Aldatz herritik abiaturik ibilbide zirkularra Idosketa eta Aiztondoa mendietatik igarota eta Aldatzeko harrobirako bisitaldia burutuz.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Ibilbideko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria
 |
Aldatzetik abiaturik |
 |
Altimetria |
Aldatz herrira gerturatu eta kotxea aparkatu eta motxila prestatu ondoren ibilbidea abiatuko da.
.JPG) |
Aldatz |
Plazan berean iturri bat dagoenez bertatik ura hartu eta ibiltzen hasiko naiz goiko aldera, eskuinetik doan pistatik
.JPG) |
Iturria |
Bidetik hainbat landare eta lore topatzerik dago.
Herritik atera eta segituan bidegurutze bat izango da. Eskuineko pistatik jarraitu beharko da.
.JPG) |
Eskuineko pistatik zuzen |
Apurtxo bat aurrerago bertze bidegurutzea izango da. Oraingoan ezkerretik gora bideratu beharra dago Idosketa mendira gerturatzeko.
.JPG) |
Eskuinetik gorantz |
Poliki poliki altuera irabaziz, basorantz gerturtatuko gara.
.JPG) |
Gaztainondoak |
Gibeleko aldean Maioak ikusgai izango dira.
.JPG) |
Maioak |
Borda batetara iritsiko naiz eta bere aurretik dagoen pistatik, mendi magaletik gora egin beharko da.
.JPG) |
Borda |
Pistan barneratu aurretik sorora gerturatzerik dago, bertatik ikuspegiak ikusi ahal izateko.
Pistatik metro batzuk jarraitu eta ezkerretik, maldan gora desbideratu beharko gara Idosketa mendiko tontorrera iristeko.
.JPG) |
Ezkerretik maldan gora |
Basotik Idosketa mendiko tontorrera iritsiko gara.
.JPG) |
Idosketa |
.JPG) |
Buzoia |
Bertze magaletik jaitsiko gara pista batetara eta eskuinetik jarraitu beharko da bidegurutze batetara iritsi arte.
.JPG) |
Ezkerretik |
Hasierako bidegurutzean ezkerretara eta metro gutxi batzuren ondoren bertze bidegurutzean eskuinetik bideratu beharra dago.
.JPG) |
Eskuinetik |
Hesi batetara iritsiko gara eta hau gainditurik, mendi lepo zabalera, non pista berri batetara aterako garen.
.JPG) |
Hesia |
Mendi lepoan pista zabala dago. Ezkerretik basorantz jo beharko da.
.JPG) |
Ezkerretik segi |
San Paulo trikuharrira iritsiko gara. Pistatik ezkerretara metro gutxira tumulua ikusgai.
.JPG) |
San Paulo trikuharria |
.JPG) |
San Paulo trikuharria |
Pistatik segi mendi lepotxo batetara iritsi arte. Hantxe, ezkerretik gora egin beharko da, pista utziz.
.JPG) |
Ezkerretik gora |
Aurreneko tontortxo batetara iritsi eta erpin aldetik Aiztondo mendiko tontorrera jarraitu.
.JPG) |
Aurren tontorra |
Hesi batetara iritsi eta hau gainditu zuzen jarraituz.
.JPG) |
Hesia |
Aiztonado tontorrera iritsiko gara. Mendi honek buzoia du ere.
.JPG) |
Aiztondoa |
.JPG) |
Buzoia |
.JPG) |
Aiztondoa |
.JPG) |
Buzoia |
Bertze magaletik jaitsiko gara pista batetara iritsi arte. Bertan ezkerretik jaisten jarraitu.
.JPG) |
Ezkerretara |
Pista zabal honetatik jaisten segi. Momentu batean GR 12 arekin bat egingo da eta oraindik apurtxo bat gehiago jaitsi beharko da harantxora iristeko.
.JPG) |
Pistatik Maioak |
.JPG) |
Eskuinerantz |
.JPG) |
Zutoina |
Harantxoan dagoen pista nagusira iritsiko gara. Bertan, hasieran eskuinetik joko dugu harrobia bisitatzeko eta ondoren, itzuleran, zuzen herrira.
.JPG) |
Eskuinetik harrobirantz |
.JPG) |
Landeder |
Pistaren erdian metalezko atea topatuko dugu. Hau, ezkerreko partetik gainditu daiteke, lanean ari ez direnean eta harrobira gerturatu.
.JPG) |
Atea |
Harrobiak bi eremu ditu. Eskuin aldean harrobi zaharra eta ezker aldean oraindik erabiltzen dena.
.JPG) |
Harrobia |
.JPG) |
Harrobia |
.JPG) |
Harrobia |
.JPG) |
Harrobia |
Harrobi honetan filmaren bat grabatu izan da.
.JPG) |
Harrobia |
.JPG) |
Harrobia |
Bisitaren ondoren, pista beretik itzuli eta herrira iritsiko gara.
.JPG) |
Borda bat |
.JPG) |
Aldatz |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina