2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

Baiona ezagutuz

Sarrera honetan Baiona hiriko alde zaharretik ibilbidetxo bat aurkeztuko dizuet. Alde zaharreko edo Baiona Zaharreko gune ezagunetatik paseatzeaz gain, Baiona berriko aldeko harresiak ere bisitatu egiten dituena.
Inolako zailtasunik gabeko ibilbidea eta lasaitazunez egiteko modukoa.

Ibildidearen xehetasunak wikilocen:

Powered by Wikiloc

Baiona hirian egindako bideoa:


Ibilbidea.
Ibilbidearen hasiera, gaurko kasuan aparkaleku horretan kotxea utzi bai dut, Porte D´ Espagnen izango dut.
 Harresiaren atera bideratu, hots, Port D´Espagne izena duenera eta zuzenean jarraitu, izen bereko karrikatik alde zaharrean barneratzeko.



 Izen bereko karrikaren hasiera.
 Ezker aldean harresi zaharraren aztarnak ikusgai dira oraindik.
Hiriaren goiko parte honetan harresi zaharraren zatiak daude. Baionako hiria, erromatar garaiko harresia izandakoa da. Baionako hiri militar zaharraren eremuan begiratuak izan diren defentsa eraikinen ezberdintasuna apartekoa da. Harresien historia, erromatar garaitik, XX. mendearen hastapeneko harresien desklasatzea arte.
Garai honetako harresiaren inguruko informazio hau bildu dut, Iruña eta Baionaren arteko harresien inguruko proiektu erraldoiaren webgunetik: http://www.fortiuspamplonabayonne.eu/eu/index.php/bayone/gotorlekuak/
"V. mendean, Novempopulaniaren kohorteko tribunoa aterpetzen duen Castrum erromatarra zen Baiona, Lapurdum deitzen da, Lapurdi bilakatuko den probintziaren izen generikoa. Grégoire de Tours-ek civitas gisa aipatzen du 587an. Akize, Aturri Behereko aitzinako zinezko hiria bezain sofistikatua ez zen Baionako erromatar harresia, Aturri ibaia eta Errobi errekaren mareetako uhAñadir nuevaoldeak jasaiten zituzten behereko lurrak baino hamabi metro goragoko muino baten gainean eraikia da. Aitzinako harresiak zortzi hektareako azalera dauka eta 400 x 250 metroko bazterrak dituen poligono irregular bat osatzen du. 1 120 metro inguruko superfizie batean, harresiak hiru ate bederen inguru zituen eta 35 eta 45 metroez bereziak ziren hogoi bat dorre erdi zirkularrez inguratua zen. Bost dorrek iraun dute, nahiz eta haien parte garaiak eraldatuak izan. Harresiko zati batzuk badira oraindik, hiru laurdenetatik ezkutuak gaur egun, Orbe, la Salie, Augustins, Tour de Sault, Lachepaillet karriken gaindi eta Gaztelu Zaharraren bi aldeetan erdi aroko loditze baten azpian. Hiru metro inguruko loditasuna duen hargintzako harresia (ohi ez den bezala, adreilu geruzarik gabe), haren kontserbazio egoera on erlatiboa, XIX. mendea arte militar dispositiboari beti integratua izateari zor zaio. "

Karrika zuzen jarraituz, Baionako katedralera iritsiko gara. Informazio hau bildu dut wikipediatik:
" Santa Maria katedrala edota Andre Maria, Baiona Handia auzoan kokaturiko katedral gotikoa da. Eliza Katoliko Erromatarrarenada tenplua, eta han du egoitza Baionako apezpikuak (gaur egun, Leskarre eta Oloroe-Donamariako apezpikua ere bada). 80 m luze eta 33 m zabal da. Nabe nagusiaren sabaian, 26 m garai da; baina, 70 m-ko orratz biei esker, orotara 80 m garai da.
Baionako katedral erromanikoa suak irentsi zuen 1258an eta 1310ean, eta haren tokian berean eraiki zuten egungo katedrala, XIII. mendetik XVII. mendearen hasiera bitartean. Frantziako Iraultza garaian katedrala profanatu egin zuten, eta Inperioaren garaian biltegi militar gisa erabili zen; horregatik, ez zen elizkizunetarako gai izango konkordatua sinatu zen arte. Handik gutxira, era bikainean zaharberritu zen dena. XIX. mendean, bi kapitel erantsi zizkioten. Egitura askotan izan zen berrezarria, nabariki Émile Boeswildwaldek XIX. mendean: orduan ezarri zizkioten orratzak katedralari.
Baionako Santa Maria katedrala eta klaustroa Euskal Herriko arte gotikoaren garaiko eraikuntzarik ederrenetakoa da. Aipagarriak dira Pizkundeko beirateak eta XIV. mendeko klaustroa."
 Klaustrorako sarbidea



 Iparraldeko atea. Bertatik sartu eta barruko aldea bisitatu ondoren Mendebaldeko ate nagusitik irtengo naiz.









 Mendebaldeko atea.

Katedralaren aldamenean Mediateka topatuko dugu.

Bertako Rue des Gouverneursetik Gaztelu zaharra bisitatzera abiatuko naiz.






Erdi aroan eta aro modernoan Baionako hiribilduak halakoa zen.
XVI eta XVII. mendeetan haibatetan harresiak berreraiki eta gotorleku berriak eraikiko dira.
Gardin karrikatik udaletxearen inguruetara gerturatuko naiz. Bertako zenbait karriketatik promenatzen.

 Udaletxearen inguruko informazioa wikipediatik: "Herriko Etxea eta antzokiaren eraikina 1842an Nicolas Vionnois ingenieriak eraiki eta urte hartan bertan inauguratua izan zen. Harriz eraikia, oin laukizuzena eta lau solairu eta garaiera mailaz osatua dago. Behe-solairua harrizko arkupe batez osatua dago. Nicolas Vionnois ingeniariak piloteen gainean eraikitako eraikuntza da. 1842 urtean inauguratu zen. Oinplano karratua eta lau altuera dituen harrizko eraikina da. Beheko solairua, erdi-puntuko arku-segida batez osatuta dago. Erdiko bi pisuetan, bao zuzeneko balkoi ugari irekitzen dira. Bere barandak, fatxadaren maila berdinean daude eta ez dira batere irteten. Bigarren pisuko barandak harrizkoak dira eta, bertan ere, bandera batzuk ikus daitezke. Goiko pisuan leiho zuzenak irekitzen dira. Kasu honetan, pisuaren perimetroa, eraikuntzarena baino pixkat txikiagoa da. Eraikuntzaren inguruan errepide zabal bat iragaiten da. "




 Askatasunaren plazatik, Reduiteko antzinako gotorlekurantz bideratuko naiz.
 Errobi edo Nive ibaiaren bertze aldera igaro beharko da, eta honela Baiona Berrian barneratu ere.


 Udaletzea Errobi eta Aturri ibaien bertze aldetik. Gune honetan dago Errobiren bokala.



 Aturri ibaia

Errobi ibaiaren ertzetik Baionako Euskal Museora arte gerturatuko naiz.





Pont Marengotik, berriz ere Errobi gainditu eta Baiona zaharreko karriketatik ibiliko naiz, Udaletxeko Bakearen plazara berriz irteteko.





Udaletxetik berriz ere ibaia zeharkatu eta Baiona Berriko karriketan barna joko dut. Bourgeneuf karrikatik Sant Andre elizara iritsiko naiz.

Eta honen gibeletik eta Chateu Neuf eskuin aldera utzita, harresietara zuzenduko naiz. Harresiaren ate batetatik hiria utziko dut, Chemin de Mouseronesetik.




 Harresiaren bertze aldera irten eta ondoren atetik berriz ere sartu, lubaki edo fosoetatik ibiltzeko.


Harresiaren kanpoko aldetik gotorlekua inguratuko dut.




 Rue de Bastion Royalera iristeko.
Errobi ibaiko ertzera berriz iritsi eta harresia inguratuz, alde zaharrerantz joko dut.



Parke batetara iritsi eta ibai ertzetik segituko dut Pannecau zubitik Baiona Zaharrera berriz ere iristeko. Bertan Les Halls edo azokoren eraikinera iritsiko naiz.














Azkenean berriz ere Chateu Vieux aldera igoko naiz.
 Bertatik harresien kanpoko aldera irteteko. Oraingoan ezkerretik erronda pasealekutik edo eta harresien lubanarroaren goiko aldetik paseatzeko, eta harresi zaharraren dorreak ikusteko.


Harresi zaharreko dorreak eta etxe bizitzak
 Prebendeseko karrikak irekitako harresiaren atea.
 Harresiko dorre sazi zirkularrak

 Harresiaren beheko aldeko parkeak
 Vielle Boucheriaren dorrea eta atea.


Eta azkenean aldapa behera eginik, Port D´Espagnera berriz iritsi eta handik aparkalekura.
Baino hiria ezagutzeko ibilbide interesgarria.
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/04/baionako-alde-zaharretik-karrikatzen.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina