2020(e)ko urriaren 11(a), igandea

Oteixon Oieregitik zirkularra

 Sarrera honetan Oteixon mendirako ibilbide zirkularra aurkeztuko dut. Oieregi herritik abiatuta eta Bertizeko parkeko basoetatik Oteixon mendira igo eta jaitsiera bertze magaletik, Oieregira zuzenean eginik. Ibilbide erraza baina Bertizeko bazter eder batzuk ezagutzera eramango gaituena eta tontorretik Malerreka, Bortziriak, Baztan eta Iparraldeko ikuspegi politak eskaintzen duena. 

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:


Ibilbidea eta altimetria


Oieregi herrira gerturatuko naiz betan ibilbidea hasteko. Oieregiko jauregiaren inguruan aparkatu eta motxila prestatuko dut ibilbidea hasteko.


Oieregiko jauregia eta Reparazeako zubia, 2009. urtetik geroztik Interes Kulturaleko Ondasunak berretsiak dira. Hala ere 1972. urtean Baztaneko bertze 10 jauregiekin batera Ministeritzari eskaera egiten zaio Monumentu Historiko Artistikoa gisa izendatu zitzaten. Eta 1982.urtean zubia, bertze 11 zubiekin batera, kategoria berean izendatzeko eskaera egiten du Diputazioak.
Jauregia eta zubiaren inguruan Nafarroako katalogo monumentalak halako informazioa ematen du: 
"Mención aparte merece el Palacio Reparacea, construido a finales del siglo XVIII y situado en un extremo del caserío hacia el interior junto al puente que atraviesa el río Bidasoa. Este palacio se relaciona con el de Erratzu y el de Gastón de Iriarte de Irurita por su fisonomía, formada por dos torres extremas que se unen mediante un paramento de menor altura -tres niveles frente a los cuatro de las torres-. Al igual que los palacios baztaneses la fachada se encuentra enlucida, mostrando el sillar en los marcos de los vanos y a modo de cadenas en las esquinas. El cuerpo inferior del paramento central acoge una portada de sabor ya neoclásico con dos columnas dóricas que sostienen un entablamento, flanqueadas por sendas pilastras cajeadas extremas. A ambos lados de la puerta se abren dos ventanas en cuyo antepecho resaltan placas recortadas. El segundo y tercer nivel repite el mismo esquema; dos balcones corridos de torre a torre sobre ménsulas de piedra y cinco vanos de arco rebajado, -como todos los que se abren en la fachada de este palacio- destacando por su decoración el hueco central. El correspondiente al segundo nivel se enmarca entre dobles pilastras y un alto entablamento roto por un escudo sobre tardías rocallas con corona abierta por timbre y un jarrón de lirios entre rosetas en el campo. Por su parte, el vano central del tercer cuerpo se corona por un frontón triangular que sostienen dos pilastras cajeadas. Este paramento queda protegido por una saliente cornisa en forma de gola, sobre la que asoman tres mansardas de evidente influencia francesa. Las torres laterales poseen un pequeño balcón en cada altura.
Frente al palacio, un puente medieval de lomo de dromedario con un gran ojo de medio punto cruza las aguas del río Bidasoa.”
El palacio, tanto por sus características como por la calidad de su entorno natural, es uno de los más destacados ejemplos de arquitectura palaciana del siglo XVIII en Navarra, dentro de la evolución de un tipo arquitectónico que se inicia con los palacios cabo de armería medievales.
El puente fue restaurado entre los años 1991 y 1992  "


