2025(e)ko maiatzaren 30(a), ostirala

Eltzaburu zirkularra

Ultzamako Eltzaburu herritik abiatuta ibilbide zirkularra Arburuko Kaskoa, Otsareko Gaina eta Kulpitu tontorretatik buruturiko ibilbide zirkularra. Ultzama aldeko basoetatik barna eta gps batekin burutzea gomendaturiko ibilbide honek, 14 kilometro terdi pasatxo eta 800 metroko desnibeletik gorakoa da.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa: 

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbide zirkularra Eltzaburutik

Altimetria

Eltzaburu herrira gerturatu eta bertan kotxea utzita ibilbidearekin hasiko gara. Ostatutik gertu aparkatu eta zuzenean ostatua dagoen karrikara eta herriko iturrira gerturatu.

Eltzaburuko etxe
Iturrian ura hartu eta ezkerreko karrikatik herritik aterako naiz.
Iturria eta ostatua
Herritik irtetean Ultzamako etxe edo baserri handien adibideak ikusgai izango ditugu. Goiko partean ganbarak dituztelarik.
Ganbararen xehetasuna
Eliza herriko goiko partean utziko dut eta oraingoan ez naiz bisitatzera igoko.
Eliza
Learraga errekara iritsiko naiz eta bertan eraikin batzuen artean eta zubitik gertu ur jauzitxoa ikusteko aukera izango dut.
Learragako ur jauzia
Segituan harraskara iritsiko naiz. Bertze herri askotan bezala zahar berritua dago.
Harraska
Aintzirelarreko bidetik segi eta herritik atera. Topatuko dudan aurreneko bidegurutzean, eskuineko pistatik igotzen jarraitu beharko dut.
Eskuineko pistatik
Pistak soro eta baserri ezberdinen artetik basorantz gerturatuko nau.
Basoa eta soroak
Martiñeneko bordara gerturatuko naiz igoera lasai batean. Bertan basoa eta soroak paisaia osatzen dute.
Soroak
Borda honen inguruan artaldetxo bat lasai oso dabil.
Martiñeneko borda
Ardiak
Artaldea
Apurtxo bat gorago jarraitu eta bidegurutzean eskuineko pistatik jarraituko dut igotzen.
Eskuinetik

Martiñeneko borda
Bertze baserri batetara iritsiko naiz eta bertan ahuntzen artaldetxo batekin topo egingo dut.
Ahuntzak
Baserrira iritsi eta eskuinetik jarraitzen duen pistatik aurrera segitu beharko dut.
Baserria
Ate gaineko babes gurutzea
Aurrerago bertze bidegurutze bat izango da. Oraingoan ezkerretik basorantz barneratzen den pistatik igo beharko da.
Eskuinetik gora
Pista honek soro baten aldamenetik gorago dagoen pista batetara aterako nau.
Oraingoan ezkerreko norantza jarraitu beharko dut igoerarekin jarraituz.
Eskuinerantz
Aurki baserri zahar baten aurriak dauden sorotxo batetara iritsiz.
Baserriaren aurriak
Baserriaren aurriak
Bertatik basoan berriz ere murgildu eta igotzen jarraitu beharko da Arburuko Kaskorantz

Azkenik Arburuko Kaskoko tontorrera iritsiko naiz. Tontorra basoz inguraturik dagoenez ez ditu ikuspegi zabalik, baina buzoi bezala baserritxo bat du.
Buzoia

Arburuko Kaskoa
Bertze magaletik jaisten hasiko naiz, mendi erpina izan daiteken tokitik mendi lepotxo batetara. Erne hemen, bidetxo bat eskuinerantz magala zeharkatzeko bertan abiatzen bai da eta horretatik jarraitu beharra dago.
Eskuinetik mendi lepoan
Magaletik basoa zeharkatu
Basoa
Bide honek pistatxo batean bilakatuko da eta bertatik jarraitu beharko da bertze bidegurutze batetara iritsi arte. Han zuzeneko pistatik jaisten segi.
Zuzen segi
Bertatik Amunegi errekatxora iritsiko naiz.
Amunegi errekatxoa
Erreka gainditu eta bertze aldean pista handi batetara aterako naiz.
Pistan eskuinetik segi
Metro gutxiren ondoren Adzubietako errekatxora iritsiko gara eta bihurgune batean, ezkerretik azken errekatxo honetara jaitsiko naiz, bertze ertzeko bidetik igotzen jarraitzeko.
Ezkerretik errekatxora jaitsi

Adzubietako errekatxoa
Errekatxoa gainditu eta bidetik ezkerretik gora.
Adzubietako errekatxo
Adzubietako errekatxoaren ezker magaletik gora jarriatuko dut basoan barna. Gorago urjauzitxo txiki bat ikusgai izango da.
Adzubietako errekatxo
Urjauzitxoa
Adzubietako errekatxo
Gorago errekatxoaren hasiera partean berriz gurutzatuko dut eta Otsareko Gaineko magaletik gora zuzen igoko naiz.
Adzubietako errekatxo
Bidexkak nahiko malkartsua da eta puntu batean bertze bide zabalago bat gurutzatuko du, baina zuzenean magaletik gora jarraituko dut tontorrera iristeko.
Zuzen tontorrerantz
Tontorrera gerturatzean lainoa sartuko da eta basoaren itzura berezia bilakatuko da.
Tontorra harri batzuekin markaturik dago
Otsareko Gaina
Lainoa tontorretik
Adzubietako errekatxo
Bertze magaletik , eskuin aldera jaitsiko naiz.
Lainoa

Ardiak tontorretik gertu
Mendi lepo batetara jaitsi eta pista gurutzatuz zuzen Kulpitu mendiko tontorrerantz igoko naiz.
Pista
Mendi ertzerantz gerturatu eta handik tontorrera.

Kulpitu
Tontorrean atsedenalditxoa hartuko dut eta lainoak tarteka basoa izkutatzen duelarik tarte ederraz gozatzeko beta izango dut.
Sardaiko Kaskoa
Berriz pistara jaitsi bide beretik. Eta eskuinetik metro batzuk jaitsiko naiz bidegurutze batetaraino. Han eskuineko pistatik jaisten segi.
Eskuineko pistatik segi
Soromiar errekatxoa goiktik igaro eta eskuinetik jarraituko dut Zardaiko Kaskoraino
Tontorretik jaitsi eta pista jarraituko dut bidegurutze batetaraino. Oraingoan eskuin aldetik Adzubieta errekatxora jaitsiz.
Adzubieta errekatxoa
Adzubieta errekatxo
Errekatxoa gainditu eta pista zabalera aterako naiz eta oraingoan bai, ezkerretik beherantz bideratuko naiz.
Osamendiko erreka, puntu batean lur azpira doa.
Bertan erreka desagertu
Eta pistatik jarraituz, momentu batean sorburua izango du berriz ere. Bertan ura biltzeko azpi egiturak daude.
Sorburua
Honaino ubidetxo batetik ere etortzen da ura.
Sorburua
Haranerantz gerturatzean bidegurutze batetara iritsi eta oriangoan eskuineko pistatik jarraituko dut.
Eskuinetik
Pista horretatik Eltzaburuko ostatura aterako naiz zuzenean, bideari amaiera emanik.
Ostatua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina