Urepel herrira marka egunean gerturatu eta handik behi artalde batekin Aztakarrirainoko igoera burutu ondoren, jai berezi honetaz gozatu eta bazkal ostean Iturrunburu mendira igoera eginik. Sorogaineko eremuan muga bi aldeetako aziendarako larrediak dira fazeria berezi honi esker.
Aztakarrin kotxea utzi eta Erroibarreko abeltzainekin, marka paratzeko arduradunekin Urepelera kotxez jaitsiko naiz, bertan markaren hasiera ikusteko eta ondoren artalde eta familia batetik mendiko larreetarako igoera burutzeko.
Urepeleko plazara behiak sartzen
Famili bakoitzak bere behiak Urepeleko plazara hurbiltzen ditu eta bertan metalezko hesi batzuekin mauka antzeko bat osatzen dute bertan Erroibarko basozainek behien ezker aldean marka beroa paratzeko.
Maukan
Marka paratzen
Maukaren atea zabaldu egiten dute famili bakoitzeko behiak markaturik direla eta momentu horretan artzaiek azienda Aztakarrira eta mugaz bertze alderako bidea hasiko dute.
Atea zabaltzean
Plazatik irtetean
Behi artaldetxoak igoerari ekingo diote, hasierako partean errepidetik.
Errepidetik
Urepeleko baserrietatik igarotzean jendea karriketara ateratzen da azienda eta artzaiak agurtzeko.
Aurrerago errotara iritsiko gara, La Nive del Alduides errekatxoaren bertze aldera igaroz.
Errotatik
Apurtxo bat aurrerago, bihurgune batean errepidea utzi eta zuzen bide zaharretik mendi magaletik eta soroen artetik igotzen jarraituko dugu.
Zuzen
Soroen artean metalezko ateak izango dira eta bertan artaldea eta artzaiek elkartuko dira, azkenak atea berriz ere itxiz.
Atera iristean
Aurreneko atea neronek itxiko dut.
Bigarren ate batetara iritsiko gara.
Goian Iturrunburu mendia ikusgai.
Gure gibeletik bertze artaldeak igotzen dira.
Gorago bidegurutze batetara iritsiko gara. Eskuineko bide zabaletik igotzen jarraituz.
Eskuinetik
Behean Urepel herria eta harana utziko dugu.
Urepel
Gorago errepidearekin bat egingo dugu eta bertatik igotzen jarraitu beharko dugu.
Errepidetik gora
Bertze artaldeak
Aurrerago ezkerretik abiatzend en bidetxotik igoko gara errepidea metro batzutan uzteko.
Ezkerretik
Eta berriz ere errepidera atera eta bertatik igotzen segi.
Emeki emeki altuera irabaziz goaz eta azkenik, bihurgune batean Behodeyko errekara iritsiko gara eta bertan aziendak ura edatera geldituko da, artzaiei ere atsedenalditxoa emanik. Igoerako erritmoa nahiko bizkorra izaten ari da eta.
Behodeyko erreka
Behodeyko erreka
Behodeyko erreka
Behodeyko erreka
Tartetxo txikiaren ostean berriz ere igoera jarraituko dugu aziendaren gibeletik.
Errepideko azken tartean Aztakarriren eremua eta Sorogaineko larrediak ikusgai.
Aztakarrira hurbiltzean behiek larreetan barna barraitzen ahalegintzen dira baina oraindik muga zeharkatzeko dagoenez, artzaiek berriz errepidera bideratzen dituzte.
Azkenik Aztakarrira iritsiko gara eta bertan azienda biltzeko kortatxo bat dago. Han sartuko dituzte behiak, zintzarriak kentzeko eta azken medikamentuak emateko.
Aztakarri
Kortara bideratzen
Kortan
Kortan bildurik direla, atzaien banan banan behiak hartu eta eskilak kentzeko ekimanari ekingo diote.
Eskilak kentzeko
Eskilak kentzen
Eskila
Eta poliki poliki artalde ezbedinak muga gaindituko dute eta udako Sorogaineko larretan barna geldituko dira. Urepeleko artzaiek, baita Erroibarrekoek ere, buruko kantitate finkoa ordaintzen diote Erroibarko juntetxeari, XIX. mendetik egiten ohi den bezala.
Azken artaldea Sorogain aldera igarotzean, motxila berriz ere hartu eta Iturrunburura jarraituko dut.
Bideak ez du galerarik, hesiaren paretik eta aldapa malkartsuetatik gora.
Aztakarri
Hesiaren paretik gora
Igoerako panoramika
Iturrunburu mendira iritsiko naiz. Bi tortotxo jarraian ditu eta bigarrenean buzoia dago.
Panoramika Iturrunburutik
Aurreneko tontortxoa
Buzoia bigarrenean
Ikuspegi zabalak izango dira 360 gradutan, naiz eta Adi mendia haratago ikusterik izan ez.
Goian bazkaldu eta atsedena harturik, ikuspegi zabaletaz gozatu eta jaitsierari abia emango diot.
Pirinioak
Pirinioak
Berriz ere Aztakarrira iritsiko naiz eta jada inork ez dagoenez, ez dago bertan gertatutakoaren aztarnarik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina