2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Ayous aterpeko iboiak zirkularra

 Ayous aterpe inguruko iboietara buruturiko ibilbide zirkular klasikoa aurkeztuko dut sarrera honetan. Artigues lakuaren azpian dagoen aparkalekuraino iritsiko gara Gabasen, RD 231tik desbideratu beharko dugu aparkalekura 4 kilometrotan iristeko. Bertatik ibilbide anitz burutzerik diren arren, gaurkoa berezienetariko bat azalduko da. Ibilbidean zehar paisai ederrak ikusteko aukera izango da, bereziki Midi d´Osseau, baina akaso iboiak, jatorri glaziareko lakuak, osatzen dute paisai honen bitxikeria. 18 kilometro pasa eta ia mila metroko desnibeleko ibilbide zirkularra.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea Artiguesetik

Altimetria

Artigues azpiko aparkalekutik abiatuko gara. Udan aparkalekuan ordaindu beharko da eta gomendagarria da oso berandu ez agertzea tokia hartzeko.

Aparkalekutik ateratzen
Altuera apurtxo bat hartzean Midiren haitza estreinekoz ikusteko aukera izango da.
Midi
Bide argi batetatik Artigueseko presarantz joko dugu.
Presarako bidea
Aldapatxo bate ostean Artigueseko lakura iritsiko gara eta eskuin aldetik ageri den bidetik jarraitu beharko dugu presara iristeko.
Artigueseko lakua
Artigueseko lakua
Zati batetan pista zabal batetatik jarraituko dugu presara iritsi arte. Presa handiaren goiko partetik igaro beharko dugularik.
Presa
Presaren bertze aldean pista jarraituko dugu eta oraingoan basoan murgilduko gara.
Basorantz
Midi lakutik ikusita
Lakua inguratzen
Arrec D´Aas errekatxora iritsiko gara. Urjauzi ezberdinez urak lakura doaz.
Arrec D´Aas
Pistatik lakua inguratzen jarraitu beharko da, bide eroso eta polit batetatik
Lakua inguratzen
Gabe de Biousera iritsiko gara apurtxo bat aurrerago. Ibaia gainditzeko zubi bat dago.
Gabe de Bious
Gabe de Bious
Ibaiaren bertze ertzetik gora jarraituko dugu pista nagusira ateratzeko eta handik, eskuin aldetik gorantz segitu beharko da.
Pista nagusiarekin bat egin eta eskuinetik
Pista zabaletik gora jarraituko dugu, eta puntu batean ibaia berriz gaindituko dugu bertze ertzetik segitzeko.
Gabe de Bious
Gabe de Bious
Altuera irabazi eta momentu batean haran zabal batetara iritsiko gara.
Gabe de Bious
Gabe de Bious
Ibilgailuak eteteko langa bat topatuko dugu pistaren erdian. Hau gainditu eta segituan haranera iritsiko gara.
Langa
Haranaren hasieran atsedenalditxo bat hartuko dugu.
Atsedena
Haranaren hasiera
Pic Casterau
Haranaren hasieran eta zubira iritsi aurretik bidegurutze bat dago. Igoera eskuin aldetik basorantz egingo dugu eta jaitsiera bertze haranetik.
Eskuineko bidetik
Basorantz

Zelaietan
Basotik irten eta zelai batzuetara aterako gara momentu batez. Bertatik ikuspegi ederrak izango dira Pirinio axiala aldera.
Pirinioak
Eta gibelera begiratzean Midi, ikuspegi zoragarriak eskainiko dizkigu ibilbideko hainbat tokietatik.
Midi
Berriz apurtxo batez basoan barneratuko gara mendi magaletik altuera irabazteko eta gorago zuhaitzak gibelean utzi eta ikuspegi zabalak izango ditugu.
Pirinioak
Basoko azken zuhaitzak
Midi
Midi
Midi
Mendi magaletik gorantz jarraituko dugu emeki emeki altuera irabaziz.
Midi bidetik
Panoramika bidetik

Aldapa bukatzean iboi berri baten eremura iritsiko gara.
Bidetik gora
Midi bidetik
Midi bidetik
Midi bidetik
Midi bidetik
Segituan Roumausson iboira eta bere harantxora iritsiko gara.
Roumausson iboia
Higadura glaziarraren arrastoak
Roumausson iboia
Harantxoaren bukaera partean urjauzi eder bat dago, bere paretik igo beharko da.
Ur-jauzia
Iboi gehienak geologikoki berriak diren formazioak dira, hondeaketa prozesu glaziarren ondorioz sortuak, duela 30.000 urte inguru glaziar aroan, glaziazio ondoko garaian, batzuen desagerpena gertatu zelarik, eta mendiaren higadura, hauen hedadura handitu edo murriztu duena eta kokatzen diren parajeak aldatu dituena.

Roumausson iboia
Midi Roumausson iboitik

Iboiko panoramika
Harantxoaren bukaeran borda bat dago eta bertan ardi gazta salmenta dute. Atsedenalditxo bat hartzeko unea eta gazta zati bat erosiko dugu hamaiketakorako.
Gazta erosten
Segituan urjauziaren aldameneko bidetik igotzen jarraituko dugu.
Urjauziaren bukaera
Bidea urjauziaren paretik igotzen da eta zenbait puntutan argazki ederrak ateratzeko unea izango dugu. Gora iritsi eta urjauziaren hasiera ikustera gerturatuko gara ibai zeharkatu ondoren.
Urjauziaren hasiera
Lac du Meytik datorren erreka
Urjauzia
Erreka
Lac du Mey
Lakutik gora segi eta agudo Lac de Gentau edo Gentau iboira iritsiko gara.
 Lac de Gentau
 Lac de Gentau
 Lac de Gentau
Panoramika
Lakuaren ertzean hamaiketakoa hartzeko toki aproposa dugu. Bertatik diren ikuspegiak itzelak dira.

Midi
Hamaiketakoaren ostean taldea bitan banatu eta batzuk gorantz jarraituko dugun bitartean bertzeak bertatik itzuliko dira.
Gentau
Iboia inguratzen duen bidetik jarraituko dugu Ayous aterperantz.
Midi
Midiren xehetasuna
Midiren xehetasuna
Hamaiketakoa
Bidea jarrituko dugu
Panoramika Iboiaren goiko aldetik
Iboia inguratu eta altuera apurtxo bat irabazi beharko da Ayouseko aterpera iristeko.
Iboia inguratzen
Ayous aterpetik
Aterpera iristean
Aterpean iturri bat dagoenez ura berriz ere hartuko dugu txangoaren bigarren zatirako.
Ayous aterpetik
Ayous aterpetik
Aterpetik abiatzen den bidetik aurrera jarraituko dugu altuera irabaziz.
Errekatxoak
Bideak zigi zaga batzuk ditu bertze haran batetara iristeko. Ikuspegi paregabeak.
Errekatxo berri batetara iritsiko gara, Bersauko iboiaren jarioarekin.
Errekatxoa
Iboi txiki batzuk inguratu beharko ditugu Bersauko iboi handira iritsi aurretik.
Iboi txikia
Bertze iboi txiki bat
Azkenean Bersauko iboira iritsiko gara.
Bersauko iboira iristean
Bersauko iboia
Bersauko iboia
Bersauko iboia
Bersauko iboian
Iboia inguratzen jarraitu beharko dugu altuera apurtxo bat irabaziz
Bersauko iboia
Goiko partetik iboia bere osotasunean ikusgai izango dugu eta benetan eremu ederra dela.
Bersauko iboia
Bersauko iboia
Bersauko iboia
Goiko partean iboi txikitxo bat dago oraindik.
Iboi txikia
Eta segituan mendi lepora iritsiko gara. Pic Casterau ikusgai izango dugu segituan. Lepoan ezkerretik jarraituko dugu.
Mendilepoan
Bersauko iboiak
Pic Casterau mendi lepotik

Pic Casterau
Infernuak mendilepotik
Mendi lepotik ikuspegi zabalak izango dira Picos de Infierno eta Garmo Negro aldera.
Infernuak

Aldameneko mendi lepora jaitsiko gara eta bertatik eskuin aldetik jaitsiera malkartsuari aurre egin beharko zaio.
Jaitsiera
Altuera galtzean eta mendia inguratzu Casterau iboia ikusiko dugu.
Casterau iboia
Azkenean Casterau iboira gerturatuko gara.
Casterau iboia
Casterau iboia

Casterau mendia azpitik ikusita
Iboira iritsi aurretik artzaien eraikinen aurriak ikusgai izango ditugu.
Casterau iboira iristen
Casterau iboia
Casterau iboia
Casterau iboia
Midi
Midi
Casterau iboia
Iboia inguratuko dugu atsedenalditxo bat hartu ondoren jaitsierarekin segitzeko.
Iboia inguratzen
Casterau iboia
Mendi lepotxo batetara iritsi eta ondoren aldapan malkartsuak beherat.
Midi
Jaitsierako bidea
Artaldeak
Ardiak
Ardiak eta Midi
Harantxo batetara iritsiko gara eta inguruan borda batzuk ikusgai izango ditugu.
Bordetara doan pista zeharkatuko dugu jaitsiera bidexka batetatik jarraitzeko.
Bordetarako pista
Behean harana ikusgai dugu jada
Harana
Midira inguratuko gara
Zubi batetara iritsiko gara
Gave de Biouseko zubia
Zubitik ibaia gainditu eta bertze ertzetik jaisten jarraitu beharko da.
Zubia
Inguru honetan ere korta batzuk daude.
Kortak eta bordak
Arroila txiki batetara gerturatuko gara.
Arroila
Midi
Eta bertatik beheko harana ikusgai izango dugu azkenean.
Harana
Haranera iristean pistara aterako gara eta bertatik jarraitu beharko dugu.
Pista
Midi
Midi
Haranera iritsi eta tartetxo batez atsedena hartzeko momentua hartuko dugu.
Azkenean zubira iritsiko gara eta igoerako bidegurutzera.
Zubian
Midi
Pista nagusitik jaitsiko gara Artigueseko lacera iristeko.
Midi
Petit Midi
Lacura iritsi eta oraingoan bertze ertzetik inguratuko dugu.
Lakua
Azkenik aparkalekura iritsiko gara ibilbide xarmagarri honi amaiera emanik. Pirinioetan burutu daiteken ibilbide politenetariko bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina