2025(e)ko irailaren 30(a), asteartea

Okoro Urkiagatik

Urkiagara gerturatuko gara ibilbide hau osatzeko asmoz. Aurre ikusia genuen luzeagoa egitea baina iraila izateko, baldintzak ez dira bat ere onak, lainoak dena blaitzen du eta gainera hotza. Hortaz Okoro mendirainoko ibilbidea aurkeztuko dut sarrera honetan.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa: 

Ibilbidea eta altimetria:

Ibilbidea Okoro

Altimetria

Urkiagan kotxea utzi eta dena prestatu ondoren ibiltzen hasiko gara. Eguraldia ez da batere egokia baina hona etorrita, eta lainoa dena inguratzen duen arren mendirantz joko dugu.

Urkiaga
Errepidea gurutzatu eta zuzen pistatik igotzen hasiko gara. Gaurkoan Adi aldea jo ordez, bertze norantza hartuz, hots mendatera igota ezker aldetik.
Aurreneko bunkerra
Gune estrategikoa izanik, segituan bunker ezberdinak topatuko ditugu. P lerroko ereduak ditugu, kasu honetan metrailadora habiak dira, xumeak baina kontutan izanda erakitako garaietako gabeziak, kontutan hartzekoak. P lerro edo babes lerro honetan soldaduak eta preso batzuk ere aritu ziren lanean, Batailoi gehienak errepideak egiten zituzten arren, batzuk ere halako lanetan eman zuten denbora.
Tiro tokia
Apurtxo bat gorago bigarren metrailadore habia topatuko dugu.
 metrailadore habia
Honen inguruan lubakiak ikusgai dira oraindik.
Lubakiak
Lubakiak
Mendatetik oso gertu kokatzen direnez, habi hauen arteko aldea ez da handia eta horregatik elkar komunikatzeko lubakiak dituzte.
Aterpea
Gorago ehiztarien aterpe baten paretik igaroko gara, igoera mendi erpinetik jarraitzean.
Ataka
Aurrerago metalezko ate bat topatuko dugu. Hemendik bertze aldera igaro eta bertze habi bat bisitatuko dugu bidetik igotzen jarraitu aurretik.
Atea eta metrailadora habia
Habia
Habia
Bertze habi baten parean bidegurutz bat izango da. Igotzeko ezkerretik gorantz jarraituko dugu, GRa utzita.


Ezkerretik gora

Bidegurutzean informazio ohol bat dago
Zutoina

Habia
Habia
Enekorri mendiko magaletik gora jarraituko dugu. Gaurkoan ezer gutxi ikusten denez basoaren bukaeran mendi lepora joko dugu, eskuin aldetik bidea jarraituz.
Enekorri mendiko lepora iritsiko gara eta mendiko kordaletik jarraituko dugu.
Enekorri mendiko lepoa
Pista batetara iritsiko gara eta mediko erpinerantz joko dugu hesiaren paretik gora segiz.

Aldapatxoa bukatzean Otarrabizkar mendira iritsiko gara, bertan bertze metrailadora habia topatuz. Pena ezer ere ikusteko aukerarik ez dugulako eta gainera lainoak blaitu gaituelako. Hotza egiten duenez, atsedenik gabe aurrera jarraituko dugu.
Otarrabizkarreko habia
Otarrabizkarreko habia
Beherat apurtxo bat egin eta Ernazabalgo soroko harrespiletara iritsiko gara. oraingoan ere zaila suertatzen da megalitoak ikustea.
Ernazabalgo soroko harrespil
Aurrera apur bat jarraitu eta Bertze zutoin bat ikusiko dugu. Zuzen jarraituko dugu altuera galdu gabe. Itzuleran aldiz bertze aldetik, basorantz joko dugularik.
Zutoina
Hesiaren paretik jarraituz Artzalgo Gaina tontorrera iritsiko gara.
 Artzalgo Gaina
 Artzalgo Gaina
 Artzalgo Gaina
 Artzalgo Gaina
 Artzalgo Gaina
Tontorretik metro gutxi batzutara hesia gainditzeko ataka bat dago. Soroen bertze aldera igaroko gara , berriz ere bertze hesiaren paretik beherantz jarraituz.
hesia

Ataka
Eguna aurrera joan ahala, lainoa mardulagoa da eta ez digu paisaia ikusteko aukerarik ematen.
Okoroko mendi lepoa
Mendi lepora jaitsi eta handik, hesia utzi gabe Okoro mendira igoko gara.
Okoro
Hesia gainditu
Azkenean Okorora iritsiko gara.
Okoroko buzoia
Tontor honetako ikuspegietaz gozatzeko aukerarik ez, baina behintzat harriz sorturiko babes lekuan atertuko gara hamaiketakoa hartzeko.
Okoro
Berriz mendi lepoara jaitsi eta oraingoan pistatik GRrara iritsi arte
Mendi lepoan
Iparraldeko kaskoko mendi lepora iritsi aurretik bertze bunker bat dago.
Bunkerra
Mendi lepoko hesia gaindituko dugu metalezko atea gaindituz eta GRa eskuinetik jarraituko dugu basora bideratzeko.
Mendi lepoa
Zutoina
Bideak basora eramango gaitu eta bertan lainoak tartetxo bat ematen digu.

Borda eta korta batetara iritsiko gara. Hantxe atsedenalditxo txiki bat egiteko aukera izango dugu eta lainoak blaitutako arropa aldatzeko momentua izango dugu.
Korta
Borda
Berriz ere basoan murgilduko gara eta mendi magaletik Urkiagara aldera gerturatuko gara
Basoan

Urkiagaren inguruetara iritsi aurretik bertze metailadora habi bat bisitazeko aukera izango dugu
metailadora habia
metailadora habi
Eta handik metalezko ate batetara iritsiko gara, handik mendatera metro gutxi faltako direlarik.
Atea
Ibilbide polita baina gaurkoan ez dugu paisai eder hauetaz gehiegi gozatzerik izan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina