Azparren herrira iritsi aurretik hilerrian dagoen aparkalekuan kotxea utzi. Han botak jarri eta ibilbideko aurreneko zatian herri galdua ezagutzera.
Errepidera atera eta herrian barneratu.
Ibar txiki batean dago, 800 metroko altueran. Hara joateko errepidea Oroztik ateratzen da eta Orotz Artzibartik banandu zenetik, 1841ean, ibarreko bazter batean gelditu zen. Urtegia dela eta, Orotzen berriki egin diren lanen ondorioz, zubi berria egin da Azparrengo errepidera iristeko.
Herriko plazan iturri bat dago, errota zaharreko harriez egina, eta elizaren inguruan hilarri batzuk daude. Hortaz gain, pilotaleku estalia dauka.
Su edo etxeei dagokienez, bost zeuden 1366an eta zazpi 1819an, eta biztanle kopururik altuena 1858an izan zuen, 114; hortik aitzina kopurua jaitsiz joan zen, 105 zituen 1930ean eta 32 1970an. 2012an 25 pertsona zeuden erroldaturik, horietako batzuk Artozkikoak, herria desagertu eta Azparrenen erroldatu baitziren.
.JPG) |
Iturria eta eliza |
Inguruko mendietan udazkenak, bere kolore distiratsuekin paisaia xarma berezia eskaintzen dio.
.JPG) |
Iturria |
San Martin eliza:
XIII. mendekoa da baina aldaketa handia izan zuen XVI. mendean. Azkeneko aldaketa garrantzizkoenak 1965ean egin ziren. Oinplano laukizuzena dauka, lau zatitan banatua, XVI. mendeko gurutze-ganga mantentzen du. Barnealdean antzinako burdin sarea dago. Ataria puntu erdikoa da eta ataripe txikia dauka. Bataiarria XIII. mendekoa da.
.JPG) |
San Martin eliza |
.JPG) |
Mendibeltz ingurua |
Elizari buelta osoa emango diot bidea jarraitu aurretik.
.JPG) |
Atari nagusia |
Herritik atera eta ezkerreko pista batetara joko dugu. Honek Abaurreta errekarantz bideratuko gaitu eta bertatik igotzen lagundu ere.
.JPG) |
Ezkerreko pistatik |
Segituan Abaurreta errekara iritsiko gara eta bertan errota zaharraren aurriak ikusteko aukera izango dugu.
.JPG) |
Abaurreta erreka |
.JPG) |
Abaurreta erreka |
.JPG) |
Abaurreta erreka |
.JPG) |
Errota zaharra |
Pista zabaletik kilometro pare bat baino gehiago egin beharko ditugu, baina noizean behin errekara gerturatzerik izango dugu eremu bereziak ezagutuz.
Aurrerago hesi bat topatuko dugu pistaren erdian. Hau gainditu eta igotzen jarraitu.
.JPG) |
Hesia |
Udazkenak zuhaitz ezberdinak direla eta, kolore ezberdinak eskaintzen digu, margo paleta polita osatuz.
Aurrerago bidegutuze bat izango dugu. Igoeran eskuinetik jarraituko dugularik.
Errekara gerturatzerik izango dugu horietako batean igel bat ikusteko aukera izango dut.
.JPG) |
Igela |
Igotzen jarraitu eta pista honetan hesi bat topatuko dut. Hau gainditu eta apurtxo bat aurrerago bertze hesi bat ere dago. Pista zaha hau hondatu egin da eta horregatik jaitsieran pista nagusitik joko dut.
.JPG) |
aurreneko hesia |
.JPG) |
Bigarren hesia |
.JPG) |
Erreka sorturiko ur jauzi txikiak |
Gorago pista nagusira aterako naiz berriz ere eta eskuinetik igotzen jarraituko dut.
.JPG) |
Un-jauzi txiki bat |
Bihurgune batetara iritsi eta eskuiko pistatik jarraitu beharko da errekarantz.
.JPG) |
Eskuineko pistatik |
Errekara iritsi eta portlandezko egituratik aurrera egin. Ura asko jaistekotan harrien gainetik zeharkatu beharko da.
.JPG) |
Erreka zeharkatu |
.JPG) |
Erreka |
Aurrerago ataka bat izango dugu pistaren erdian. Gainditu eta zuzen jarraitu.
.JPG) |
Ataka |
Geroago bidegurutze bat izango da. Oraingoan ezkerreko pistatik igotzen jarraitu beharko da.
.JPG) |
Ezkerreko pistatik segi |
Aurrerago bertze bidegurutze bat dago. Oraingoan ere ezkerreko pistatik igotzen jarraitu.
 |
Ezkerreko pistatik |
Pistaren azken zatia aldapatsuagoa da, Maitza mendiko lepora eramaten gaituelako.
Hesi bat izango da mendi lepora iritsi aurretik.
.JPG) |
Hesia |
Maitza mendi lepora iritsiko gara. Bertan belardi batzuk edo soroak aurkituko dira. Igotzen jarraitzeko bi bide diren arren, ezkerretik mendi maldatik gora jarraitzea erabakiko dut. Itzulera bertze aldetik burutuz.
.JPG) |
Maitza mendi lepoa |
Ezkerretik basorantz jarraitu bidetik.
.JPG) |
Ezkerretik |
Hesi batetara iritsiko naiz. Bertan eskala bat dago bertze aldera igarotzeko.
.JPG) |
Hesia |
Altuera irabazi eta basoaren artean ikuspegi zabalak irekiko dira.
Gorago bertze soro batetara aterako naiz, mendi erpinetik igotzen jarraitzeko.
Azkenean Baigura mendiko tontor harritsura gerturatuko naiz. Harritxingadi ederra, beraz tentuz ibili eta erne oinak non paratzen diren.
.JPG) |
Baigurako harritxingadia |
.JPG) |
Baigurako tontorrera gerturatzen Aezkoa |
.JPG) |
Baiguratik Azparren aldera |
.JPG) |
Hartxingadia eta tontorra erpin geodesikoarekin |
.JPG) |
Ori |
.JPG) |
Maitza aldera |
.JPG) |
Baigura |
Panoramikak Baigurako tontorretik
Tontorrera iristean taldetxo bat iristen denez, aurrera jarraituko dut, itzuleran lasaiago bisitatuko dut. Beraz bertze aldetik ageriko den bidexkatik jaisten segi.
.JPG) |
Pirinioak |
.JPG) |
Ori |
Jaitsierako bidean mugarria hau topatuko dut. Gurutzea zizelkatuta duena.
.JPG) |
Mugarria |
Mendi leporantz bideratu eta bertan etxola zahar baten aurriak topatuko ditut. Eta handik gertu Motxorro lepoko menhirra.
.JPG) |
Aurriak |
.JPG) |
Motxorro lepoko menhirra |
.JPG) |
Motxorro lepoko menhirra |
.JPG) |
Motxorro lepoko menhirra |
Motxorro mendiko magaletara bideratu.
.JPG) |
Ori |
Azkenean Motxorro mendiko tontorrera iritsiko naiz. Basoa alde batera eta bertzera zuhaitzen artean Pirinioak ikusgai.
.JPG) |
Motxorro |
.JPG) |
Motxorro |
.JPG) |
Pirinioak |
.JPG) |
Motxorrotik |
Motxorron atsedenalditxo bat egin ostean atzera joko dut, berriz ere Baigura mendia igotzeko.
.JPG) |
Pirinioak |
.NEF) |
Pirinioak
|
Baigurara mendira iritsi eta oraingoan bakarrik egongo naizenez, ikuspegietaz gozatzeko beta izango dut.
.JPG) |
Baigura |
.JPG) |
Motxorro Baiguratik ikusita |
 |
Baiguratik panoramika |
Hartxingaditik tentuz jaitsiko naiz, soroetara iritsi arte.
.JPG) |
Hartxingadia |
.JPG) |
Pirinioak |
.JPG) |
Erpina hartxindegitik |
.JPG) |
Itoiz aldera |
Jaitsieran mendilepora iritsi aurretik, ezkerretik bideratuko naiz, beherantz iristeko.
.JPG) |
Zutoina |
Eta berriz pistara iritsi eta bertatik erreka aldera jaitsi.
.JPG) |
Ur-jauzitxo bat |
Azkenean herrira iritsiko naiz.
Ibilbide polita gaur buruturikoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina