2019(e)ko otsailaren 25(a), astelehena

Abadiako gaztelua eta Hendaiako labarrak

Itsasora gerturatu naiz gaurko txangoa burutzeko. Hendaiako Abadie gazteluaren inguruak ezagutu eta Hendaiako labarretatik ibiltzeko. Ibilbide laburra baina polita oso. Desnibel urrikoa eta 7 km baino gutxiagoko distantzia duena, gainera zenbait lekutan laburbideak topatuko ditugu.
Hezetasun askorekin lokatsa topatuko dugu, gaurkoan bezala.
Ibilbide honen berezitasunak, labarrak eta bertako landarediazgain Abadieko gaztelua Viollet-Le-Duc berak 1864tik 1884ra bitartean eraikia eta bigarren mundu gerrako Atlantikoko defentsa sareko zenbait bunkerrak dira.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc

Ibilbidearen bideoa:


Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea zenbait tokitik hasi daiteke baina aparkatzeko tokirik hoberena Hendaitik zibururako errepidean dagoen aparkalekua denez, bertan hastea erabaki izan dugu.
Aparkalekuan berean informazio oholtxo bat dugu eta bertatik zebra pasabide batetara iritsiko gara.


Errepidea zeharkatu eta ezkerreko aldetik jarraituko dugu metro gutxi, eskuinetik abiatzen den pistatik errepidea uzteko.

Ataka bat gainditu eta mapa handi bat ikusgai izango dugu.


Pista honetatik Abadia gazteluko ermuetan barneratuko gara. Hasieran hesi edo gazteluaren lurrak inguratzen zituen hormarekin topo egingo dugu.
Basotik labarren gainean diren soro batzuetara hurbildu eta bertan itsasoaren aurren ikuspegiak izango ditugu.

Bertan bidegurutze bat dago. Ibilbidea apur bat gehiago luzatzeko eta Loineko badiaren ikuspegi zabalagoak izateko asmoz, eskuineko bidea hartuko dugu.

Bideak basotik aterako gaitu eta soroen artean bai itsasoa baita Larun mendiko ikuspegi zabaletaz gozatzeko beta izango dugu.

Aurrerago Abadiako barrutiaren mugara iritsiko gara, bertan ataka bat gainditu eta zuzen jarraituko dugu. Bidea oso ongi egokiturik aurkitu dugu, nahiz eta gaurkoan lohiaz beterik izan.

Aurrerago Erlaitz etxera gerturatuko gara. Hauxe dugu parke honetarako bertze sarbide bat eta bertan informazio eremua dago.

 Gaurkoan itxita zegoen baina errepidetik etxera iristerik dago eta aparkaleku txiki bat ere badu.


Bisita laburraren ostean aurreko bidegurutzera bueltatu eta labarreko bidetik jarraituko dugu apur batez, bertako kableak ikusteko asmoz.


Badiaren ikuspegi ederrak izango ditugu. Apur bat aurrerago joan eta bertatik itzultzea erabakiko dugu.




Bide beretik bueltatu eta Abadiako eremuan barneratuko gara. Labarretatik jarraituz

Goizeko bidegurutzea gainditu eta metro batzuk aurrerago eskuinetik jarraituko dugu behatoki batetara iristeko.


 Loiako badiaren panoramika.


Berriz bide zabalera itzuli eta basotik tarte batez jarraituko dugu. Eremu hezea eta freskoa udarako.


Soro batzuen aldamenetik Abadiako gaztelura gerturatuko gara. Bidegurutze bat izango dugu. Zuzen jarraitzekotan bidea laburtu daiteke, baina guk labarren itzulia egiteko asmoz eskuinetik jarraituko dugu.




Abadiako jauregi edo gazteluaren inguruko informazioa wikipediatik: "
Anton Abadiak eraikiarazi zuen 1860 eta 1870 artean, Eugène Viollet-le-Duc eta haren jarraitzaile Edmond Duthoit arkitektoen zuzendaritzapean, estilo neogotikoan, eta Ingalaterran XIX. mendean egin ziren gazteluen eredura.
Anton Abadiaren paperen arteko 1865eko aurrekontu batzuetan, gaztelua egiteko aurreikusiriko gastuen guztizko kopurua ageri da: 172.887 libera, altzariak kontuan hartu gabe. Hil aurretik, Anton Abadiak gaztelua eta lur sail osoa Frantziako Zientzia Akademiari utzi zizkion.
1984ko abenduaren 21ean monumentu historiko izendatu zuten "; "
Abadia gaztelua Hendaiako (Lapurdi) Santa Ana muturraren eta Ondarraitz hondartzaren ondoan dago 350 hektareako lur sail batez inguratuta. 1860 eta 1870 artean eraikia izan zen, Eugène Viollet-le-Duc eta haren jarraitzaile Edmond Duthoit arkitektoen zuzendaritzapean, estilo neo-gotikoan.
Hiru atal ditu:
Ikerketa hegala, astronomia behatokia gordetzen duena.
Harrera eta bizitokia.
Kapera.
Barneko dekorazioan Abadiak munduan barrena egindako ibilaldietatik ekarritako objektu asko gordetzen da.
Gazteluaren gela guztietako hormetan edo tximinia buruetan esaldiak idatzirik ageri dira 14 hizkuntzatan. Kaperan dira ehortziak Anton Abadia eta bere emazte Virginie Vincent de Saint Bonnet."

Hendaiako turismo webean halako informazioa laburtzen digute: "
Itsasorantz altxaturik, Abbadia gaztelua Viollet-le-Duc-ek eraiki zuen 1864tik 1884ra.
Kanpoko itxura neogotikoa bada ere, jabearen tirria orientalistak barneko apaindura biziki aberatsa eragin zuen. Antoine d’Abbadiek (1810-1897) gaztelu barnean behatoki astronomiko bat jarri zuen, behatzaile taldeei izar katalogoak osatzeko ahalbidea emateko.
Bidaiari handia izan zen eta Etiopiako lehen kartografia egin zuen. Herriari oso lotuta, euskara eta euskal kulturaren babesle sutsua izan zen.
Bisita gidatuak euskaraz : Aste Saindu denboran goizeko 11:00etan. Uztaila eta agorrilean, astelehen guziz goizeko 13:30tan. Urriaren 8tik 14 era, goizeko 11:00etan. "

Ibilbidearekin jarraituko dugu. Soroen paretik ibili bertze bidegurutze batetara iritsi arte. Aurrekoan bezala ezkerretik laburtzerik baina eskuinetik joanda, labar ezberdinak eta bunker gehiago ikusterik dugu.



Bide horretatik behatoki batetatik Loineko hondartzaren goiko aldera iritsiko gara.

Bidetik jarraitu eta zuhaitzen artean bunker ezberdinen egitura handien aurriak daude. Hauek bisitatzeko bidetik irten behar da eta sastraka asko dagoenez, nahiko estalirik ageri dira. Baina ez kexkatu aurrerago egitura txikiago baina ederrak bisitatuko ditugu.
Atlantiko harresia edo Atlantikwall 4000 kilometro ingurutan alemandarrek eraikitako denfentsa gunea da. Horren adibide argi eta bereziak ditugu bertan eta Iparraldeko kostaldean.
Atlantikwall inguruko informazioa bertan biltzen dizuet:
Atlantikwall osoaren inguruko informazio eta sailkapenetarako
" Desde 1933 hasta 1945, el tercer Reich alemán construyó una gran cantidad de objetos defensivos en toda Europa. Desde las trincheras y las posiciones de las armas en el campo hasta las gigantescas casamatas a lo largo de las costas y el gigante Flaktürmen en las ciudades, las fortificaciones alemanas dejaron sus marcas y cicatrices en el paisaje europeo. Todas estas construcciones diferentes son uno de los últimos recordatorios de una Europa muy dividida. También son parte de una última generación de defensas estáticas construidas en una escala tan grande "
Wikipediaren informazio orokorra:
"El Muro Atlántico o Muralla del Atlántico (en alemán Atlantikwall) fue una gran cadena de puntos de refuerzo ininterrumpida construida durante la Segunda Guerra Mundial por la Alemania nazi que tenía como misión impedir una invasión del continente europeo desde Gran Bretaña por parte de los Aliados.
La edificación de este gigantesco proyecto se confió en 1942 a la Organización Todt. Con un alto coste se dotó a la zona costera del canal de La Mancha bajo control alemán de todo tipo de búnkeres, blocaos, casamatas, trincheras, dientes de dragón -destacando los dientes de Hitler en Noruega, que todavía se conservan- túneles y demás estructuras defensivas, que en total sumarían en torno a 15000 edificios, requiriendo el uso de 11 millones de toneladas de hormigón y 1 millón de toneladas de acero. "
Baina akaso informazio interesgarriago Lapurdiko harresi honen bunkerrak ezagutzeko artikulu honetatik eskaini daiteke: Diario Vascotik 2008-08-14
"Y es que la zona vasco-francesa concentró «la crème de la crème de la artillería alemana de la época», en palabras de Barea. «Solamente en Hendaya, tras el castillo de Abbadie, tenemos dos cañones de 240 milímetros instalados sobre vía férrea, que pueden pivotar 360 grados», apunta el historiador.
Búnkeres defensivos.
De hecho, en su opinión, ésta es una de las características que presentan los búnkeres del sector vasco. A diferencia de los construidos en la zona de Calais -diseñados antes de la fallida invasión de Inglaterra-, los de Hendaya son de carácter eminentemente defensivo. Su función era rechazar un eventual desembarco de tropas aliadas que, finalmente, se produjo en las playas de Normandía. Sin embargo, el alto mando alemán manejó también durante algún tiempo la hipótesis de un ataque por el País Vasco francés, sobre todo, a partir de 1942, una vez que tropas estadounidenses y británicas desembarcan en el norte de África en la operación Antorcha.
Los alemanes temían que a través de territorio español se abriera paso un avance aliado que llegara hasta la frontera. «Las fortificaciones defensivas podían orientarse no sólo hacia el Atlántico, sino también hacia territorio español». El propio soldado Eugen Benzing, cuyo testimonio recoge la exposición, facilitó a Barea las coordenadas que tenían para bombardear San Sebastián, Errenteria, Pasaia, Oairtzun, Irun y Hondarribia en caso necesario.
Los ingenieros alemanes diseñaron alrededor de 600 modelos de búnkeres distintos en función de su posición estratégica y sus prestaciones, pero en lo que se refiere a la costa vasca, destacan tres grandes tipos: la torre de observación Bárbara, el Blockhaus y el búnker con el frente Todt.
La primera presenta una superficie desprovista de aristas para repeler los impactos procedentes le mar. Sus muros de 120 centímetros de hormigón estaban diseñados para resistir el impacto de una bomba aérea de hasta 300 kilos. El segundo modelo caracteriza a una construcción autónoma provista de un importante almacén de armas y víveres. Finalmente, el frente Todt presenta una visera escalonada en la parte superior del hueco de tiro para evitar que éste se convirtiera en un embudo para los proyectiles enemigos.
Prisioneros rusos
Los primeros trabajos de construcción de esta línea defensiva en la costa vasco-francesa arrancaron en 1941, aunque fue a lo largo de 1942 cuando alcanzaron las obras su máxima intensidad. Las tareas de construcción en el sector vasco corrieron a cargo de prisioneros rusos en régimen de trabajos forzados y mano de obra asalariada francesa que pertenecía a empresas de la construcción. «Hay que tener en cuenta -señala Barea-, que este proyecto convierte a la industria de la construcción en el principal sector económico francés durante la II Guerra Mundial. Prácticamente, ocho de cada diez empresas constructoras trabajaban para la Wehrmacht. Alemania pagaba muy bien y además, los trabajadores evitaban que les enviaran a las industrias de munición en Alemania. Se quedaba en casa y encima bien pagado». De hecho, el salario de un trabajador del muro del Atlántico doblaba al de un oficinista.
La retirada se produjo el 21 de agosto de 1944, dos meses después del desembarco aliado en Normandía. Antes de abandonar sus posiciones, los soldados alemanes inutilizaron las baterías. Un año después de finalizar la guerra, las propias autoridades francesas quisieron borrar estas cicatrices dinamitando los búnkeres desde su interior. El resultado fue la detonación del 90% de las municiones que aún permanecían allí, mientras que el otro 10% quedaron desperdigadas por las inmediaciones.
Edo Museum Cementum Rezola 2008. urtean antolatutako erakusketa baten ingurukoak: “Bunker Arkeología: El Muro del Atlántico”
"Esta línea fortificada de más de 4.000 kilómetros de longitud está formada esencialmente por cerca de 12.000 construcciones en hormigón, de 600 modelos diferentes, con una función militar específica cada uno de ellos, adaptada a la orografía local y a la posición estratégica. La zona de Hendaia se fortificó al máximo, con más de 150 búnkers, siendo uno de los puntos de defensa costeros más denso de una muralla de hormigón y acero que nació en las costas de cabo norte en Noruega.
El Muro del Atlántico es una obra excepcional, gracias a la Organización Todt, que constituye un ejemplo de estructura sofisticada, tanto desde el punto de vista táctico como de estrategia y logística adaptada a una organización paramilitar rigurosa y singular. En esta gran obra militar, de más de 4.000 kilómetros de longitud, se utilizaron durante dos años medios hasta entonces jamás empleados (materiales, movilización humana, logística general…).
La alta concentración de búnkers que presenta la costa vasco-francesa -cerca de 200 entre el Bidasoa y el Adour, 150 de ellos sólo en la zona de Hendaya- demuestra, a juicio de Barea, el especial interés con el que el alto mando alemán se planteó su defensa. De hecho, hay otro dato que refuerza esta hipótesis: los mejores cañones de la época, incluido el 152 milímetros ruso del que las fuerzas alemanas disponían tan sólo en un número limitado fruto de incautaciones en el frente del Este, se destinaron a esta zona. "

Santa Anako baterian daudenak Atlantikwallen arabera hauxek dira : "Esta es la batería costera del ejército HKB St Anne. El punto fuerte se conoce como Ba 60. Los cañones rusos, 152 cm, KH 433/1 (r) fueron tripulados por 6./II./HKAR1287 (ex batería 8./747)."

Eta azalpen interesgarri honen ostean ibilbidearekin jarraituko dugu. Zuhaitzen artean eta sasiz inguraturik bunker biltegi handia.

Labarretik pasioak, Santa Anneko puntara eta bertako bunkerraren gainean dagoen behatoki berezira.
Ikuspegi ederrak eta estrategikoak ditugu bertatik, eta arestian aipatu den moduan, soldadu alemandarraren testigantzaren arabera, erraza da ulertzea bertatik Donostia ere bonbardatu zezaketela, eta nola ez ba Irun eta Hondarrabia.










 Bi Jumeauxak ere ederki ikusten dira bertatik. Eta itsasoaren soinuetaz gozatzerik ere bada.
Labarrak jarraituz bertze bunker batzuetara iritsiko dira. Bertan arras ongi ikus daiteke hormigoizko hormen zabalera.





Aurrerago bertze laburbiderako bidegurutzea dugu, baina berriz ere labarretara joko dugu, eskuinetik.
 Bidegurutze berean bunkerretatik irteteko tunel baten bokala dago, Burnizko tapaki ederraz ezkutaturik.
Bertze behatoki batetara iritsiko gara.

Eta oso gertu bertze bunker bat ikusgai izango dugu.




Bidea jarraituz bertze aukera izango dugu labarretara hurbiltzeko edo laburbidea hartzeko. Baina bertatik oso ongi ikusiko dira bi Jumeauxak.


Berriz bide nagusira irten eta aurrerago bertze bidegurutze bat izango dugu. Ezkerretik bidea motzago egiterik dago, baina oraingoan ere zuzen jarraitzea gomendatzen da.

Bidetik Larretxeara iritsiko gara. Hauxe da Abadiaren barrutierako bertze sarbide nagusia, eta aurrekoan bezala informazioa topatzerik izango da. Bertara igotzen da hondartzatik datorren bidea.


Bertatik bidea zabala eta harriz osaturik topatuko dugu baserri batetara iritsi arte. Hemendik izango ditugu Abadiako gazteluaren ikuspegi ederrenetarikoak.



Gure txangoa bukatzeko, ibilitako bidetik itzultzea bertzerik ez dugu izango.
Ibilbide erraza, ederra eta historiaz eta naturako eremu bereziak bisitatzeko aukera eskaintzen duena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina