2018(e)ko irailaren 30(a), igandea

Ezkaba XXV Martxa

Gaur Ezkaba mendirako XXV martxa herrikoian parte hartu izan dugu.
Amaiur Mendi Taldeko txangoa Artikako igerilekuetan abiapuntua izan du. Normalean ibilaldi honetan jende andanak parte hartzen du eta beraz haurrekin goazelarik, bertatik eta puntual irtetea erabakitzen dugu.
Gaurko eguna zoragarria izan da eta data aldaketa dela eta, azken urte hauetan baina jende aunitz guttiago parte hartu du, beraz igoera oso lasai egiteko beta izan dugu.

Ibilaldiaren xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc


Ibilbidea eta profila.

Igerilekiuetako aparkalekuan kotxeak utzi eta zuzenean Artika herrira bideratu gara.


Ingurubidearen gaineko zubira bideratuz.

Errepidetik Artika herriko azken etxeraino eta bertatik ezkerretara, igoerako bidera.
Aurren aldapak bertan ditugu.


Bidegurutzera iritsi eta aurten zuzen jarraitzea erabaki izan dugu.

Errepidera aurren aldiz atera eta metro gutxi batzuk gorat bertatik egin ondoren, eskuinetik abiatzen den bidexkara pasa gara.

Bigarren aldiz errepidea gurutzatu, zuzen jarraituz.

Basoan murgildurik, eguzki izpiek osaturiko argi ilun ederrak izan ditugu ere.



Gorago errepidearen aldamenera irten eta bertan zegoen oroigarriaren legenda ebatzi dutela jabetu izan gara.
Basotik gora jarraitu, gotorlekura hurbiltzeko.






Hamarretakoaren boltsak bildu eta urtero bezala Botilen hilerrira hurbildu gara, lasai lasai egoteko.




Hilerriaren hormak konpontzen ari direla ikusi dugu.







Hamarretakoaren ostean talde argazkia.







Hilerri honen izendapena, botilen hilerria da. Bertan indusketak egitean hasi zirenean, hildakoen hanken tartean, gehienetan, botila bat agertzen zelako. Presondegiko administrari baten bati bururatu zitzaion gutxienez botilen barruan hildako presoen informazioa sartzea. Kontutan izan behar da hildako gehienek familiarekin harremanak ez zituztela, gerra eta errepresioa eta beldurra zabaltzeko bertze modu bat zelako. Blogaren sarrera honetan informazio gehiago duzue.
Indusketekin hasi ziren garaiko argazki batzuk
 http://mendikosterak.blogspot.com/2017/12/ezkaba-gotorlekuari-itzulia-emanik.html
Berriz ere antenak dauden tokira igo.




Eta eguraldiak laguntzen gaituenez, gotorlekuari itzulia ematea erabaki dugu.













Gaurkoan lubakietara edo fosoetara jaistea aproposa zela iruditu zaigu eta bertan azalpen txikitxo bat eskaini izan diet taldeko kideei.
Gotorleku zaharra eta berriaren arteko eraikinetatik ibili izan gara.








Gotorleku zaharraren eraikinak nolakoak diren ezagutzeko argazki batzuk paratzen ditut bertan ere.


















Presondegian paraturiko testua arretaz irakurri. Zer pentsatzekorik ematen du ez da?








Gotorleku berriari itzulia ematen jarraitu dugu.





Itzulia osatu dugunez, jaitsiera bide beretik egin dugu.