2025(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

Larrion Lakua Eraul zirkularra

Larrioneko bentetatik abiaturik Lazkuako behatokira eta Altikogiana menditik igarota, Eraul herriraino eta bere zuhaitz monumentala bisitatuz, Larrioneraino bertze bidetik itzultzen den ibilbide zirkular honek zortzi kilometro erdi pasatxo eta laurehun metrotik gorako desnibelduna. Bidean Lazkuako behatoki natural ederra bisitatzeko aukera izango dugu eta bertan dauden fosilak ikusi ere.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa: 

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbide zirkularra

Altimetria

Larrioneko bentetako aparkalekuan kotxea utzi eta ibilbideari hasiera emango diot.

Larrion bentetako aparkalekua
Metro gutxi batzuk ibili errepidetik bidegurutzeraino, bertan eskuinetik gora doan pistatik herriko goiko partera bideratzeko.
Eskuinetik gora segi

Lazkua mendia
Gorago bidegurutze batetara iritsiko gara, ur biltegiaren inguruan eta eskuinetik doan pistatik igotzen jarraitu beharko da.
Eskuinetik
Ezkerretikberriz
Pistak bihurgune bat du eta aurretik eskuinetik laburbidetxo batetatik igoko gara. Gorago pista nagusi batetara atera eta metro batzuk eskuinetik egin beharko dira bidegurutze batetara iristeko eta hantze, ezkerretik gorantz doan pista hastu beharko da.
Zuzen gora
Pista hau estutzen joango da eta altuera irabazten ere. Basoaren artean Altikogiana ikusgai izango delarik.
Altikogaina
Goiko partean bidea estutu egiten da eta momentu batean metalezko ate bat dagoen puntura iritsiko gara.
Metalezko atea
Segituan mendate edo portura iritsiko gara eta betan bidegurutzea izango da. Zuzenean Eraulera, ezkerretik Lakuara eta oraingoan jarraituko duguna, eskuinetik Altikogainera.
Mendi lepoko zutoina
Mendi Lepoa
Eskuineko pistatik igotzen jarraituko dugu eta metro batzuren ondoren, eskuineko bidetxo batetatik magaletik gora jarraitu beharko da Altikogianeko tontorrera iristeko.
Eskuinetik bidexkatik gora
Basoaren artean Lazkuako haitza eta mendia ikusgai.
Lazkua
Altikogaineko tontorrera bidetxo batetatik iritsiko gara eta azken zatian amildegira gerturatzeko aukera izango da, behatoki natural eder honetara.
Altikogaina
Lokiz eta haranerako ikuspegi zabalak eta pribilegiatuak.
Altikogaina
Altikogaina
Altikogaina
Altikogainatik panoramika

Altikogainatik panoramika
Lazkua
Lazkuako behatokia
Tontorretik ikuspegi eta lasaitasunaz gozatu ondoren beherat jo beharko da berriz ere mendi lepora iristeko.
Tximeleta
Loreak
Lizarra aldera
Saiak haitzetatik ateratzen dira
Mendi lepora iritsi eta zuzen Lazkuako behatokirantz doan bidetik jarraitu beharko da. Amildegia ezker aldean denez bideak igotako magalerantz bideratuko gaitu.
Haitzetara hurbiltzean

Hesi batetara iritsi eta hau gaindituz bidexkatik segi.
Hesia
Haitzetara gerturatu eta bidexkak harrien artean gorat eramango gaitu.
Pasaleku estua
Lazkuako behatokirako bidea
Haitzen arteko arrakaulutik pasa eta estratoaren goiko aldera iritsiko gara eta honen gainetik zenbait metro egiteko aukera izango da.

Estratoaren goiko partera iristean
Estratoa
Lazkuako behatoki natural honek bi estrato mardulen artean sortutako haitzaren gaineko bidea da. Bere hormetan zenbair fosil ikusgai izango direlarik. Eta amildegiko parteko ikuspegi zabalak ederrak oso izango dira.
Lazkuako behatokia
Lazkuako behatokia
Erdiko partean gurutze bat ageri da.
Lazkuako behatokia
Lazkuako behatokia
Lazkuako behatokia
Lazkuako behatokitik panoramika
Lazkuako behatokia
Lazkuako behatokia
Fosila
Fosila
Fosila
Fosila
Behatokiko bisita burutu ondoren berriz ere mendi lepora itzuli eta oraingoan ezkerretik Eraul herrirantz joko dugu.
Baltsa edo aintzira
Pistak beherantz eramango gaitu eta momentu batean metalezko ate bat gainditu beharko da.
Atea
Basotik irten eta landa eremuetatik herrira zuzen eramango gaitu pistak.
Eraul
Herrira iristean ostatu bat dago. Zuzen segi plazara iristeko.
Ostatua
Errepidera iritsi eta bertatik harraska monumentalera bideratu. Harraskaz gain iturria dauke gibeleko partean.
Harraska
Harraska
Harraska eta iturria
Frontoira iritsiko gara. Bertan maiatza paratzen dute herritarrek. Gaurkoan maiatzaren hasieran gaudenez paratu berria dago.
Maiatza
Frontoitik eliza bisitatzera joango gara.
San Miguel parrokia
Deierriko webetik jasotako informazioa: 
San Migel parrokia, Irantzu monstegiaren menpe egon zen eta XIII. mende hasieran eraiki zen, berant erromanikoan, elementu zistertarrekin. Jatorrizko eraikuntza honetatik hiru tramu irregularreko nabea, kanoi ganga zorrotza, honen pisua mantentzeko euskarriak zutabeak erabiltzen dira, hauen kapitelak dekorazio zistertar begetala dute.
Elizan nagusitzen den erretaula, Martin de Morgotak egin zuen XVI. mende bukaeran eta 1618an Pedro de Monteagudo urreztatzaileak polikromatu zuen. Erretaularen egitura eta eskultura estilo erromanistan eginak dira, eskulturen artean, Pasioaren irudiak agertzen dira sainduekin. Beste irudi batzuk, adibidez, San Migelen irudia, Barrokoa XVIII. mendekoa edo San Blasen irudia, Gotiko garaikoa dena. Beste elementuren artean, prozesioetako gurutzeak aipamen berezia merezi du, Lizarrako tailerretan zilarra landu zen (punzoien arabera) XVI. mende hasieran.
San Miguel parrokia
Ataria
Arkibolten xehetasuna
Arkibolten xehetasuna
Erretaulua
Elizaren goiko partetik hilerrirantz joko dugu bere aldamenean dagoen pistatik herritik ateratzeko.
Hilerria
Pista honetatik San Pedroko baselizara iritsiko gara. Baseliza hau herritarrek auzolanean zaharberritu zuten eta harria agerian utzi egin zuten.
San Pedroko baseliza
San Pedroko baseliza
Baselizaren harri bateko leiho berezia
Aterpea
Eta baselizatik ikusten den arte monumentalera bideratuko gara. Monumentu naturala izendaturik dago.
Arte monumentala
Eraulgo artea artadi handi bat da, Eraul herria dagoen soroetako haran bat menderatzen duena. Bere kopa oso inklinatuta dagoen alboko adar bakar baten gainean garatzen du, eta horrek tentsio handia sortzen dio eta itxura berezia ematen dio. Badu enbor lodi eta hutsa, oinarrian kontrahorma handiak dituena, eta alde bateko irekidura handia, adin handiaren seinale. Bere sustrai handiak hainbat lekutan agertzen dira lurraren higaduraren ondorioz.
Adina, bizirauteko gaitasuna, ezohiko egitura eta itxura arketipikoa kontuan hartuta, zuhaitz hori
Monumentu Naturala izendatu zuten1991ean.
Arte monumentala
Arte monumentala
Arte monumentala
Bisitaren ostean pistatik zuzen herrira joko dugu eta hara iristean, harraskatik gora doan karrikatik, ezkerretatik herritik aterako gaituen pistara.
Ezkerreko karrikatik herritik ateratzeko
Mendi lepotxo batetara iritsiko gara eta hesi baten paretik zuzen jarraituko dugu.
Mendi lepoa
Metalezko ate bat topatuko dugu pistan. Hau gainditu eta zuzen jaisten hasiko gara.
Atea
Aurreneko bidegurutze batetara iritsi eta ezkerreko pistatik jarraitu.
Ezkerretik
Pista horretan metalezko atea bat gainditu beharko da.,
Atea
Beherago aska eta ur biltegi bat topatuko ditugu.
Ur biltegia
Aska
Bertze bidegurutze batetara iritsiko gara, San Cristobal baseliza zegoen tokian. Oraingoan ezkerreko pista jarraitu beharko da.
Ezkerreko pistatik
Lazkuako mendia eta behatokia
Bertatik hesi batetara iritsiko gara. Hau gainditu eta ezkerretik ur biltegirantz jo.
Hesia
Eta pistara iritsiz, eskuinetik Larrioneko bentetara ibilbidea amaitzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina