2024(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

Behobia Abadie Hendaia bizikletaz

Ibilbide mistoa aurkeztuko dut sarrera honetan. Bizikletaz burutuko dugu distantzia nagusia, Abadieko Gazteluko eremura iritsi arte, han labarren arteko ibilbide zirkularra oinez burutzeko eta itzulera berriz ere Hendaiako hondartza eta portutik Behobiaraino, berriz bizikletaz. Ibilbide erraza eta trafikoaren arazoak ekiditzeko aukera eskaintzen duena. Aukera ederra hondartzak ere bisitatzeko.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea 

Ibilbideko mapa

 Behobiara iritsi eta aparkalekuan kotxea utzi bizilketak atera eta ibilbideari hasiera emango diogu.

Poligonoko aparkalekuan hasiera

Poligonotik ibai ertzeko bide gorrira atera eta Bidasoa ibaiko ertzetik bokalerako norantza hartu.
Bidegorrira ateratzean
Bidasoaren ertzetik Behobiako industri gunea inguratuz joango gara.
Bidasoa
Behobiako zubira iritsi eta bertatik Iparraldera igaroko gara. 
Behobiako zubia
Bertze ertzera iritsi eta etxeak inguratuz ezkerreko aldapa hartu berriz ere Bidasoa ibaiko ertzeko bidegorrira iristeko.
Ezkerretik Bidasoa ertzera irsteko
Bidegorria, Hendaia herri zaharrera iristean, zurezko pasabide batean bilakatu egiten da, Nazioarteko zubira doana.
Zurezko pasabidearen hasiera

Portura iritsi eta bidegorria zabaldu dutenez, badiaren ertzetik jarraitzeko aukera izango dugu.
Txingudiko badia

Badia inguratuko dugu hondartza aldera iristeko. Bertan topatuko dugun errontondatik eskuinera bideratuko gara hondartzara eta pasiora ateratzeko.
Eskuinetik hondartzara
Hondartzara iritsi eta bidegorritik, eskuinetik kasinorantz jarraitu
Hondartza eta kasinoa
Hondartzaren bukaera iritsi eta bertan paisaia ikusteko aukera ederra izango dugu. Ondoren aldapan gora jo beharko dugu Abadie gazteluko labarretara edo muinora iristeko.
Hondartza
Aldaparen bukaeran, ezkerretik pista bat hartuko dugu Abadie Gazteluko bisita egin ahal izateko.
Abadieko gaztelua
Abadieko Gaztelua bisitatzeko aukera paregabea izango dugu.
Helbide ofizialean sarrerak eta informazioa eskuragai. Bisita birtualaz aparte, Webcam berezia du, paisaia eta eguraldia kontrolatzeko.  https://www.chateau-abbadia.fr/eu 
Abadieren inguruko informazioa:

Dublinen 1810ean jaio zen ama irlandarra eta aita euskalduna (edo zehatzago esanda Souletin), Antoine d'Abbadie bere hizkuntza eta kulturaren defendatzaile bizia da.

1836an, Augustin Xahorekin batera, Euskarari buruzko Gramatika Ikerketak argitaratu zituen, urte batzuk geroago Urruñan euskal jaiak sortu aurretik. Euskal herrian egindako inbertsioa halakoa izan zenez, hil zenean, "Euskaldunen Aïta" izena eman zioten.

Bidaiari bikaina, Etiopiako lehen kartografia egin zuen hamaika urtez herrialde honetan egon ondoren. Geodesiarra eta astronomoa, interesatzen zitzaion, adibidez, aldakuntza bertikalaren, mikro-sismizitatearen, Niloko iturrien edo zeruko mapen arazoei buruz.

Abadieko gazteluaren atean
Bisitaren ondoren, aurrera jarraituko dugu eta bide bazterrean bizikletak giltzarrapatu ondoren oinezko ibilbideari ekingo diogu. Hasieran basotik abiatu egiten den ibilbide ederrak, bat batean labarretarako ikuspegi eder eta zabala eskainiko digu bidegurutze batean.
Labarrak ikusgai
Ezkerreko bidetik jarraitu beharko dugu bisita.
Txoko ezberdinetara bideratuko gaitu ibilbideak, hondartza eta labarren paisai bitxiak aurkitzeko aukera eskainiko digutenak
Labarrak

Hondartza
Aurrerago zelai batzuetara aterako gara, Bertako bidegurutzean Abadieko gazteluaren bertze aldea ikusgai izango dugu. Ibilbide zirkularra jarraitzeko, eskuinetik jarraitu. Oraindik opari eder batzuk gordeko dizkigu eremu honek.
Eskuinetik jarraitu

Abadieko gaztelua

Gaztelua
Bazter honetatik Loiako badia eta hondartza ezagutzeko beta eskainiko digu.
Loiako badia
Loiako badia
Labarren gainetik itzulia ematen jarraituko dugu eta erne joatekotan aurreneko bunker handiaren arrastoak ikusiko ditugu. Geroago basotik irten eta labarren gaineko zelaietatik jarraituko dugu.
Labarral
Pointe de Saint Ane aldera gerturatuko gara eta aurrerago Bigarren mundu gerrako bunker ezberdinak agertuko zaizkigu.
Bunkerra

Pointe de Saint Ane

Bunkerrak
Labarren goiko partetik segiz bidegurutze berri batetara iritsiko gara, bertan eskuineko bidexkatik jarraituko dugu, baina erne bidegurutzen berean bunkerren aztarna bat ikusgai delako.
Eskuinetik segi

Bunkerretarako sarbide bat
Labarretara berriz gerturatzean Les Deux Jumeaux ikusgai izango ditugu.
Les Deux Jumeaux

Bertan bertze bunker handi baten aurriak ditugu.
Bunkerra

Bunkerra


Bunkerrean

Labarretatik aurrera jarraituko dugu bertze behatoki batera gerturatzeko

Behatokia
Aurrerago jarraitu eta bertze bidegurutze batetara aterako gara. Gure kasuan ezkerretik edo zuzeneko pistatik joko dugu Abadieko gaztelurantz. Eskuinetik labarretatik jarraitzerik dago eta hondartzara joateko aukera dago.

Ezker zuzeneko pistatik
Abadieko interpretazio baserrira gerturatuko gara eta bertan pista nagusira aterako gara, ezkerreko aldetik jarraitzeko.
Baserria
Abadieko gazteluaren aurretik hasierako bidera iritsiko gara eta bertatik bizikleten bila.
Abadie

Abadiekok gaztelua

Bizikletak hartu eta oraingoan aldapan beherat joko dugu hondartzaren bertze aldera bideratzeko. Hondartzan tartetxo bat egon ondoren, Bidasoako bokalera gerturatuko gara.
Hondartzaren bertze aldea

Hondartzako area kendu eta berriz bizikletetara

Bidasoako bokala

Oraingoan Bidasoaren ertzetik berriz Txingudiko badiaran inguratzen hasiko gara.
Bidasoa

Bokala eta hondartzarako azken edo aurren sarrera
Hendaiako portu berrira iritsiko gara.
Portua

Portura gerturako gara eta hau bisitatu ondoren berriz ere badia inguratzen jarraituko dugu.
Hendaia herri zaharrera iritsi eta sorturiko pasabide estutik aurrera joko dugu.




Larun mendia
Azkenik Faisanen irla
Faisanen irla
Berriz Behobiako zubitik bertze ertzera igaro eta handik kotxera bideratuk gara ibilbidea amaitzeko. Txango ederra eta erraza.