Zubitik Bidasoa ibaiaren bertze ertzera iritsi eta eskuin aldetik ataka bat topatuko dut. Atearen bertze aldera igaro eta bidetik, ibia ertzetik aurrera jarraituko dut.
Bertizeko jaurerri Natur Parkean barneratuz.
Bertizeko Natur Parkearen inguruko informazio xumea turismonavarratik bilduta:
"Bertizko Jaurerria Natur Parkean. 2.040 hektarea estaltzen duen landaretza oparoa dago.
Hori guztia egiteko aukera eskaintzen dizu Bertizko Jaurerriaren Natur Parkeak. 2.040 hektarea landarediz oparo beteak eta, horrekin batera, 126 espezie dituen lorategi botanikoa, Naturaren Interpretazio Zentroa eta jauregi ederrak. Natura bere ederrean ikusteko parada emanen dizu Bertizek, Nafarroako Pirinioetako txoko goxo, berde eta lasai honetan.
Luzera eta malda desberdinetako bidexka batzuk daudenez, baso atlantiko horren ñabardurak gozatzeko aukera izanen duzu. Era berean, interprete espezialista batzuek hango bazter ahaztezinetan gidatuko zaituzte, baita pertsonaia mitologikoei buruzko istorio fantastikoak kontatuko ere. Merezi du jaurerriko baso atlantikoa miatzea, izozterik ez dagoenez, hango mikroklima hezeak bozkarioz betetako natur dotorea sortu baitu.
Parkearen sarreran lorategi botanikoa dago. 100 urte baino gehiago ditu eta natur parkearen altxorrik handiena da. "
Baina informazio gehiago bildu edo kontsultatzeko, parkeko webgunera jo. http://www.parquedebertiz.es/ 
Apur bat aurrerago iturritxo bat aurkituko dut.
Eta segituan Bertizeko Natur Parkearen sarbidera iritsi ere.


Baina gaurkoan ez naiz Parkeko lorategian sartuko. Aukeran dago bisitaldia egitea eta ondoren ibilbidearekin jarraitzea ere.
Beraz pistatik zuzen jarraituko dut. Pista utziko dut, ezkerretik basora doan aurreneko bidegurutzean. Tartetxo hau, pistatik egiterik dagoen arren, nahiago izan dut hasiera hasieratik basoan eta bideetara igarotzea, bereziki aurreneko zati honetan turista aunitz ibiltzen bai da.
Honela basoan barneratu eta naturaz gozatzeko aukera gehiago izango ditugu.
Aurreneko bide honetan zenbait zuhaitz eroriak topatuko ditut.

Aurrerago aurri batzuk daduen tokira iritsiko naiz. Bertan pista nagusitik datorren bidearekin bat egingo dut.

Ibilbide honetako aurren informazio oholak ikusgai izango dira.

Ezkerretik gora jarraitu beharko da, bide zabal eta argi batetatik.
Basotik gora egingo dut eta puntu honetan bidegurutze bat topatuko dut. Azpitik Otalzu errekatxora darama, baina igotzen jarraitzeko ezkerreko goranzko bidea jarraitu beharko da.

Basoan ibiliko naizenez, paseo aproposa beroa egiten duen egun batetarako.

Troka txiki batzuk gainditu beharko dira igoeran zehar. Zubitxo honetatik metro gutxi batzutara bertze bidegurutze bat izango da.
Bertara Otalzutik datorren bidea dator. Baina kontuz puntu honetan, bide zabala utzi beharko delako.
Bide zabala Aizkolegira igotzen den pista aldera jotzen du, beraz Oteixon menditik urruntzen. Horregatik ezkerreko bidezidor batetara pasako naiz, igoera jarraitzeko.

Apur bat gorago prezipitazioak neurtzeko estazio txikitxo bat dago.
Bere aldamenetik igotzen jarraitu beharko da.
Metro batzuk gehiago zuzen igo eta ondoren eskuin alderantz doan bidezka jarraitu beharko da. Zatika ez dago oso argia eta zenbait zuhaitz eroriak bidea galarazten dute, baina norantza jarraitzea ez da arazo gehiegirik izango.
Honela mendi-ertz batetara iritsiko naiz. Bertan hesia gainditu eta pista zabal batetara pasako naiz.
Pista ezker aldetik gora jarraitu beharko da. Pista Sunbillarantz darama, baina Oteixonera igotzeko handik metro gutxi batzutara ezkerretik zuzen igotzen jarraitzen duenera pasako naiz.
Ezkerretik zuzen igotzen jarraitzen duen pistatik segi.
Bidegurutzean Suspiru trikuharria dago. 1988. urteko Kobie argitalpenean, 17. zenbakidunean informazio hau eskaintzen zaigu trikuharriaren inguru:
" Non dagoen: Bertitz Jaurerrian, Sunbillarekin muga egiten duen lekuan. Suspíru deitu lepoaren beitienean, Mallurketatik (640 m.) mendebal-iparralderantz den lepoaren lepoan. Hamar metro iparralderantz Bertitz eta Sunbillako muga markatzen duen kate-hesia  igarotzeko pausu bat: bi enbor puska lurrean finkaturik eta oholtxo bat horien gainean
itzez josirik. Bi ardiborda iparralderantz, Sunbillakoan. Hilerria, pagadi bazterrean, orbelak lurra estaltzen duela. Bertara ailegatzeko, Amaburuko bidea har daiteke eta Otaltzutik Miateko lepora abiatu eta hemendik beiti Suspiruko zokora jarrai. Erosoago izan daiteke Sunbillatik datorren pista, oroitarriaren ondoan mugara heltzen dena, hesia ukitzen duelarik. Tumulua 1 O bat m. diam. eta 0,40 goi maximum da. Bertan, hiru pago, eta laugarren bat iharturik, eta orbel ta goroldioak dena gordetzen. Erdian badago zulotxo bat. Bi lauza  landaturik, neurri hauekin: 
1. (lparralde-mendebalekoa) 0,70 goi maximum, 2,10 luze eta O, 10/0, 18 lodi. "In situ" dagoela ematen du, eta 40 edo 220 graduetarantz begiratzen du.
2. (lparralde-ekialdekoa) 0,20 goi, 0,50 luze eta 0,07 lodi medium.
3. lauza bat badago luze-luze tumuluan: 1,10 luze, 0,75 zabal maximum eta 0,20/0,35 lodi.
j3egira: 40 edo 220 graduetarantz.
Harri mota: Hiru lauzak, bertako hareazkoak; tumulukoak, bertako harea eta kuartzo zurizkoak.
Noiz aurkitua: 1987. urtean, abenduaren 27.ean. Lehendik ikusia bide zuten Luis Peña kazetariak eta mendizale ta adiskide lñaki Gazteluk. Datuok hartu 1987.ean, abenduaren
30.ean. Lekuaren izenari dagokionez, jendeak gaztelaniaz hitz agiten duenean, Suspiro esaten du, baina guk Suspíru entzun genion sunbildar bati, euskaraz ari zelarik. Bestalde,
1802. urtean argitaratua izan zen Diccionario ... izenekoan ageri da Suspiro izeneko gailur edo tontor bat hemen bertan. Bertitz Jaurerriaz ari delarik, hau irakur daiteke; "Para dividir éste (Bertiz) de los montes de Vidaso, hay una pared ó muralla de losas que corre como 2 leguas con dirección á norte por las cúspides de Suspiro, Ezquirin, Aizcolegui y Otegui, hasta llegará los términos de las 5 villas". Lauzak oraindik lehengo lekuan daude, baina ez dute mugarik markatzen gaurregun, paper hori lehen aipatu dugun kate-hesiak egiten duela. Narbarte eta Jaurerri-koa, berriz, 0,50/0,60 zentimetro lodi den horma batek seinalatzen zuen lehen. Ez dugu ezagutzen in-dusketarik. Hemendik iparralderantz 65 bat metrotara tumulu bat izan liteke. Hori ere Bertitz Jaurerrian. "

Pistatik igotzen jarraitu eta Bazten eta Bertizaranean zehar hainbat tokietan aurkitzerik diren harri handizko hesien adibide ederra dago.
Pista bide estuago batean bihurtuko da, zenbait tokietan iratzoak estali egiten dutelarik. Momentu batean eskuin aldeko joera hartuko du, magaletik jarraituz.
Eta apur bat aurrerago, zuzenean mendi-lepora igoko da.
Meate eta Oteixon arteko mendi-lepora iritsiko naiz.
Bertatik Meate eta Oteixon mendiak eta bertze ikuspegi zabalak izango dira. 
Bertze trikuharri bat dago bertan, nahiko estalia egon arren. Meate trikuharria da.

Tikuharritik Oteixonerantz igotzen hasiko naiz. Bidea iratzoz estalita dago eta beraz kontuz ibili beharra dago.
Bunker batetara iritsiko naiz.
Bertze sarreraten aipatu bezala, P lerroaren adibideetariko bat. Gerra zibilaren ostean Frankok mugak babesteko aginduriko eraikinetariko bat. 1938 eta 1948 urteetan zehar eraikitakoak. 
Eraikin guzti hauek ezagutzeko proiektu eta mapa ikusterik nahi baduzue helbide honetara jo. http://linea-p.spiki.org/
Panoramika bunkerraren ingurutik
Bunkerretik ezker aldera topatuko dugu bidetxo bat, gorago tontorreko mendi-ertzera igotzeko pasu natural batetara eramango gaituena. Ez zaitezte saitu zuzenean igotzen, iratzoz eta bertze sasiz beterik dagoelako eta benetan zaila bai da igoera. Neronek hortik igo izan naiz behin edo beste, eta beti eragozpenekin eta harramazkaturik bukatu dut.
Mendi-ertzara iritsi eta eskuinetik eta amildegiaren paretik Oteixon mendiko tontorrera iritsiko naiz.
Buzoia eta erpin geodesikoa du.
Oteixon mendiko gailurretik panoramika.
Belate aldera
Bertiz ingurura. Aurreneko mendia Meate da eta ondoren Legate eta Aizkolegi.
670 metroko altuera izan arren, gune estrategiko batean kokaturik dago Oteixon mendia. Horregatik edonora begiraturik ikuspegi zabal eta estrategikoak ditu. 
Mendaur aldera.
Erpin geodesikoa eta Mendaur bere ezkerretara
Haitzetatik saia bat ateratzen harrapatuko dut.


Berriz mendi-lepotxora jaitsi eta handik bidexkatik bunker aldera gerturatuko naiz.
Meate eta Otexion mendien arteko mendi-leporako jaitsieran.
Oraingoan eskuin aldean borda zahar batzuen aurrietara gerturatuko naiz, bertatik mendi-lepoko pistara hurbiltzeko.
Pistara iritsi eta eskuinetik jaisten hasiko naiz, baina pistatik jaitsiera egin ordez, eskuinetik abiatzen den bidetxotik zuzen egingo dut.
Berriz ere pistara iristerakoan ur-biltegi bat topatuko dut. Berriki eraikitako portlandezko ur biltegi honen funtzioa, suteak itzaltzen laguntzeko baliogarria izatea da. Honaino elikopteroarekin iritsi eta boltsak urez betetzeko erabiltzen omen da.
Erabileraren inguruko informazioa.
Pista gurutzatu eta zuzen bidetik jaisten jarraitu.
Bide honek basoan barneratuko gaitu berriz. Eta apur bat beherago pista batetara iritsiko naiz. Bertan borda baten aurriak ikusgai dira. Ezkerreko aldera joko dut metro batzutan zehar.
Eta segituan eskuin aldera beherantz daraman bidera igaroko naiz.
Bide hau ez da soberan erabilia eta ondorioz ez dago soberan garbia.
Beherago ezkerretik zuzenean jaisteko bidetxora pasako naiz. Bertze bide zabalagoa jarraitzekotan Bertizerako pistara ere aterako gaitu.
Bidean bertze ataka bat topatuko dut. Hau gainditu eta segituan Bertizera eta Oieregira daraman pistara iristeko.
Pistaren aldameneko baserriak ikusgai izango dira bertatik.
Pista edo errepidetxora jaitsi eta eskuin aldera jarraitu beharko da zubira iristeko.
Ezkerretik jarraitu
Azkenik zubia igaro eta Oieregiko jauregiaren aurretik pasaz, kotxera iritsiko naiz.
Ibilbide zirkular ederra eta erraza.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina