospitalea erromesentzat, unibertsitatea, gerra ospitalea, erlijiosoen ikastetxea eta abarreko erabilerak izan ditu eraikin honek.
"Aspaldi-aspaldikoa da, beneditarrek XI. mendean eraikitzen hasi baitziren VIII. mendeko monasterioaren gainean. Ibilbidean gauza asko ikusiko dituzu: XII. mendeko eliza erromanikoa, klaustro platereskoa, dorre herrerianoa eta, azkenik, XVI-XIX. mendeetan egindako beste eraikuntza batzuk. Horrek guztiak monumentu-multzo honen historia jakiteko aukera emanen dizu. 1985etik hona ez da inor bizi.
Eraikin horietako batzuk Erdi Arokoak dira; beste batzuk Errenazimendukoak eta badira Barroko garaikoak ere bai. Nafarroako lehenbiziko ospitalea izan zen erromesentzat -Orreagako ospitalea ez baitzen eraiki mende bete pasa arte- eta errege Gartzia Naiarakoak eraikiarazi zuen XI. mendean. Iratxek goia jo zuen San Beremundo abade izan zen garaian (1056-1098). Abadea oso eskuzabala izan zen beharrean bizi zen jendearekin eta janaria abitu azpian ezkutaturik eramaten zien. Bere kongregazio kideek kargu hartzen ziotenean, abitua goratu eta arrosak edo zurezko ezpalak agertzen ziren -eskaleak berotzeko- ogia azaldu beharrean.
Monasterioa Andre Maria Erreginari eskainia dago eta beti bizi izan da jendea 1985era arte. Horregatik, oso ongi kontserbatu da. Baina, bokazioak gutxi zirela ikusita, monjeek urte horretan alde egin zuten.
Unibertsitate baten egoitza izan zen 1569tik 1824era arte.
Harritzeko modukoa da XII. mendean eliza prerromaniko baten gainean eraikitzen hasitako tenplu erromanikoa. Gurutze latinoko oina du eta hiru absideak erdi-zirkularrak dira, hasierako eraikuntzaren lekukoak. Erdikoa nabarmentzen da hiruren artean, oso ongi kontserbatuta dagoen erlaitzari esker, animaliaz apaindutako erlaitzari esker.
Tenpluan sartzeko, badira bi atari erromaniko, San Pedrokoa eta ate nagusia, biak gai historikoekin apainduak; baina merezi du merezi duenez Preciosa atearen aurrean gelditzea. Ate horrek elizarekin lotzen du klaustro platereskoa, eta hantxe daude Salbatore eta Andre Mariaren irudiak. Baina badira arretaz bisitatu beharreko beste gauza batzuk: fraide-sakristia (XVI), kapitulu-gela nerbiodun gangarekin, eta XVII. mendeko eraikin handia -estiloaren aldetik, herrerianoa-, Iratxeko Unibertsitatearen egoitza izan zena.
Mendez mende, Iratxeko Andre Mariaren irudia gorde zuen (XII. mendekoa), zalantzarik gabe Ama Birjinari buruzko irudigintza erromanikoaren adibiderik ederrenetakoa Nafarroan. Zurezkoa da, metro bat du altueran eta zilarrezko txapa batez estalia dago, aurpegia eta eskuak izan ezik. Baina, irudi hori ikusteko, Deikazteluraino joan beharko duzu, Aiegitik 10 kilometro hegoaldera. Duela ehun urte eraman zuten hara".

Wikipediatik jasotakoa:
Ez dirudi garrantzi handia izan zuenik XI. mendearen erdialderaino. Donejakue bidearen ertzean eraiki zuten, eta ospitale bat eratxiki zitzaion 1054. urtean. Nafarroako koroari esker handitu zen Iratxeko monasterioaren ospea. XIV. mendean, Nafarroan geratzen zen monasterio beneditar bakarra zen, eta hango abadeek ordezkaritza zuten Nafarroako erresumako gorteetan. Garai hartan, berrogei eliza eta monasterio txiki zituen bere mende Iratxeko monasterio handiak.
XVI. mendean, inprimategi bat egokitu zuten han, eta Valladolideko San Benitoren kongregazioari lotu zitzaion 1522an, Nafarroa Garaia Gaztelako koroaren mendean geratu ondoan. Unibertsitate bihurtu zuten hamabi urte geroago (1534). 1833ra arte iraun zuen Iratxeko unibertsitateak, eta lau urte geroago alde egin zuten betiko fraideek. Bigarren Gerra Karlistan, erietxe izan zen.
Ez da ezagutzen Iratxeko monasterioa eraiki zen data zehatza, baina lehen etxea IX-X. mendeetakoa dela esan liteke. Monasterioaren parterik handiena eta ostatua XI. mendearen bigarren erdialdean eraiki ziren. Aipagarri dira eliza −XII. mendean eraikitzen hasia eta estilo gotikoaren moldeen arabera amaitua−, XVI.mendeko klaustro platereskoaeta areto nagusia −XVIII. mendeko aurrealde barrokoa duena−.
Iratxeko monasterioa hainbat gunetan banatua dago, eta gune bakoitzaren eraikuntzak badu zerikusia monasterioaren bilakaera historikoarekin. XI. eta XII. mendeetan, goraldia izan zuen monasterioak, eta horren lekuko da XII. mende erdialdeko eliza erromanikoa. XIII. mendean, berriz, monasterioa gainbeheran hasi zen. XVI. eta XVII. mendea berpizkunde-garaiak izan ziren, eta horren lekuko dira XVI. mendeko klaustro platereskoa eta XVII. mendean ikastetxe ohia unibertsitate bihurtu izana.


Iratxeko monasterioak bere ateak berriz uztailaren batean irekiko ditu eta beraz bisita egiterik izango da. Elizaren obrak ere amaitu dituzte eta hemendik gutxira, eliza ere ikusgai izango delarik.
 Iratxeko monasterioaren ate nagusia.
 Klaustro berria, telesaila esagun baterako grabazio egunetan.
 Klaustro berria
Klaustro platereskoa.









 Klaustro platereskoaren panoramika berezia.
 Elizaren ingurutik ateratako panoramika
 Klaustro platereskoaren goiko solairua.
 Iratxeko monasterioaren ama birjinaren erreplika
 Elizaren ate txikia.

Eta orain mendira irteteko momentua da. Monasteriotik Donajakue bidetik irtenda.
 Monasterioaren paretaren aldamenetik metro batzuk egin beharko dira.
 Aurreneko bidegurutzean zuzen jarraituko dugu, autobidearen norantzan. Bertan Donajakue bideko aldagai bat bada, zuzenean Iratxe urbanizaziora doana. Baina aipatu bezala zuzen segi.
 Autobidearen zubira iritsi eta
 bertze aldean, eskuinera jo.
 Baina kontuz ibili, metro gutxiren ondoren, ezkerretik basorantz doan bidea hartu behar da eta. Donajakue bideko markak ikusgai izango ditugu.
 Eta basoaren hasieran zutoin bat ere.
 Basotik eta aldapatxo batetatik ibiliko gara ondoren.
 Aurrerago bidegurutze bat izango dugu. Bertan Donajakue bidea utziko dugu, beraz kontuz ibili, ezkerretik pistatik gora jarraitu beharra bai dago.

 Bidean topaturiko lorea. Hainbat egun etxetik irten gabe, naturak bazter guztiak apaindu ditu.
 Aurrerago bertze bide gurutze bat izango da. Oraingoan pista nagusia, ezkerreko pistatik utzi beharko dugu. Jurramendirako norantzan.

 Gorago, ezker aldeko bidetik jarraitu beharko dugu. Jurramendiren magaletik ibiltzeko.
 Bidearen malda apurtxo bat jaitsiko da eta segituan ikuspegi ederrak eskainiko dizkigu.
 Basotik apur bat ateratzen den aurreneko behatoki natural batetara hurbiltzean ikuspegi zabalak izango ditugu.
 Monjardin
 Aurrerago bigarren behatoki batera hurbilduko gara.
 Iratxeko monasterioaren xehetasuna, klaustro berria, ezkerrekoa eta platereskoa, eskuineko.
 Lizarra.
 Jurramendiko magaletik segi eta bidegurutze berri bat topatuko dugu. Oraingoan eskuin alderako bide estuagora pasako gara. Zuzen jarraitzekotan igoera normaleko aparkaleku aldera eta igoeraren bidearekin bat egingo genukeen.
 Beraz eskuinetik igotzen jarraitu beharko dugu gudarien bidera gerturatzeko.
Bidearen aurren partea, magala zeharkatuz izango da, baina hormetara gerturatzean, ezkerretik gora ekingo dio eta maldak aunitz nabermenduko dira. Hemendik aurrera bidexka estua eta malkartsua izanda, kontuz ibili, bereziki lokatsa topatzekotan.

 Bidea, maiz hormen azpiko aldamenetik doa.
 Bertze behatoki natural batetara iritsiko gara. Toki ederra arnasa berreskuratzeko eta paisaiak ikusteko.



 Estrato bertikalen aldamenetik jarraituz, momentu batean horma baten gainera igotzeko aukera izango dugu.
 Eta bertatik Jurramendiko tontorra eta estratoek sorturiko paretak ikusgai izango ditugu. Bertze atsedenalditxoa hartzeko beta.



 Bidexka bertze hormetara gerturatu eta zigi zagan aurrera eramango gaitu.
 Berriz ere estratoaren goiko aldera gerturatzeko aukera izango dugu.


 Tartetxo baten batean trepada txikia egin beharko da, baina zailtasun urrikoa.
 Puntu honetatik aurrera apur bat jaitsiko gara, berriz ere basoan murgiltzeko.
 Azken aldapak igoera normalera aterako gaitu, Cipriano deunaren baselizatik oso gertu.
 Baselizara gerturatu.
 Altarera iritsik.
 Informazio gehiago karlistaldi eta 1976. urteko gertakarietaz Blogeko bertze sarrera honetan.  http://mendikosterak.blogspot.com/2018/01/jurramendi-zirkularra-iratxeko.html
 Eta eskuinetik aurreneko tontorrera bideratuko gara. Ezkerreko bideak tontor nagusira eramaten du.

 Aurreneko tontorrera gerturatzean, goian duen metalezko gurutzea ikusiko da. Altarearen hormaren goiko aldean dagoena.

 Aurrenko tontorrera iristean.

 Tontorraren bertze magaletik bide nagusira jaitsiko gara.
 Eta bide nagusia eskuinetik jarraituz, Jurramendiko tontor nagusira joko dugu.
 Tontor nagusira iristean.
 Jurramenditik antenen tontorra ikusgai.
 Jurramendiko buzoia.



 Antenen tontorretik Jurramendiko tontor nagusia.
 Antenak dauden tontorrean, erpin-geodesikoa dago.

 Tontor honetatik portlandezko pista bat abiatzen da. Bertatik jaitsiko gara.
Beherago lurrezko pistan bilakatzen da. Aurrerago bidegurutze batetara iristean, pista nagusia utzi eta eskuinetik zura ateratzeko pista honetatik desbideratuko gara.
 Pista horrek, beharago, pista nagusira aterako gaitu. Laburbidea eginik.
Pista zeharkatu eta zuzen doan bidetik jarraituko dugu, berriz ere laburbidea osatzeko.

 Beherago, berriz ere pista nagusia zeharkatu beharko dugu eta zuzen doan bidetik segi.
 Eskuineko bidetik segi, pista nagusia ekidituz.
 Basoan bidegurutze batetara iritsiko gara. Gure jaitsiera zuzeneko bidetik beherat izango da.

 Bidetxoa apurka apurka zabalduz doan, eta beheko aldean, landa eremuetara iristerakoan, pista zabal batean bilakatuko da.
 Pista horrek, pista nagusira eramango gaitu. Donajakue bidea denera. Bidegurutzean eskuineko norantza hartuko dugu, ibilbide zirkularra ixteko.

 Jurramendiko hormak eta bertan ikusgai den erpinak, igoeraren bidea, gutxi gora behera, adierazten digu.
 Pista honek autobidearen parera eramango gaitu. Bertan bidegurutze bat dugu. Gure kasuan eskuinetik jarraitu beharko dugu.
 Aurrerago iturri bat topatuko dugu.
 Autobidearen paretik aurretik zeharkaturiko tunelera iritsiko gara, bertatik igoerako bidearen hasiera segituz, Iratxeko monasteriora iritsiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina