2018(e)ko otsailaren 10(a), larunbata

Lizarragako mendatetik Portupeko Lezea eta Lezeaundi

Txango honetan zenbait gailur bisitatuko ditut, eta eremu geologiko berezi batzuk. Lizarragako mendatetik hasita, mendi gandorretik tontor guztiak bisitatuko ditut, horien artean mendi bezala izendaturiko Olliden eta San Adrian. Harri arku itzel batetik ibiliko naiz ere, Portupeko Lezea izena duena eta ibilbidearen bigarren zatian leze edo koba berezi eta bitxia, Lezeaundi, izenak dioen bezala tamaina handiko paisai geologikoa ezagutuko dut.

Wikilocen ibilbidearen xehetasunak:

Powered by Wikiloc
Txangoaren bideoa


Ibilbidea Lizarragako mendateko bentetan hasiko da.

Bertako aparkalekuan kotxea utzi eta eskuin aldetik abiatzen den pistara pasako naiz.

Hesia gainditu bezain pronto, pista utzi eta eskuineko magaletik gorat egingo dut, bidexka bat jarraituz. Gandorrera iritsi beharra dut, gaurkoan bertatik San Adrianera iristea erabaki bai dut.




Gorago eremu hesitu batetara iritsiko naiz eta horren gibeletik gorat gandorrera iritsiko naiz.
 Tunelaren bertze aldeko pista ikusgai. Beriain mendi aldera eramaten duena.


 Gandorrera igo eta Burunda eta Sakanaren ikuspegiak dotoreetaz goxatzeko beta izango dut. Hauxek izango diraa gandor osoan zehar izango ditudanak, hori bai, tontor ezberdinek ikuspegi anitz eta ezberdinak eskainiko dizkidatelarik.
Aurreneko tontorra.





Tontor honetatik jaitsi eta apur bat aurrerago izango dut txango honetako aurren bitxikeria. Portupeko Lezea.












Portupeko Lezearen aldamenean bertze tontortxo bat dago eta bertan oroitza harri edo estela bat paratu dute.



 Adrian Deunaren baseliza urrutian.
Tontor honetara ere igoko naiz.
 Haitzetan putre batekin topatuko naiz.


Tontorrez tontor jarraituko dut.





















Ollide mendira arte iritsiko naiz.
Eta apur bat aurrerago gandorra utzi eta ura biltzeko sistema kurioso bat bisitatuko dut. Kontutan izan paisai karstiko honetan iturri gutxi dagoela eta artzaiek ura biltzeko sistema ezberdinak asmatzen zituzten. Bertakoa euri eta elurra urtzerakoan presa txiki batean biltzen zuten, beherago dagoen bertze aska batera ere eramateko.



Bertze askara iristeko gehiago jaitsi beharko dut. Ura gehiegi ez lurruntzeko zuhaitz baten azpian eraiki zuten.



Gandorrak, puntu honetan sekulako arrakailua du.




Berriz ere gandorrera igo eta San Adrianera poliki poliki gerturatuko naiz. Jada azpitik pista eta bide zabal bat ikusten da baselizara doana, baina tontorrak bisitatzean tematu naizenez, gorat egingo dut.




Azkenean baselizara iritsiko naiz
Egun eguzkitsua izanda jende mordo bat etorri izan da honaino, hori dela eta, bisita laburra egingo dut San Adrian gailurrari, apur bat deskantzatu eta segituan aurrera jarraitzea erabaki egiten dut.



Aurrerago eta Lizarra herritik eta Etxarritik datorren bide zaharraren mendatea baino apur bat lehenago, pistarekin topatu eta zuzenean zeharkatuko dut, basoan barneratzeko. Hemendik aurrera berriz ere bakarrik izango naiz, jendea ez bai da normalean eremu hauetan barneratzen.
Lapiaz eremuan murgiltzen naiz oraingoan eta bideak zenbaitetan ez dira soberan argiak, gainera kontutan izan behar da elurreztaturik izatean, raketekin edozein lekutik ibiltzeko aukera ematen dituztela.
Hasieran harantxoaren bukaerara zuzentzen naiz, handik, eskuin aldetik zuhaitzen artean jarraitzeko.




Aurrerago tontortxo batetara igoko naiz Orkaztegieta inguruan.



Aurrerago eta bide batekin topatu eta gero, ezkerreko aldetik Iratza inguruko bordetara iritsiko naiz.
Bertan bi borda bisitatuko ditudalarik, naiz erta inguruan borden aurri aunitz ikusi.






Azken honetatik gertu izango da gaurko ibilaldiaren gunerik bereziena, Lezeaundi. Dolina errandoi batetarik sorturiko leze berezia. 30 metrotik gorako altuera duen lezea eta zabaleraz 450 metro inguru. Eremu berezi eta aproposa animaliak biltzeko, bertan topatzen diren aurri guztien arabera.
Gertutik pasatzerik dago hondoan dagoena ikusi gabe. Azalpen gehiagorekin aritu ordez argazkiak ikustea merezi duelakoan nago.
























Bisita eder honen ostean berriz ere bideari jarraitu eta bertze borden eremu batera iritsiko naiz. Zati honetan bidea ez da soberan argia, behintzat gaurkoan elurrak dena estalia du eta. Paisai karstikoan gaude beraz igoera eta jaitsiera batzuren ostean, dolinak, harritza eta abarren ostean borda batzurekin topatuko naiz.







Azken borda honetara iritsi eta bertan pista bat topatuko dut. Eskuin aldetik pista jarraitu beharko dut, oraingoan arazo gehiegirik gabe.




Pista ezberdinen bidegurutzeak gainditu eta lasai lasai Zunbeltzeko bentetara eramanten duen abelbidearekin topo egingo dut.

Ezkerreko aldetik jarraituz Lizarragatik San Adrianera doan pistarekin topatu arte.



Eta eskuinaldetik Lizarragako bentetara hurbilduko naiz, ibilbidearen amaierako puntua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina