11,5 kilometro inguruko luzera eta 650 metroko desnibelarekin ibilbideak ez du zailtasun berezirik.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria
Ibilbidea 3D ikusteko ESTEKA HONETAN SAKATU.Irurtzun herrira gerturatu eta kontutan izanda ibilbidea zirkularra dela, herriko beheko aldean kotxea aparkatu eta motxila prestatu ondoren, herriko errepide nagusira abiatuko naiz.
Errepidea zeharkatu eta ezkerretik gora topatuko dudan aurreneko karrikatik jarraituko dut.
Karrika horretan egungo elizaren paretik igaro eta apur bat gorago kultur etxearen aldameneko eliza zaharraren ataria ikustera gerturatuko naiz.Ataria bertzerik ez da mantendu.
"De la iglesia primitiva construida en época medieval y hoy transformada en Casa de Cultura Municipal queda su bella portada de estilo gótico temprano (1.ª mitad siglo XIII) hecha en piedra. Es de arco de forma apuntada con arquivoltas decoradas con temas geométricos y vegetales que descansan en columnas con capiteles vallados con motivos figurados. "
Kalea segi eta hilerritik igaro goiko partean dagoen aparkalekura iristeko. Bertatik Biazpak ikusteko aurreneko aukera izango dugu
Kalearen bukaeran iturri bat dago.
Plazaola tren zaharreko geltokia zegoen tokian izango gara. Bertan aparkaleku zabala dago eta Hirukoiztasunera igotzeko abiapuntua izaten ohi da. Plazaolako bidegorria ere bertan hartu daiteke.
Sarrera honetan Iruñatik bizikletaz egindako ibilbidea ikus daiteke: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/07/iruna-irurtzun-plazaolatik-oskia-iruna.html
Aparkalekuaren bukaeran, ezkerretik gora doan errepidetik abiatuko naiz.
Zutoina eta bere gibelean Plazaola trenbidearen geltoki zaharraren eremua eta Biazpak.
Ur biltegi batetara iritsi eta errepidea akitzen den lekuan, pistatik zuzen segi.
Handik gutxira ataka bat topatuko dugu. Hau gainditu eta metro gutxi aurrerago zutoin batetara iristi eta,
Bidetik igotzen jarraitu eta soroen artean azienda ikusteko aukera izango dut, baita Ergako Hirukoiztasuneko hormak, nahiz eta tontorra lainoarengatik ikusi ez.Aparkalekuaren bukaeran, ezkerretik gora doan errepidetik abiatuko naiz.
Zutoina eta bere gibelean Plazaola trenbidearen geltoki zaharraren eremua eta Biazpak.
Ur biltegi batetara iritsi eta errepidea akitzen den lekuan, pistatik zuzen segi.
Handik gutxira ataka bat topatuko dugu. Hau gainditu eta metro gutxi aurrerago zutoin batetara iristi eta,
ezkerretik abiatzen den bidetxoa hartu. Pikuxar izeneko toponimoko eremua da hau.
Apur bat gorago, berriz ere bertze zutoin bat topatuko dugu. Saien Behatokiaren norantza adierazten diguna. Zuzeneko bidexkatik igotzen jarraitu.
Zutoinaren xehetasuna. Beraz ezkerreko bidea nabariagoa izan arren, zuzen igotzen segi.
Argazkiko ezker aldeko horma batzuetarantz hurbilduko gara apur bat geroago.
Biaizpen bertze ikuspegia. Ezkerrekoaren goiko aldean Aixitako gaztelua dago.
Gorago zurezko ataka hau gainditu beharko da, igotzen jarraitzeko.
Mendatetxo batetara iristerakoan, ezkerreko bidexkatik desbideratuko naiz, amildegira gerturatzeko, bertan behatoki eder bat bai dago.
Behatokia, berez Biaizpek osatzen duten estrato bertikalaren azken zatia da. Beraz bertatik dagoen ikuspegia ezin hobea izango da.
Biazpetako bat eta bere gibelean Aixitako gaztelua. Bertatik bere funtsio estrategikoa agerikoa da.
Sakana, Irurtzun azpian dugularik.
Iruñerria aldera begiraturik.
Behatoki honetako ikuspegietaz goxatu eta gero, berriz ere aurreko bidera eta mendatetxora itzuli beharra dago. Bidea aurrera jarraiturik zutoin berri bat dago, eta bertan Saien behatokirako norantza adierazten da. Beraz eskuineko bidetik, altuera gehiegi galdu gabe, magaletik jarraitu beharko da.
Basotik irtetean, Biazpeko ikuspegi berria izango da.
Saien Behatokia bidearen erdian eta soro eremu honetan eraikitako atsedengune txiki hori da.
Informazio ohola.
Eta zenbait argazki.
Aisitako gaztelua eskuineko tontorrean, haitzaren goiko partean.
Panoramika behatokitik.
Aldapa eder batzuren ostean, metalezko ataka honetara iritsiko naiz.
Eta bertatik Biaizpen beheko aldean dagoen pistatxo batetara.
Eta seinaleak dauden tokian, errepidea utzi eta bidetxo bat jarraitu beharko da.
Autobidearen azpira jaisteko.Biaduktuaren azpitik Larraun gaineko oinezkoentzako zubira iritsi arte.
Zubitik bertze ertzera igaro eta zutoina dagoen lekutik eskuinetik jarraitu. Berez ibilbide zirkular bat hasi daiteke bertatik, hortaz norbaitek bertze norantza jarraitu nahiko balu, ez dago eragozpenik.
Biazpeko nagusiaren hormaren oinarritik igaroko gara.
Biaizpeko txikiaren ikuspegi ederra izango dugu behatoki honetatik.
Behatokia, nola ez, Biaizpeko izena du.
Horma eder hauek eskalatzeko bide aunitz eskaintzen dituzte.
Eskalatzaile batzuk horman.
Aurrerago bidegurutze berri bat topatuko dugu. Zutoinak Aixitako ibilbidearen norantza argi adierazten digularik.
Bidea, gorago, pista batean bilakatu egiten da eta aurrerago, pista nagusia utzi beharko da, eskuinetik igotzen jarraitzeko.
Handik gutxira bertze pista batekin topo egin eta zutoinean ageri den moduan, ezkerretik jarraitu.
Mendatetxo batera iritsi aurretik hesia gainditu beharko da.
Eskuin aldean etxola bat dago.
Baina Aixitako gazteluaren aurrietara igotzeko ezker aldetik jarraitu beharko da.
Bidea amildegira gertutatzen doa.
Gaztelura iritsi aurreko eremua.Agerikoa da gaztelura iristeko bidea estua dela, kontutan izan ezkerreko aldean eta apur bat aurrerago eskuinekoan ere 100 metrotarainoko hormak edo amildegiak direla.
Maila ezberdinetan eraikitako gotorlekua da.
Oinplanuaren xehetasuna informazio oholan.
Gaztelurako aurreneko sarbidea.
Aizita edo Aixitako gazteluaren inguruko informazioa, Iñaki Sagredok Trabajos de Arqueología Navarran, 2018. urteko 30 alean, argitaratua: estekan informazio gehiago irakurri daiteke "Intervenciones arqueológicas en los castillos roqueros de Irurita, Aitzita y Ortzorrotz. Sistema defensivo de la merindad de las Montañas"
Bertatik jasotako ideia batzuk:
"Artikulu honetan azaltzen dira Mendialdeko gaztelu malkarretatik hirutan, Axita, Irurita
eta Oltzorrotzen, 2010. urtetik gaur egunera arte egindako esku-hartze arkeologikoak.
Gestión Cultural Larrate taldeak egindako ikerketa sartuta dago Nafarroako
erreinuaren defentsa sistemako gaztelu malkarren ikerketa orokorrean. Artikulu honetan
azalduko da egindako lanen laburpen bat eta ikerketa labur bat, zeinetan paratu
den gaztelu bakoitzaren kokapena, beste puntuekiko komunikazioa, gunearen defentsa
eta eraikuntza tipologia.
La distribución de las fortificaciones dentro de cada merindad sigue un patrón claro.
Por una parte, un castillo mayor, cabeza de merindad y sede del merino, donde se articula
la defensa más importante y está directamente relacionado con la ciudad, villa cabeza
de merindad y, por otra parte, una serie de fortificaciones satélite, no lejos de este primer
epicentro defensivo. Por último, se situaban los castillos más expuestos, en la misma marca fronteriza, una línea fortificada de castillos roqueros que controlan el espacio y a su vez mantienen contacto visual entre ellos, con una pequeña guarnición para su defensa a las órdenes de un alcaide, que debía seguir lo estipulado por el fuero general.
el castillo de Aixita y el de Orarregi. Estos dos últimos fueron perdiendo importancia estratégica y en los últimos documentos solo se menciona que tuvieron «guardallaves» o personas Su función fue la de controlar el estratégico paso del río Larraun y la extensión oriental del corredor de la Sakana, junto con el paso de Oskia, entrada natural a la Cuenca de Pamplona. Este complejo espacio estaba controlado por varios castillos: el de Aixita, que vigila el desfiladero del actual paso de Las Dos Hermanas, el de Orarregi,
en el monte Gaztelu, que controla el paso de Oskia, y el castillo de Garaño, a escasa distancia del de Orarregi, que controla de igual forma el mismo acceso a la Cuenca de Pamplona.encargadas de visitarlos de vez en cuando.
La primera mención documental data del año 1210, cuando Sancho VII el Fuerte
dio referencias al castelum de Ayçita en los fueros de «Arraiçega, Guiçairudiaga, et de
Echaverri et de Irurçun et de Latorlegui et de Aiçorbe et Iruniueta» (AGN, Comptos,
caja 1, n.º 83; Idoate, 1974, n.º 156; Jimeno, 2008). A partir del siglo XIII son asiduas
las referencias al castillo en los nombramientos de alcaides.
En 1405 el castillo consta como abandonado, si bien aparece años después en el listado de los castillos de la merindad.
El castillo cobró nuevamente importancia durante las guerras civiles del siglo XV. En
1461, Aixita fue conquistado a los beamonteses por el escudero Juan de Eraso y sus
parientes.
Aixita consta como destruido en la primera tanda de demoliciones decretada por
Fernando el Católico, tras producirse la conquista del reino en 1512. Un documento extraído del Archivo de Simancas sobre una carta de Juan de Gúrpide, oidor de Comptos, da pistas de la destrucción de varios castillos y la excusa utilizada:
Han tenido algunas fortalezas de este reyno en cargo robar a los comunes y gentes labradoras
de aquellas en fuera por ser los alcaides de las mismas hombres de mala suerte y
pobres. Por eso, las fortalezas que aquin iyran nombradas se derroquen por tierra pues
no aprovechan sino para dañar. Asimismo me parece que para asegurar y cerrar como
con una llave todo este reyno y ahun casi toda España será para que nunca gente francesa
por vía de guerra o armada pueda pasar. [...] Castillo de Arieta, (Aiçieta) que es en la
entrada de un valle que se llama Arraqui, que no aprovecha sino para cueva de ladrones,
más otro castillo llamado Orzorroz que no es sino lo mismo de arriba, más otro castillo
llamado Garanio es de la condición de los otros de arriba (AGS, Estado, leg. 351, doc. 62). "
Gazteluko aurrien argazkiak.
Goiko dorrea eta aljibea edo ur biltegia.
Goiko dorrea.
Gazteluaren bisita egin ondoren, bide beretik mendi lepora bueltatu eta oraingoan ezkerretik Etxeberri alderantz jaisten hasi.
Beherako bidea zabalduko da eta apur bat beherago bidegurutze batetara iritsiko naiz. Bertan zutoin batek norantza adierazten du.
Larraun ibaira gerturatzen da bidea berriz ere.
Aurretik igarotako zubira iritsiz eta bertatik ibaiaren bertze ertzera joz.
Larraun ibiaia.
Pista jarraituz, ate honetara iritsi eta zuzen segi.
Errepidera atera arte. Hau zeharkatu eta ibaiaren aldamenean eskailera batzuk daude autobidearen zubiaren azpira jaisteko, eta bertatik autobidearen bertze aldera iristeko.
Bide honetatik Azerien iturrira iritsiko naiz. Tarte batean erletokiak dira.
Inguruan tximeleta eder bati argazkiak egiteko aukera izango dut.Larraun ibaira gerturatzen da bidea berriz ere.
Aurretik igarotako zubira iritsiz eta bertatik ibaiaren bertze ertzera joz.
Larraun ibiaia.
Pista jarraituz, ate honetara iritsi eta zuzen segi.
Errepidera atera arte. Hau zeharkatu eta ibaiaren aldamenean eskailera batzuk daude autobidearen zubiaren azpira jaisteko, eta bertatik autobidearen bertze aldera iristeko.
Pista jarraitu eta aurreneko bidegurutzean, eskuinetik parke honetara bideratu, handik Irurtzunera iristeko.
Ibilbidea amaituz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina