2019(e)ko apirilaren 23(a), asteartea

Aurizberritik Uritzera erromatar galtzadatik

Azken urteetako ikerketei esker, erromatar galtzada Artzibarretik Iturissa aldera bideratzen zela egiaztatu izan dute. Gaurko txangoan Aurizberritik abiatuta eta Uritz herrirainoko tartea ezagutzeko aukera izan dugu. Erromatar galtzada non, nola, noiz eta bertze datu batzuk ezagutzeko bisita gidatua prestatu dugu.
Ibilbide lineala izanik, kotxe batzuk Uritzen utzi eta gainontzekoak Aurizberriko kanpinera igo egin ditugu bertatik abiatzeko. Gaurkoan 16 km pasatxo ibili izan ditugu eta irabazitako desnibela 400 metro ingurukoa eta jaitsieran aldiz 635 metro.

2017. urtetik Artzibarreko galtzadaren ibilbidea markaturik dago, eta noizean behin informazio oholak aurkituko ditugu. Hala ere guztiak bilatzerik dituzue. http://www.valledearce.com/eu/calzada-romana/
Erromatar galtzaden inguruko informazioa gehiago sarrera HONETAn topatu dezakezue.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbidean zehar egindako bideoa

Ibilbidea eta altimetria

Aurizberriko kanpinetik irten eta errepidea zuzen zeharkatuko dugu, bertze aldean galtzadak nola eraikitzen ziren informazio ohola ikusteko.





Bertan Erromatar galtzaden inguruko azalpenak banatu ditugu, distantziak, nolakoak ziren, iturri klasikoek galtzada honen inguruan emandako aipamenak, miliarioak zer diren, Iturissa hiriaren informazioa, Artziko egoitzaz eta abar.

Galtzada ibilbidearen azalpenak maparen arabera

Azalpenaren ostean Lusarretarako errepide zaharra zeharkatu eta bertze informazio ohola ikusgai dugu.

Donajakue bidetik zuzen metro gutxi batzuk burutu eta gero, ezkerretik abiatzen den bidera pasako gara. Ibilbide honen markak ez ohikoak dira, morea eta zuriak.

Apur bat aurrerago P lerroko edo gerra zibilaren ostea Frankok agindutako defentsa lerroaren bunker txiki bat bisitatuko dugu. Bertze azalpetxo baten ostean, noiz eraiki ziren, nortsuk aritu ziren eraikitzen, zertarako, ezaugarriak eta abar, bidea jarraituko dugu.
Aldapatxo bat igo, ezker aldean bertze bide zahar batzuren ildoak nabarmenki ageri direlarik, eta pistatxo bat zeharkatuko dugu, galtzadaren bidetik jarraitzeko.

Pista zabalago batetik metro gutxi batzuk egin ondoren, berriz ere eskuin aldetik bide estuago batetara igaroko gara.


Normala den moduan, ia bi mila urte igaro ondoren, galtzadaren kutxa bertzerik ez da somatzen zati gehienetan, berez, erromatar galtzadaren beheko partea izango denaren gainetik ibiliko gara tarte honetan.

Urrengo bisita gunea, Mugarriluzen dugu. Halako azalpenak ematen dizkigu Txoperenak testu batean:
"Las fuentes clásicas, de una manera u otra, hacen referencia a la vía Iter XXXIV y sus mansiones. Tanto Ptolomeo como el Itinerario de Antonino o el Anónimo de Rávena se refieren a Iturissa, bien como mansio o como Civitas, pero sin ningún dato que nos aclare la fecha de la apertura de esta vía o la fundación de la misma."
"En agosto del 2011, recorriendo un antiguo camino (conocido como Bidezarra en Aurizberri/Espinal), nos detuvimos en unas piedras que habíamos localizado años antes y en las que se apreciaba trabajo de cantería. En ésta ocasión quisimos comprobar la longitud de una de ellas.
Se hallaba cubierta de musgos y sobresalía del suelo entre la hojarasca únicamente un extremo. Cuando procedíamos a su limpieza quedaron a la vista unas letras grabadas lo que nos permitió identificarla como un miliario, deduciendo que las otras dos que se hallaban a pocos metros también lo eran y por tanto el viejo camino donde se localizaban era una vía romana".  Se encontraban en las Coordenadas UTM, 30N, ED 30, ETRS-89, X. 633.019, Y: 4.757.547, Z: 952
" En el lugar se han recuperado dos miliarios con inscripción epigráfica y un tercero sin texto, además de una cuarta pieza tallada, incompleta y difícil de interpretar. Se localizaron en un ensanchamiento antrópico en la ladera por la que discurre la vía, habilitando un espacio suficientemente amplio y cómodo donde ubicar un clásico “nido de miliarios”. El lugar se denomona Mugarriluze, traducido por “Mojon largo”
"Miliario de Constancio Cloro; La transcripción a línea corrida es:
Nobi/lissim/o · Caes(ari)/ Flavio/ Val(erio) · Co/nsta/ntio/ P(io) F(elici) Aug(usto)/. Cronología
Esta inscripción permite datar el miliario entre el 1 de mayo del 305 d. C. fecha en el que recibió el título de Augusto y julio del 306 d. C. en que muere (SOLANA y SAGREDO, 2006).
Miliario de Aureliano. Centrada sobre la inscripción vemos grabada con un objeto punzante una X. No creemos que tenga relación con el epígrafe original, aunque pudiera ser una indicación posterior de la distancia hasta la siguiente Mansio o Statio, descubierta por nuestro equipo en el Señorío de
Artzi y de la cual le separa una distancia de 10 millas. Imp(eratori) C/aes(ari) L(ucio) D(omitio) / Aureli/ano P(io) F(elici)/ Invi/cto A/ug(usto) Tri(bunicia) / Po[t(estate) VI] Co(n)s(uli) / III{I}/
Miliario anepígrafo"(Martínez-Txoperena & Zubiria-Mujika, 2013)

Juanmarik azalpenak ematen Mugarriluzen
BIDEOAK AZALPENEKIN:



Erromatar galtzada jarraituko dugu, baina eskuin aldeko magalean ikusgai izango ditugu, galtzada eraikitzeko erabilitako lurra ateratako eremuak, mea txiki batzuren antza. Aurrerago hesi batetara iritsiko gara eta bertatik, magala txikiago eta mendi-lepo batetara iristen garenez, galtzadaren lunabarroa hobekien ikusterik izango dugun tartea dago.




Iratzetaren larrean gaude eta bertan galtzadak bihurgune bat deskribatzen zuen, gaur egun nahiko ongi somatu daitekeena. 
Apur bat aurrerago berriz ere basoan barneratuko gara, horretarako hesi bat gainditu beharko dugularik.


Hesitik gertu mea zahar bat ikusgai dugu, seguruenik metala ateratzekoa. Aire zabaleko mea dugu hau.

Hamaiketakoa hartzeko garaia iritsi da.




Bidea jarraitu eta bertze hesi bat topatuko dugu.



Unikaberro eremura iritsiko gara, bertan harantxo txiki bat izango dugu.


Galtzadatik jarraitu eta aurrerago pista batetara irtengo gara. Eskuin aldetik segi






Oianbizkarreko behatokira iristeko. Bertan bertze informazio ohola izateaz gain, Artzibarreko ikuspegi ederra dugu ere.


 Taldeko argazkia egiteko unea iritsi da.






Berriz ere apur bat atzera egin beharko dugu, galtzada jarraitzeko. Handik jarraitu eta mendi-lepo batetara iritsiko gara, pista batzuk elkartu egiten diren puntura. Zutoin bat dago puntu honetan.




Larrainzelai eremua zeharkatuko dugu eta aurrerago ataka bat topatuko dugu.

 Eta geroago hesi bat zeharkaturik bertze zelaietara iritsiko gara eta bertatik abiatzen den pistatik,



 Saint Pauleko mendatera iritsiko gara.



 Lusarretara jaisten den pista gainditu eta eskuineko magaletik galtzada joango zen bidetik jarraituko dugu.
Ataka bat gainditu beharko dugu aurrerago,

 Hesi bat ere,


Eskuinean Lirain mendiko hormak ikusgai izango ditugu




 Ligarieta eta Lirain mendien arteko troka bat gainditzeko zurezko zubitxo bat topatuko dugu.

 Aurrerago Aintzioako haitzak ikusgai izango ditugularik.

Bertze troka batetara iritsiko gara. Honen aurretik hesi bat gaindituko dugu eta ondoren pista batetara irtengo gara. Ezkerretik Saragueta herrirantz hurbilduko garelarik.





 Saragueta herrira jaisteko pista.



 Herritik ateratzeko puntu berera itzuli eta pista jarraituko dugu, bertze hesi bat gainditzeko.
Aintzioako haitzak inguratuko ditugu altuera gehiegi galdu gabe.
 Bidean bertze ataka bat topatuko dugu.




Eta poliki poliki Urdirotz herrira gerturatuko gara.
Urdirotz herrira iritsi eta bertako iturrian atseden txikitxo bat egingo dugu, azken tarteari aurre egiteko.
 Labe zahar baten arrastoak





Errepidetik metro batzuk jaitsi beharko ditugu, aurreneko bihurgunera arte. Bertan eskuineko pistara igaroko garelarik.



Aramaia mendiko magaletan barneratuko gara, oraingoan basoa zeharkatuz. Berriz ere zurezko zubitxo bat topatuko dugu.


Urrobi errekaren ertzera hurbilduko gara, baina aurretik bertze ataka bat gainditu beharko dugu.
 Aurrerago bertze hesi bat.





Urrobiko ibai ertzea utziko dugu pista batetik Uritzera doan errepidera iristeko.

 Herriko hasierako etxe batean bertze labe baten aurriak ikusgai izango ditugu.


 Eliza


  Dorretxeak


Eta azkenean kotxea utzitako frontoira iritsiko gara. 
Bertan izango dugu ibilbidearen amaiera.
Baina bertze kotxeen bila igo beharko dugunez, aukera paregabea izango dugu Iturissarako bisitalditxoa egiteko. Azken urteetan egindako indusketa eta bereziki georradarrak aditzera eman duena kontutan izanda.
Informazioa Aranzadiko webetik: BERTAN. Edo Artikulu Honetan.
Iturissa hiriaren oinplanua georradarraren irudietatik eskuratuta.
 Zalduako Iturissa hiriaren indusketak.

Berandu egin zaigun arren, gutxi batzuk oraindik Artzi bisitatzeko indarrak ditugu eta bertan azken azalpenak, erromatar garaiko indusketen inguruan eta Artziko Santa Maria elizaren atari nagusia eta kanezillo edo harburuak.