Kostaldeko ibilbide guzti hauek bezala, Atlantikwalleko bunker mota ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Gaurkoan bereziagoa izan daitekeen horietariko bat ere, San Martineko labarreko hormetan eskegita dagoen "Kavern" izenekoa.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:
Ibilbidea.
Angleteko La Barre edo Adur ibaiaren bokaleraino errepidez iristerik dago. Bertan aparkaleku handiak topatuko ditugu, batzuk eraikin batzuetara iritsi aurretik eta txikiago bat eraikinaren aldamenean. Bertan izango dugu ibilbide honen hasiera.
Hondartzak aldera gerturatu eta bertan topatuko dugu pasalekua. Gaurkoan Adurreko bokaletik hastea erabaki dut beraz eskuin aldera bideratuko naiz kai-muturrera iristeko.
Hondartzatik eta arearenn gainetik apur bat ibiltzea ongi iruditu zaidanez, bertatik iritsiko naiz kai-muturrera.
Kai-mutur honen bukaeran eraikin txikitxo honetan itsaz argi bat dute Adurren barneratzeko.
Adur ibaia
Adurreko bokaleko bertze ertzeko kai-muturra
La Barre hondartza inguratzen duen bertze kai-muturra. Ondoren bisitatuko dudana.
Berriz ere hondartzara jaitsi eta aldameneko kai-muturrera gerturatuko naiz.
Aurrekoa baino itsaz barnerago dagoenez, kontuz ibili beharra dago olatuekin eta mare gorarekin.
Bi kai-muturren artako pasalekuan, bunker batzuk ikusgai dira ere. Atlantikoko hesiaren inguruko informazio gehiago irakurgai Abadieko Gazteluko sarreran. Atlantiko harresia edo Atlantikwall 4000 kilometro ingurutan alemandarrek eraikitako denfentsa gunea da. Horren adibide argi eta bereziak ditugu bertan eta Iparraldeko kostaldean.
Kai-muturretik irten eta pasalekura zuzenduko naiz. Hondartzatik gora egiteko eskailera batzuk dira. Aukeran da ibilbide gehiena hondartza harea edo hondarretik egitea, baina askoz nekagarriagoa izango da, zalantzarik gabe.
Behatoki bat izango dugu hondartzaren gainean.
Aurrerago sorosleen etxe bat ere topatuko dugu. Normalean hauetan dutxak eta ura eta komunak izaten dira.
Pasalekutik aurrera bertze behatoki batekin topo egingo dugu. Oraingoan bertze bunker batzuen goiko aldean eraikita.
Bunkerren gainean prestaturiko behatokia.
Aurrera jarraitu eta Madregueko hondartzara iritsiko gara. Egia erranda, hondartza gehienak baturik agertzen direla, baina toponimia eta bereziki hondartzetara iristeko errepide eta bideengatik bereiztu egiten dituztela.
Normalean hondartza bakoitzean sorosleen etxea eta komun eta dutxak topatuko ditugu.
Bertze hondartzak bisitatuko ditugu ibilbidea aurrera joan ala.
Sables dór hondartzaren ostean turismo bulego bat izango dugu.
Eta ondoren Angleteko etxe edo urbanizazioa zeharkatu beharko dugu.
Petit Chanvres de Amour hondartzara iritsi eta bertatik Sain Martineko itsaz argia ikusgai dugu.
Ibilbidearen bukaera iritsiko gara. San Marineko labarretan hondartzak bukatu, lurmutur txiki bat osatzen bai du Biarritz eta Anglet herriak bereizten dituena.
Labar hauetan dago aipaturiko bunker berezia.
Bertan Ba 34, "Kaverne" deituriko bunkerra eraiki zuten Atlantik wall edo hesiaren barnean. Haitzetan zulaturiko hiru bunkerrez osaturik dago defentsa gune hau. Ikusgai dira soilik ipar ekialdera zuzentzen diren hiru bunker leihoak. Bertan gerrako kainoirik hoberenetariko bi kokatu zituzten, hots, 76.2 mm errusirrak eta bertzean metrailadore astun bat. Goiko aldean soldaduentzako pare bat etxe zeuden eta bunkerrak eta azken hauen artean tunel ezberdinak. Lur azpian korridore ezberdinak 10 egoitza lotzen dituzten, hauetan armak, gasoila, motoreak, ura eta abar biltzeko erabiltzen zirenak. Bakoitzak 16 metro karratuko azalerakoak gutxi gora behera.
Bisita honen ostean, pasalekura bueltatu eta egindako bidea berriz osatzea bertzerik ez zaigu faltako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina