2025(e)ko ekainaren 14(a), larunbata

Bartolo Desert de las Palmes BTT

Benicassimetik Bartolo mendira Desert de las Palmesetik bizikletaz. 33 kilometrotik gorakoa eta 800 metroko desnibeldun ibilbide zirkularra. Hasierko partea laua, Castellon ingurura iritsi arte eta ondoren bi tarte ezberdinekin. Desert de las Palmeserako igoera mendatea desnibel mantenduarekin eta asfaltoz eta ondoren pistatik eta malkartsuagoa, zenbait aldapa gogorrekin. 

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa: 

Altimetria eta ibilbidea

Ibilbidearen altimetria
Benicassimetik ibilbide zirkularra

Benicasimetik abiatuko naiz, kanpinetik herrira bideratuz.

Eskuinetik herrira
Herriko pasealekura iritsi eta bidegorritik jarraitu
Gaurkoan trokatik gora egin dut baina zuzenagoa da bidegorri zuzenetik jarraitzea.
Troka inguratuz
Berriz bidegorrira jaitsi eta handik Castellon aldera jo.
Aguilles eta BArtolo
Bidegorritik zenbait kilometro eroso burutu beharko dira, Desert de las Palmes eta Castelloneko norantzan.
Bidegorria
Urbanizazio batetara iritsi eta errepide N-340 gurutzatu beharko da. Errotondan bidegurutzea dago. Eskuinetik Desert de las Palmeserako norantza jarraitu zubirantz.
Eskuinetik Desert aldera
Autopistaren gainetik igarotzen den zubia garaitu eta errepidetik segi.
Zubia
Mendatea zenbait bihurgune ditu eta malda aldakorrekin baina ez dira %7tik pasako.
Desert las Palmes behatokia
Desert las Palmes
Desert las Palmes
Errepidetik segi eta Monasteriora iritsiko naiz errepidetik.
Bartolo errepidetik
Aguilles Saint Agueda
Monasterioa eta Bartolo
Monasteriora iritsi eta bisita egitea erabaki dut, beroa gogoz astintzen due eta.
Monasterioa
Monasterioa
Monasterioa
Monasterioa
Ama Birjina
Informazio ohola
Eta bisita buruturik, ibilbideko zatirik gogorrena dut aurretik. Errepidean, ezkerretik gorantz abiatzen den pista (garai batean errepidea) hartu beharko da.
Ezkerretara errepidea utziz
Bidegurutzeko zutoina
Aldapa gogorrak izango dira, desnibel handikoak eta bero asko egiten duenez, bizikletatik behin edo bertze jaitsi beharko dut.
Aguilles
Benicassim
Poliki poliki aldapan gora. Hasieran aldapa oso malkartsu batzuk izango dira, baina gero denibel handikoak izan arren, ibiltzerik izango da.


Aguilles
Mendi lepo batetara iritsiko naiz. Bertan antena eta gurutze handi bat dago. Atsedena eta pinuen azpian hidratatu beharko.

Mendi lepoan
Bertatik Bartolo mendirako azken aldapari aurre egin beharko da. Desnibel handiko aldapa da, ez oso luzea baina bortitza, bero honekin bereziki.
Bartolorako azken aldapak
Castelloneko kostaldea

Barne alderako panoramika
Azkenik, indarrik gabe eta neke neke eginda iritsiko naiz Bartolo mendira.
Antenak
Bartolotik
Bartolotik
Kaperatxo bat dago, erpin geodesikoaren aldamenean. Atean eseri eta irabazitako atsedena hartzeko unea. Indarrak berritzeko jan eta edan. Gero jaistea bertzerik ez da geldituko. Aurreneko zatia tentuz burutu beharrekoa pista nahiko kaskar dagoelako eta errepidera iristean, gozatzeko moduko jaitsiera erosoa.
Bartoloko kapera
Erpin geodesikoa
Kapera

Panoramika Bartolotik
Benicassimera iristeko dena aldapan behera izango da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina