Satrustegi herritik buruturiko ibilbidea Beriain Mendira, Amorro menditik igarota eta itzulera Idoitxiki eta Strustegiko Haitzetatik buruturik. Satrustegiko mendilerroko hainbat tontor bisitatzeko aukera izateaz gain, portu zaharretako bideetatik burutua. 24 km inguruko luzera eta mila metrotik gorako desnibelduna.
Satrustegi herrian kotxea utzi eta ibilbidea hasteko herriko eliza eta iturritik igaroko naiz, ura biltzeko.
Iturria
San Martin parrokia Erdi Arokoa da, baina XVI. mendean birmoldatu zen. Hiru ataleko habearte txikia eta burualde karratu estuagoa ditu. Habeartearen gainean beste tertzelete-atal batzuk ditu, eta ganga izartua burualdearen gainean. Igeltsuzko nerbioak zirkuluerdiko mentsuletan eta dentelloi-kapiteldun pilastretan bermatzen dira. Dorrea, nabea baino estuagoa, elizaren oinaldean altxatzen da. Arkupe barrokoa du, adreiluzkoa, eta, haren gainean, XVI. mendeko San Migel fardel bat gordetzen duen horma-hobi bat dago, beneraz estalita.
Barrualdean, XVII. mendeko erretaula nagusiak aurreko irudiak aprobetxatzen ditu, hala nola San Martinenak, kapa, estilo flamenkozalekoa eta XVI. mendeko kalbarioa, San Joan Bataiatzailearena barrokoa den bitartean.
Satrustegiko San Martin parrokia
Herriko karrikatik gora jo eta eskuinetik, karrika batek pistan bilakatu egiten da. Bertatik herritik irten beharko da. Itzulera zuzeneko karrikatik egingo delarik.
Eskuinetik herritik irteteko
Loreak
Herritik irtetean goiko partean Satrustegiko haitzak ikusgai izango dira. Haitz ederrak eta dotoreak basotik sortuko bailira. Itzuleran goiko partetik ikusteko aukera izango da, eta benetako amildegiaz ohartzeko.
Satrustegiko haitzak
Pista basorantz eramango gaitu eta puntu batean metalezko ate bat gainditu beharko da.
Metalezko atea
Atea gainditu eta ezkerretik gora doan pista jarraitu beharko da ondoren.
Ezkerreko pistatik gora
Orkidea
Xehetasuna
Orkidea
Borda baten aldamenetik igaro eta zuzen igotzen jarraitu.
Borda
Gorago bertze bidegurutze batetara iritsi eta oraingoan eskuineko pistatik jarraitu beharko da.
Eskuinetik
Satrustegi
Berama errekatxoa edo bere trokaren goiko partera iritsi eta pistatik segi.
Berama errekatxoa
Apurtxo bat aurrerago bertze bidegurutze bat dago. Pista nagusitik eskuinetik segi.
Pista nagusitik
Basoa
Basoa
Pista bide batean bilakatuko da eta puntu honetan mugarri bat ikusgai izango da.
Mugarri
Basotik igotzen jarraitu.
Basoan
Pista zabalago batetara iritsiko gara baina puntu honetan ezkerretik abiatzen den pistatik jo beharko da.
Eskuinetik gora
Basotik altuera irabaziz jarraituko dugu.
Pistaren aldamenean etxola bat topatuko dugu.
Etxola
Satrustegi
Aurrerago bertze bidegurutze bat izango da eta oraingoan ere ezkerretik igotzen jarraitu beharko da.
Ezkerretik gora
Eta metro gutxi aurrerago hesi batetara iritsi eta atakatik gaindutu beharko da bidetik gora jarraitzeko.
Hesia
Bide zahar honek aldapatsua da eta basoko goiko partera eramango gaitu. Bertatik haitzen tankera hobeto ikusteko aukera izango da.
Bidea
Zigizaga bat egin ondoren hartxingada bat gaindituko dugu eta hormetara gerturatuko gara.
Panoramika
Basoaren goiko partera iritsi eta bide zaharretik jarraituko dugu.
Bideak, toki batzuetan haitzetan landuta ageri da.
Altuera nahikora gaudenez Sakanako ikuspegiak ederrak ea zabalak izango ditugu, aurrez aurre Artxueta eta Aralarreko santutegia.
Sakana
Bide zaharra
Sakana
Haitzen beheko partean leze bat ikusgai izango da.
Koba
Bertze zigi zaga eta portura gerturatuko gara.
Azkenik Irañetako portura iritsiko gara eta normala izaten den bezala haizeak gogoz astinduko gaitu.
Irañetako portua
Irañetako portua
Irañetako portua
Eskuinetik eta amildegitik gertu jarraitu beharko dugu Amorro mendira iristeko.
Beriain
Panoramika Amorrotik
Azkenik tontortxo ezberdinetatik igarota, Amorro mendira iritsiko gara.
Amorro
Amorrotik
Amorrotik
Amorrotik Beriainerantz zuzen jarraitu
Amildegira gerturatzeko aukerak izango dira eta bertatik ikuspegi eta gune bereziak behatu ere.
Uharteko portura iritsi eta zuzen azken aldapak Beriainera.
Uharteko portua
Beriain
Beriain tontorreko San Donatoko baseliza eta aterpea.
Erpin geodesikoa tontorra adierazteko
Baseliza eta aterpera iritsi eta bisitatxoa burutu ondoren buzoi eta erpin geodesikora bideratuko naiz.
Panoramika baselizatik
Baseliza aterpea
Aterpea
Aterpea
Baseliza
Tontorra baselizatik oso gertu dago.
Tontorretik buruturiko bidea ikusgai
Buzoia
Argazki panoramika batzuk egingo ditut tontorrean.
Berriz baselizara gerturatu ezkerretik jaisten jarraitzeko.
Jaitsiera tontorretatik burutu ordez, eskuinetik beharantz doan pistatik burutuko dut, Euskal Herriko erdigune geografikora gerturatu nahi dudalako.
Eskuinetik beherantz
Ardian mendian
Artaldea
Azkenean sakonunetxo batean dagoen EH erdigune geografikora iritsiko naiz. Urteen poderioz, jendeak apaintzen joan izan da eremu hau. Egun labirintotxo bat ikusgai dago eta erdian Harri batean EH margotuta.
EH erdigune geografikoa
EH erdigune geografikoa
Zuzen jarraitu eta pistara aterako naiz berriz ere. Baina kontuz, ezkerretik pista nagusitik desbideratu beharra dagoelako.
Ezkerretik pista nagusia utzi
Segituan Irañetako portura gerturatuko gara, baina oraingoan tontorretara gerturatuz eta handik eskuinetik jarraituz.
Irañetako portutik eskuinerantz
Bertatik Idoitxiki mendiko tontorra ikusgai izango dugu.
Idoitxiki
Idoitxikiko tontorra gainditu eta haitzen goiko partetik jarraitu beharko da hesia gainditu gabe. Hasierako tartea bidexka erosoagoa duen arren, geroagokoa ez da horren erosoa izango.
Satrustegi
Satrustegi
Satrustegiko haitzen gainetik jarraitu beharko da eta bertan bidea estua eta deserosoa da. Kontuz ibili beharko da.
Satrustegi
Loreak harrien artean
Bidea
Azkenean hesi batetara iritsiko gara. Hau gainditu eta azken aldapatxoa bertzerik ez da geldituko Satrustegiko Haitzetara iristeko.
Hesia
Satrustegi Haitza
Satrustegi Haitzetatik Satrustegi mendia
Satrustegi Haitzaren tontorra
Aurrera jarraitu amildegitik gertu Satrustegiko erpin geodesikora iristeko.
Satrustegiko haitzak
Azkenean eta jada belarditxo batetan Satrustegiko erpin geodesikoa dagoen tontortxora iritsiko gara.
Erpin geodesikoa
Erpina eta Satrustegiko Haitzak
Aurrera segi eta metro gutxi batzuk ibili, oraingoan erpina uzteko eta ezkerretatik portuik beherantz hasteko.
Medi lepoan bertze magalera
Bertze magalera jaisten den bidexkatik jo beharko da tontorretatik baztertuz.
Lepoa
Kontuz hasierako zatia, buztita baldin badago, bidea oso estua eta malkartsua delako eta amildegitik jaisten goazelako.
Jaitsieraren hasieran kontuz
Aurreneko metroak jaitsita bidea zabalagoa bilakatuko da eta basotik beherantz eramango gaitu.
Basoa
Bidexka
Segituan bidegurutze batetara iritsi eta zuzen jaisten jarraitu beharko da.
Zuzen
Aurrerago pista batetara atera eta oraingoan ere zuzen jaitsi.
Zuzen
Beherago hesia eta ataka bat topatuko dugu. Zuzen jaisten jarraitu pistatik.
Ataka
Harantxora gerturatzen garelarik bidegurutze berri bat izango da. Oraingoan zuzen jarraitu ere.
Zuzen
Satrustegiko haitzak bidegurutzetik
Aurrerago txondor bat atonduta dute herrikoek.
Txondorra
Txondorra
Zuzen herrira
Azkenean ia korrika iritsiko naiz herrira, trumoiak entzuten direlako eta ekaitza gainean delako.
Satrustegi
Eta kotxera iritsi eta botak kendu gabe barrura sartu beharko dut sekulako ekaitza eroriko delako. Gaurkoan txiripaz baina libratu egin naiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina