2025(e)ko maiatzaren 10(a), larunbata

Puiu inguruko ibilbide zirkularra

Puiu ingurutik ibilbide zirkularra zenbait desagerturiko herriak bisitatzeko eta bide batez, Benegorri eta Sansomain herriak ezagutzeko aukera eskaintzen duena. 

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea
Altimetria
Puiura igo aurretik, errepidetik gertu iturri erranguratsu bat dago. Bertan kotxea utzi eta ibilbidearekin hasiko naiz.

Iturria
Errepidea tetuz gurutzatu behar da bertze aldera iristeko eta albotik ezkerreko norantza metro gutxi batzuk burutu errepide zati zaharretik, hesien bertze aldetik jarraitzeko
Errepidea
Errepidearen paretik segi
Segituan pista batetara iritsiko gara eta bertan, eskuin aldetik autopistaren azpitik igarotzeko izango den tunelera bideratuko gara.
Pistan eskuinetik gora
Tunela gurutzatu
Tunelaren bertze aldean bidegurutze bat dago. Oraingoan eskuineko pistatik jarraituko dugu eta itzuleran bertzetik bueltatuko gara.
Eskuinera
Aurreneko bihurgunean ur biltegi zahar bat topatuko dugu.
Ur biltegi zaharra
Ingurune honetan orkidea batzuk topatuko ditut
Orkidea
Orkidearen makroargazkia
Tximeleta
Pista honetatik kilometro eta zazpirehun metro inguru ibiliko gara bidegurutze batetara iritsi arte. Aurretik bertze batzuk diren arren, menditxo honetara iristean, eskuinetik desbideratuko gara Ariamain herrizka zaharraren aurriak bisitatzeko. Aurrenik pistak etxe batetara hurbilduko gaitu baina apurtxo bat lehenago bidexka batetatik, ezkerretik gora joko dugu.
Eskuinetik desbideratu
Zuhaitz eta sastrakaren artean, tontortxoaren goiko partean zenbait eraikinen aurriak ikusgai izango ditudu.
Araiamain
Eraikin baten aurriak
Bertze eraikin baten aurriak

Bertze eraikin baten aurriak
Horma baten zatia
Tontortxotik zenbait gune behatzen egon ondoren, berriz ere pista nagusira jaitsi beharko da. Eskuinetik jarraitu.

Eskuinetik segi
Loreak
Inguruan hainbat ereinduriko soro edo lur dago eta hauen ertzeetan lore ezberdinak ikusteko aukera izaten da udaberrian bereziki.
Pista honetatik Benegorrira daraman errepidera aterako gara. Errepidera iristean, eskuinetik herria bisitatzeko jo dezakegu.
Bertze aldean bidegurutz bat dago, nabe baten aurrean. Herria ezagutu ondoren bertatik jarraitu beharkod da.
Errepidera atera eta eskuinetik Benegorrira
Benegorri herrira iritsi eta errepidearen eskuin aldetik eliza zaharra dagoen tokirantz jo dezakegu. Bitartean herriko zenbait etxe bisitatuz.
Benegorri
Benegorri
Herriko goiko partean eliza zaharraren aurriak bisitatzerik dira.
Eliza
Hilobi-estalki zaharra
Sakristia izango da elizaren zati oso bakarra eta bertan iturritxo antzeko bitxikeri bat ikusgai dago.
Sakristia

XIX. mendearen hasiera arte, bere Elizako abadea herritarrek izendatzen zuten. 1850ean eskola zuen, eta urtean 488 erreal baino ez zituen. Valdorba administratiboki zatitu zenean, Benegorri Leozko udaletxean geratu zen.
San Bartolome parrokiak Nafarroako landa-erromanikoaren eredua errepikatzen du (1200 inguru), oinplano angeluzuzena, burualde zuzena eta kanoi zorrotzeko estalkia dituena. Harlanduxkazko hormak, kate angeluarrak eta hargintzako kontrahormak dituztenak, harlauzazko teilatuetan amaitzen dira, eta, bertan, dorre trinkoa nabarmentzen da oinaldeko atalaren gainean. Portada eta arkupe barrokoa XVI. mendekoak dira. Ondoren, 1806an, Silvestre de Aldunatek fabrika zaharberritu zuen. Elizak Bataioen antzinako pila, XVII. mendeko tiradera-denda manierista eta estilo neoklasikoko erretaula nagusia ditu, 1806an Isidro Casavé Tafallako arkitekto-maisuak kontratatu zuena. Azken honetan, XVI. mendeko bigarren hereneko San Bartolome eta Gurutziltzatuaren tailak eta Jesus Haurraren eta Ama Birjinaren beste bi barroko aprobetxatzen dira.

Elizaren kanpo aldean gurutze bat dago eta bertatik ikuspegi zabalak dira.
Berriz errepidera jaitsi eta bidegurutze honetara iritsi beharko gara, oraingoan eskuinetik errepidea uzteko eta ibilbidearekin jarraitzeko.
Eskuineko pistatik segi

Apurtxo bat aurrerago bidegurutze bat izango da, Bolkazar trokara iritsi aurretik. Ezkerreko norantza jarraitu beharko da.
Ezkerreko pistatik segi
Pistatik jarraitu eta topatuko dugun aurreneko bidegurutzean, zuzen segi, nahiz eta itzuleran bertatik jarraituko dugu.
Oraingoan zuzen segi pistatik
Aurrerago trokatxo batetara iritsiko gara eta bertan eskuinetik pista nagusia utziko dugu, gorantz doan pistatik.
Eskuinetik gora

Eskuineko aldean Ezpondan gurutze zahar bat ikusgai dago.
Gurutze oroigarria
Tontortxo batetan Gandiarain herri despopulatuaren eraikin batzuk ikusgai dira.
Gandiarain 
Gandiarain 
Gandiarain despopulaturiko herriaren aurriak bisitatu ondoren berriz ere bide beretik itzuli beharko da aurretik aipaturiko bidegurutzeraino.
Gandiarain 
Bidegurutzera iritsi eta oraingoan eskuinetik lurrezko pistatik jarraituko dugu.
Eskuinetik Sansomain aldera
Pista trokatxo batetara jaitsiko da eta bertatik Sansomain herriko elizaren Kanpai-horma ikusterik izango dugu.
Sansomain
Bolkazar sakanera iritsiko naiz. Gaurkoan ura apurtxo bat darama baina eragozpenik gabe gainditzerik izango da.
Bolkazar troka edo sakana
Bolkazar
Aldapan gora segi eta aldapa amaitzean Urkamendiko gurutzera iritsiko gara.
Urkamendiko gurutzea
Bidegurutze batean, zereal zelaiz inguratuta dagoen gurutzearen irudia. Fuste leun batez eta erliebeekin ornatutako kapitel batez dago osatuta. Guztia gurutze batek koroatzen du. Antza denez, hasiera batean justiziaren zigorrak betetzeko erabiltzen zen gurutze hau baina, aurrerago, kristautu egin zen.

Urkamendiko gurutzea
Urkamendiko gurutzea
Bertatik elizara bideratuko gara.
San Pedro eliza
San Pedro eliza eraikin protogotiko txiki bat da, 1200 urte ingurukoa, Valdorbako parrokia-tenplu gehienak bezala. Osorik kontserbatuta dago, kanoi erdi zorrotzeko ganga duen nabe luze bat baino ez du, eta ebakidura angeluzuzeneko lau zati sendo ditu, biribilki-mentsuletan deskargatzen dituztenak, zutabeetan deskargatzen duten tarteko bat izan ezik. Horrelako eraikinetan ohikoa denez, mentsulen parean inposta lau bat dago. Burualdean zirkuluerdi-formako absidea du, arku zorrotzeko leiho txaranbeldua, labe-ganga tipiko batez estalia. Epistolaren aldetik oinplano karratua eta kupula beheratua dituen sakristia bat lotzen zaio. Albiste dokumentalen arabera, 1570etik aurrera Juan de Amasa harginak landu zuen. Monumentuaren kanpoaldeek harlanduzko horma sendoak erakusten dituzte, kontrahormez sendotuak, eta oinaldean zirkuluerdiko baoak dituen dorre prismatiko bat altxatzen da. Epistolaren horman arku zorrotzeko portada eder bat irekitzen da. Baketoidun arkibolta bikoitzeko txaranbeldua da, eta antzeko molduradun zutabetxoetan bermatzen da. Zutabetxoak orrizko kapiteletan errematatzen dira, eta horien ereduak gotikorantz doaz; multzoa tinpanoz osatzen da, Krismoiarekin. Hori guztia arku baten azpian babesten da, kasu honetan pixka bat zorrotza, hormaren lodiera bezain sakona. Tenplu horren ingurutik harrizko bataiarria (eraikinaren garai berekoa) eta XVI. mendeko hilobi lauda (Sansomaingo jauregiaren armarria duena) baino ez dira kontserbatzen "in situ". Bere erretaula eta irudiak Nafarroako hainbat parrokiatan eta Iruñeko Elizbarrutiko Museoan banatuta daude. Toki honetan, XVI. mendeko bere antzinako erretaula nagusiaren zati bat gordetzen da. Bere margoak Ramon Oscarizen eskuetan utzi dira.
Elizan gerran hildako baten oroigarria

Atari nagusia
Xehetasuna
Elizatik errepidera jaitsi eta bertze aldean dagoen parkera informazio ohola irakurtzea gerturatu gaitezke.
Sansomain XII. mendearen erdialdean, Garcia Ramirezek Leyreko monasterioari eman zion lekua, baina handik gutxira (1150) eliza Iruñeko katedralera pasa zen; 1802an, elizaren aurreikuspena Iruñeko katedraleko artzapezpikuari zegokion.

1835-1845eko berrikuntzetara arte, bere amaiera, 1.606 ha-ko hedadurarekin, Pueyo zendearen zati izan zen, Valdorba banatzen zen lau zendeetako bat; hala ere, banandu zenean, Leozeko barrutian sartu zen.

Aska
Bertatik jauregirantz bideratuko gara, bere aurretik abiatzen den pistatik jarraitu beharra bai dago.
Jauregia
Oraindik ere leku horretan dauden eraikin urrien artean, XVI. mendeko lehen erdialdeko etxetzar zahar bat nabarmendu behar da, segur aski antzinako Cabo de Armeria jauregia, silarrixkako bloke bat osatzen duena, arku konopialeko bao batzuekin, horietako bat Kristoren anagramarekin apaindua karaktere gotikoetan.

Xehetasuna
Beherantz doan pista jarraitu beharko da herritik urruntzeko.
Puiu
Bidegurutze batetara iritsi eta eskuineko pistatik segi
Eskuineko pistatik
Metro gutxi batzu aurrerago bertze bidegurutze bat dago, oraingoan ezkerreko pistatik segi.
Ezkerretik
Pista nagusira aterako gara eta eskuinetik beherantz autopistarantz bideratu.
Eskuinetik beherat
Azkenik autopistaren azpitik igaro eta bertatik kotxera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina