2020(e)ko urriaren 4(a), igandea

Erreniega zirkularra BTT

Sarrera honetan bizikletaz buruturiko ibilbide bat aurkeztuko dut. Iruñatik irtenda eta Donajakue bidea jarraituz, Erreniega mendiko leporaino eta bertatik errepidez mendiko tontorrera igoko dena. Ondoren bertze magaletik, pista batzuk jarraituz Galarko Espartzara eta errepidez Galarrera, bukatzeko berriz ere Donajakue bidetik Iruñara itzultzeko. 35,5 kilometroko distantzia eta 860 metrotako desnibelduna. Jaitsierako aurreneko zatia, bide estu eta harriz beterikoa izanda, ez da ibilgarria bizikletaz baina gainontzeko bidea bai. Badira aldapa oso malkartsu batzuk ere.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbidea eta altimetria.

Ibilbidea 3 Dn ikusteko ESTEKA HONETAN
Donibane auzotik irten eta Iturramara gerturatuko naiz bertan Donajakue bidea hartzeko eta aldapan behera Sadar eta Elortz ibaietara gerturatzeko.
Aldapan behera Sadar ibaia gainditu eta Elortz ibaiko zubira igaroko naiz.
Tren bidearen gainetik segi eta Zizur Txikirako aldapa bukatzean, ezkerretik San Juanistas eliza bisitatzera gerturatuko naiz.
Arteguiasetik bildutako informazioa: "Cizur Menor es una localidad del Camino de Santiago en Navarra ya citada en diversos documentos desde el siglo XI. Además de la iglesia parroquial románica dedicada a los santos Emeterio y Celedonio, debió existir un pequeño monasterio familiar dedicado al Arcángel San Miguel que los señores Lope Enecones y su esposa Sancha Aznárez donaron a la Orden Hospitalaria de San Juan de Jerusalén en una fecha tan temprana como 1135.
Las heredades y bienes recibidos de la familia citada a San Miguel Arcángel no fueron las únicas pues diferentes familias nobles aportaron tierras y beneficios, incluyendo al propio rey de Pamplona García Ramírez.
Como consecuencia de estas aportaciones, San Miguel Arcángel se convierte en un servicial hospital de peregrinos que seguían el Camino Francés procedentes de diversos lugares de Europa, cruzando Pamplona en dirección a la tumba de Santiago en Compostela.
Como tantos otros notables monumentos medievales, esta encomienda y hospital sanjuanista sufrió la Desamortización de Mendizábal de la cuarta década del siglo XIX, siendo abandonada y parcialmente destruida, pasando poco después a servir de almacén de grano.
En 1972 la iglesia de San Miguel fue declarada Monumento Nacional y, poco después, en 1988 adquirida por el gobierno de la Comunidad Foral de Navarra para su posterior restauración.
En la actualidad la regenta la Orden de Malta como albergue de peregrinos entre los meses de mayo y octubre.
Elevada en un altozano, desde donde se divisa la iglesia parroquial citada, también románica, llama de ella la atención sus rotundas y robustas formas, a lo que no es ajeno el empleo de un tipo de sillares un tanto irregulares.
Su planta es la típica de las iglesias románicas sencillas de una sola nave rematada por su correspondiente ábside. Una de sus peculiaridades es que, si bien dicho ábside tiene planta semicircular al interior, por fuera se nos presenta con forma hemidecagonal en cuyo vértices se adosaron contrafuertes y en los paños principales tres ventanales tipo portada. La construcción de este tipo de cabeceras con planta redonda en el interior y poligonal en el exterior no es extraña en tierras navarras puesto que la propia catedral románica pamplonesa desaparecida tenía esta disposición.
Siempre siguiendo con la descripción exterior, la puerta principal de entrada al edificio se practicó en el muro meridional, mediante una estructura sencilla y armoniosa de tres arquivoltas de medio punto baquetonadas sobre el mismo número de pares de columnas cuyos capiteles -bastante erosionados- son de tipología vegetal. También dispone de un amplio tímpano presidido por un crismón, de los llamados trinitarios, que ha perdido la letra omega aunque queda perfectamente señalada por el rastro dejado en la superficie de la piedra.
También se practicaron ventanales en los muros de las naves; dos en el meridional y uno en el septentrional. En el hastial del imafronte se practicó un rosetón pentalobulado rodeado de otros cinco vanos circulares.
En el extremo oriental del muro sur encontramos un cuerpo añadido correspondiente a una estancia gótica del siglo XV, probablemente mandada construir por Juan de Beaumont, prior de los hospitalarios navarros como capilla funeraria.
Se sabe que en el costado norte se construyeron un claustro y diversas dependencias conventuales, actualmente desaparecidas. Lamentablemente, de todo este conjunto de estancias quedan mínimas huellas, aunque sí la minimalista puerta de comunicación con la iglesia y dos arcosolios de funcionalidad funeraria.
Probablemente, el elemento que más personalidad aporta a la iglesia de San Miguel Arcángel de Cizur Menor es la torre militar adosada al vértice noroeste de la construcción. Tenía cuatro pisos, algunos con bóveda de crucería sencilla. Su almenado fue rehecho en la restauración pero se sabe que disponía de él, lo que mostraba el espíritu militar de la Orden -experimentado en las cruzadas- compatible con su principal función que era la hospitalaria.
En el interior, la iglesia se nos muestra tan sencilla y elegante como lo visto fuera: una nave cubierta con bóveda de medio cañón ligeramente apuntado con refuerzo de arcos fajones doblados que cabalgan sobre pilastras y un ábside con bóveda de horno con sus respectivas tres ventanas. "

Bisitaren ostean errepidera atera eta errotondan, ezkerretik beherat jarraitu, Donajakue bideko markak kontutan hartuz.
Apur bat aurrerago ertaroko iturria dago. Arteguiasen halako informazioa ematen digute eraikinaren ingurua: " A la salida Cizur Menor, junto a la pista que constituye el propio Camino de Santiago, encontraremos una muy restaurada fuente medieval. Tiene cubierta exterior a dos aguas y en el interior: bóveda de medio cañón.
Se abre mediante un sencillo vano rodeado de dos arcuaciones lisas de medio punto que se prolongan hasta el suelo sin intermediación de impostas."
Iturrian errepidea utziko dut, Donajakue bidetik jarraitzeko.
Herriko azken eraikinetik zuzen jarraituz, pista batetara igaroko naizelarik.
Zizur Nagusiko urbanizazioaren bukaera partean, ezkerreko errepidetik jarraitu eta handik gutxira, ezkerretik abiatzen den den bidetik errepidea utziko dut.
Aldapa txiki batzuren ondoren Gazolazera daraman errepidearekin bat egingo dut eta zuzen pistatik jarraitu.
Ondoren bidegurutze batetara iritsi eta zuzen bide estuagoenetik jarraituko dut. Donajakue bideko markak agerikoak dira.
Eta honetatik aldapatxo batzuren ostean Zariquiegi herrira iritsiko naiz. San Andres elizaren paretik igaroz. Eliza honen inguruko informazioa 3digitaletik bilduta: "XII. mendean datatutako harlanduzko harrizko eraikuntza da. Nahiz eta jatorrian Erdi-Aroko tenplu erromanikoa izan, XVI. mendean jasandako berrikuntzak bereizi daitezke. Elizaren albo batean dorrea altxatzen da. Bere fuste angeluzuzenean okulu bat irekitzen da eta, goialdean, barruan kanpaiak dituzten bao batzuk. Fatxadaren alboan, bi horma-bularren artean, portada dago. Erromaniko estiloko portada da. Erdi-puntuko hiru arkiboltaz eta hauts-babes batez osatuta dago. Arku horiek zutabeetan bermatuta daude. Bere kapitelak, landa-motiboekin eta gizaki aurpegiren batekin ornatuta daude. Tinpanoan, irudian ikusten ez dena, krismoi hirukoiztar bat dago. "

Herriz zuzen karrika batetatik zeharkatu eta irtetean Erreniegako errotak ikusgai izango ditut.
Azken zati honetan aldapa malkartsuak izango ditugu, bereziki herritik atera eta aldapa behera baten ostean dagoena. Harrizka solte nahikorekin eta oso malkartsua izanda benetan trebea izan behar zara goraino bizikletatik jaitsi gabe iristeko.
Aldapa horren ostean bidea estutu egiten da eta zigi zaga zenbaiten ostean, goiko partean apur bat gehiago zabalduko da. Gorago iturri bat dago, atsedenalditxo bat hartzeko modukoa eta azken zatiari indarrez ekiteko.

Poliki poliki altuera irabazten da, aldapa ederren ostean.
Azkeneko zatian harri solte anitz topatuko ditut, igoerari zailtasun puntutxoa emanik. Indarraz aparte, teknika beharrezkoa da bizikletaren gainean aurrera jarraitzeko.
Azkenik mendi-lepora iritsiko gara eta bertan erromesen eskulturak aurkituko ditut.
Iruñerriko behatoki estrategikoa da.

Monumentu honetan atsedena hartzeko unea da.
Gares aldeko ikuspegia ere arras zabala da.
Panoramika mendi-lepotik.
Ezker aldetik, errepidea jarratu beharko da, baina hasieran Erreniegako hobietako memoriala ikustera hurbilduko naiz. Memorial honetako informazioa Bakea eta Bizikidetzatik, Memoria Historiko webgunetik jasota: 
"Erreniegakoa memorial bat da, Peio Iraizoz artistaren lana. 20 harriko multzo bat da eta 1936ko uztaileko kolpe militarraren ondorengo errepresioan, 1936 eta 1937 bitartean, Erreniega mendian erailak izan ziren 92 pertsonen aitorpena eta erreparazioa irudikatzen du. Harrietako bat erdian dago, desagertutako pertsona guztien oroimenez, eta beste hemeretzi haren inguruan, espiral ireki baten gisan. 92 erailak hemeretzi herritakoak ziren, eta herri horien isla dira harriak. Memoriala 2017ko azaroan inauguratu zen eta handik hilabete gutxira eraso basati bat pairatu zuen.
Erreniega gainean, Lizarra Iruñearekin lotzen duen errepidean, fusilamendu aunitz egin ziren; bertan eteten ziren, tragikoki eta modu itzulezinean, Nafarroako hiriburua helburu egindako presoen lekualdatzeak. Erreniegako hobitik gorpuak oso aspaldi hasi ziren ateratzen eta 40ko hamarkadan zenbait gorpuzki berreskuratu ziren. Baina lan nagusiak 60ko hamarkadaren bukaeran egin ziren, “desobiratze goiztiarrak” deitu izan direnen testuinguruan. Garai hartan hainbat gorpuzki berreskuratu ziren. Ondoren ez da kokapen berririk aurkitu ahal izan, nahiz eta hainbat unetan egin diren prospekzioak, izan ere, errepidean behin eta berriz egin diren lanek arrunt aldatu baitute paisaia.
Erailketa masiboak izan diren beste toki batzuetan bezala, Erreniegako hobietako memorialak galderak egiten dizkio bisitariari, Nafarroak 1936ko estatu kolpearen ondoren bizi izan zuen terrorezko iraganari buruz eta diferente pentsatzea delitu bakar zuten ehunka lagunen kontra egindako garbiketa politikoari buruz. "


Hobien mapa ikusgai:
Memorialetik errepidetik igo beharko naiz. Aldapatsua baina behintzat asfaltaturik dagoenez norberak bere erritmoa hartzeko aukera eskaintzen du. Lau kilometroko mendatea aurretik dago.
Honela goiko partean diren antenetara iritsiko naiz.
Eta bertze aldapari ekin ondoren,
Erreniega mendiko tontorraren inguruetara iritsi. Han errepidetik atera eta metro gutxi batzuk menditik ibiliz buzoia dagoen tokira gerturatuko naiz, bertatik argazki batzuk egiteko eta indarrak berreskuratzeko.


Berriz errepidera jaitsi eta ezkerretik Santa Cruz baseliza eta aterpera iritsiko naiz. 



Baselizatik aurrera segi pistatik eta handik gutxira ezkerreko aldetik pista bat ikusgai dago. Bertatik jaisten hasiko naiz.
Iruñerriko ikuspegia bidegurutzetik. 
Hasiera ongi ikusten bada, segituan bidea estutu eta jaitsiera malkartsua izateaz gain, harrikoskorrez beterik izango da, beraz bizikletatik jaistea erabakiko dut.
Metro gutxi batzuk bizikleta bultzatu ondoren bide zabalago batetara aterako naiz. Eskuinetik aldapan behera jarraituz.
Bihurgune baten ostean GR-a utziko dut. Puntu honetan zuze jaisten jarraituz. Orain bidea hobeagoa da eta zailtasunik gabe bizikletaren gainean jaisterik dago, hori bai batzutan adarrak edo sasiekin kontuz ibiliz.

Bertze bihurgune itxi batean, pista batetara aterako naiz. Oraingoan ezkerreko aldetik jaitsiera jarraituz.
Jaitsierako biexka.

Beherago pisten bidegurutze berri bat izango da eta oraingoan zuzen jarraitu ordez, ezkerreko pistara igaro beharra dago.

Eta oraingoan nahiz eta bertze bidegurutze izan, pista zabalenetik beherat kilometro batzuk egin beharko dira, Galarreko Espartzara iristeko. 
Bertan frontoia eta plaza zabal batean iturri bat dagoenez, ura edateko beta dago.
Errepidera atera eta ezkerreko norantza jarraituz Galar herrirako norantza segi.
Galar herrira errepidez iritsi eta eskuinetik beherat, herrira sartu gabe jarraitu.
Harraska zaharberritua ikusgai da.
Honela Donajakue bidearekin topo egin arte. 
Danajakue bidea eskuinetik jarraituz Zizurrera iritsiko naiz. Eta Iruñara gerturatzeko, oraingoan errotondatik ezkerrera, Zizur Nagusira joatea erabakiko dut.
Zizur Nagusira iristean autobidearen gaineko zubitik zuzen segi eta herri zaharrera bideratuko naiz.
San Andres elizara iritsiz. Udaleko webgunean informazio hau eskaintzen digute eraikinaren ingurukoa:
"Zizur Nagusiko eliza XIV. mendearen bigarren erdian eraiki zen; leku hartan, agian, egurrezko tenplu txikiago bat egongo zen aurrez. 1421ean, oso hondatuta egon behar zuen tenpluak, eliztarrek ez baitzuten bertan sartu nahi: “no osan entrar en aqueilla a oyr el seruicio divinal”.
Horregatik, herriko bizilagunek, ordezkarien bidez, parrokia-etxearen kalteak konpondu beharraren berri eman zioten erregeari. Dirudienez, erregeak baiezkoa eman zuen, urte horretan bertan salbuetsi baitzuten parrokia sei urteko epean hasikinak ordaintzeaz. San Andres eliza tenplu gotiko landatarra da, XV. mendearen lehen erdian hedapen handia izan zuen motakoa.
Eraikina herriko harrobiko harriz egin zen, ziur asko, eta lau atal berdineko nabe bakarrekoa da; absidea edo presbiterioa bi ataletan banatzen da. Bi kaperek kanoi zorrotzeko ganga dute, eta gurutzadura ordezkatzeko funtzioa ere betetzen dute. Burualdeari dagokionez, hauxe dio Nafarroako Monumentuen Batzordeak egindako txostenak:
“hexagono-formakoa da, eta parametroak giltzarri nagusi batera doazen nerbioek osatzen dituzte. Gangaren gainerakoak lau zati ditu, edo diagonalean gurutzatzen diren zerrendek tertzeletetan banatzen dute. Zeharkako zerrendak, nahiz arku toral bakoitzak osatzen duen bikoitza, guztiak biltzen dituen kapitel batetik ateratzen dira; oinarritzat, kolomatxo-sorta edo zutabe sortakatua dute, eta mentsula prismatikoetan zurkaizten dira, hormen erdialdean”.
Nerbioak batzen diren giltzarrietan, zenbait medailoi ikus daitezke. Medailoi horietan, erlijio-irudiak ageri dira; esaterako, bildots mistikoa, Anuntxi, Pedro eta Pablo santuak; San Migel ere ikus daiteke, arimak pisatzen. Koroa elizaren garai berekoa da, eta puntu-erdiko arku batek osatzen du. Ganga lau zatitan banatuta dago, eta “elizaren teilatua hartzen duenaren oso antzekoa da. Hori asko goratu zen, ogiba-elizari harburu lerroa kentzeko adina, eta agian eraiki zenean izango zituen almenak eta matakanak kentzeko adina”.
Eraikinaren kanpoaldean, portada da elementu garrantzitsuena; arku zorrotz batek ematen dio turuta-itxura, eta hostailaz apaindutako kapiteletan eusten da. Eraikinaren ataria silarritan oinarritutako puntu-erdiko bi arkuk eta alboko arku batek osatzen dute.
Elizaren dorrea, itxura sendokoa, urrutitik ikus daiteke. Bi kontrahorma, leiho bat eta kanpai ugari ditu. 1707. urtean, gatazka-iturri izan ziren kanpai horiek, Esteban Garzaronen eta Zizur Nagusian hasikina kobratzen zuen Fermín de Arteta abadearen artean. Estebanek 532 erreal eskatzen zizkion Fermini, hori izan baitzen Clemente Quintana kanpaigile maisuak elizarako egindako kanpai nagusiaren galdatze-lanen kostua. Urte horretan bertan, kaperen zenbait albo eta elizaren aurrealdeak margotu ziren. 1752an, beste kanpai bat erosi zuen kontzejuak, 530 erreal ordainduta.
Elizaren sarrera apaintzen duen harria 1772an egin zen. Urte asko geroago, 1948an, Jose Yaben herriko alkate zela, ordulariaren dorretxoa konpontzea onartu zen. Konponketa-lan horrek 400 pezetako kostua izan zuen. "
Ibai terrazaren goiko aldetik eta zuzen jarraituz, bidegurutze honetara iritsiko naiz. Bertan eskuinetik aldapa behera hartuz.
Aldaparen bukaeran autopistaren azpitik igarotzeko tunela gainditu,
Tren bidearen azpitik igaro eta
Elortz ibaiaren gaineko zubira iritsi.
Zubia igaro eta eskuinetik Barañainerantz edo Eulazko jautxerrira igoko naizelarik.
Eta Eultzan Barañainera jotzea erabakiko dut, bertan errepidez ibilbidearen abiapuntura iristeko.
Ibilbide polita, eta zenbait tokitan teknikoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina