Eguraldiaren iragarpenak onak ez izan arren menditik ibilbide bat burutzeko asmoak baziren beraz Lekarotzek herriko plazatik abiatu izan gara Beltzuri errekaren haranaren barna joateko.
Herritik irteteko iturria eta elizaren aurretik pasa gara.
Wikilocen ibilbidearen xehetasunak:
Powered by Wikiloc
Txangoaren bideoa:
Ibilbidea eta altimetria
Ondoren aldapa behera egin behar izan dugu herriko azken etxeetara hurbiltzeko.
Borda eta baserri baten parean, portlandezko pista utzi eta gure eskuinetik errekaren ezkerreko ertzetik doan bide zaharrera pasa gara.
Munoko Kaskoaren magaletan ibili izan gara, Beltzuri errekatik gertu, berriz ere portlandezko pistarekin elkartu arte.
Pistarekin topo egitean, eskuinetik gora abiatu gara Muno Kaskoko lepora arte.
Eguraldiak errespetatu gaituenez, Munoko kaskoa gerorako uztea erabaki dugu eta ezkerreko bide zaharretik Beltzuriren errekaren goiko alderat jarraitu dugu.
Martiñeneko aurreneko bordara iristerakoan lainoa sartu eta euria hasi da. Apur bat gorago jarraitzea erabaki izan arren, goiko bordan hamarretakoa, estalpean egitea erabaki dugu eta gaurkoz gorago ez jarraitzea ere.
Hamarretakoaren ondoren talde argazkia.
Oraingoan bai, Munoko Kaskoa bisitatzeko momentua izan da.
Buztirik iritsi arren, gustora bueltatu gara ibilbide polita burutu izan dugulako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina