2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

Txarakardia eta Esparatz Bidaurretatik zirkularra

Berriz ere Iruñerrian buruturiko ibilbide zirkular bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Gaurkoan Bidaurreta herrira gerturatu gara, bertatatik Txarakardiara eta bereziki Esparatz mendira igotzeko. Ibilbidea zirkularra egiteko asmoarekin, GRtik jaitsiko gara tarte batez, baina Belaskoinera jo ordez, Bidaurretan bukatuz.
Ibilbidearen luzeera 12,8 km ingurukoa eta 745 metroko desnibelakoa.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc


Ibilbideko bideoa:


Ibilbidea eta altimetria.

Arestian aipatu bezala, Bidaurretako herriko goiko partean kotxeak utzi ditugu, bertatik ibilbidea hasiz. Larrain eta parke eder bat duten leku baten inguruan.



Goiko etxe bizitzen ezkerretik abiatzen den pista hartu dugu, bertatik herria uzteko.

Aurreneko pisten bidegurutzean zuzen jarraituko dugu.
Baina metro gutxi gorago, pista utzi beharko dugu eta eskuinetik abiatzen den bide estuagora pasatu beharko gara. Zuzen doan pista zura eskuratzekoa da eta malkartsua izateaz gain, mendi magalean akitu egiten da.

 Hasieran zabalagoan den arren, gutxina estutzen joango da eta zigi zaga erosoen bitartez altuera irabaziko dugu.


 Bide eroso honetatik emeki emeki mendizerrako goiko aldera iritsiko gara.
 Mendi-ertzara iristean hesi bat gainditu beharko dugu.

Bere ondoren GR-arekin bat egiteko. Bertan indarrak apur bat berreskuratu eta taldetxo argazki bat egingo dugularik.




Ezkerreko norantza jarraituz, metro gutxi aurrerago pista batera iritsiko gara. Oraingoan pistaren ezkerretik gora segiz.





Momentu batean pista estutuko da eta bidegurutze batean antzekoan eskuinetik jarraituko dugu altuera ez galtzeko.


 Bidean, momentu batean harri multzo bat ikusgai izango dugu. Bertatik eskuin aldetik, bidea utziz, Txarandaka mendiko tontorrera bideratuz.
 Txarandaka mendiko gailurra, soilik harri multzo baten bitartez adierazita dago. Normalean jendeak, aurreko bidegurutzea zuzen gainditzen duenez, ez da metro gutxi hauetan desbideratzen eta beraz ez da tontorrera iristen.

Berriz ere bidera itzuli beharko gara, aurrera jarraitzeko.
 Aurrerago hesi batetara iritsiko gara. Hesia bidearen erdian denez, nahiko zapalduta dago eta eragozpenik gabe gaindituko dugu. Hala ere bertan amildegi aldera apur bat desbideratzea merezi du, behatoki ederra dugulako.

 Bideak apur bat jaisten da, eta topatuko dugun bidegurutze batean eskuin aldera jarraituko dugu. GR-a gaudenez, seinaleetan erreparatzean ez da galtzerik.

 Eta bertatik metro gutxira ezkerretara zuzendu beharra dago.
Aurrerago bertze bidegurutzetxo bat, oraingoan ere ezkerretara.

 Bertatik Berian mendiko ikuspegiak ditugu.


 Zutoinak norantza adierazten digu.
Ollakarizketa mendiko magaletatik mendia ingurartuko dugu, bertze aldera ateratzeko.
 Peña Txiki eta Peña Handi edo Granderen ikuspegi ederrak

 Pistatik jaitsiz, mendi-lepo batetara iritsiko gara. Bertan Orbaibar Andiako mendilerrorainoko erret abelbidearekin bat egiten dugu.
 Bertan hamaiketa hartu eta Esparatz mendiko magaletan barna abiatuko gara.

 Bidegurutzea gainditu eta zuzen, gorat  abiatzen den pista hartuko dugu.

Pista honek hesi batetara eramango gaituelarik. Bertan eskuineko bidea, hesiaren aldamenetik jarraituz.

 Aurrerago hesia gainditu beharko dugu.
 Eta bertze aldetik igotzen jarraitu ere.



 Gorago bidegurutze bat izango dugu. Esparatz mendiko tontorrera iristeko eskuin aldetik egin beharko dugu. Ezkerretik aldiz bertze menditxo batera igotzen delarik.

 Esparatz mendiko tontorraren aurretik bertze hesi bat izango dugu.

 Tontorra.





Tontorretik ikuspegi zabalak ditugu edonora begiratuta ere. Pirinioetatik, Urbasa eta Andia arte eta Errioxako mendiak tartean.







Jaitsiera bertze magaletik hasiko da. Baina kontuz, metro gutxi aurrerago eskuinetik pinadi aldera bideratu beharko garelako.
 Harri multzoa ikusten den puntutik, eskuinera pinadi aldera jo.
 Hesiaren aldamenera bideratu eta beherago hau gainditzeko eskala topatuko dugu.
Bidetik, Gesalaz aldeko magaletik, pista batetara iritsiko gara.

 Pistan metalezko atea topatuko dugu. Mendi-lepo honetan eskuin aldera bideratuko gara, hamaiketakoa hartu dugun bertze mendi-lepora iristeko.
 Peña Txiki haitzaren ikuspegi ederrak.
 Peña Handi edo Muzamendi.
 Esteka honetan bi gailur hauetarako igoera ikus daiteke. http://mendikosterak.blogspot.com/2017/11/etxauriko-mendatetik-6-mendi.html


Mendi-lepora iritsi eta zuzen bertze magalera igaro, pista nagusitik beherat, berriz ere GRtik bideratuz.

Beheragot, ataka bat edo metalezko ate bat igaro beharko dugu.
Pistatik jaisten jarraitu beharra dagoenez, muzin kahirnei, GRa Belaskoain aldera jarraitzen bai du.
Aurrerago pistaren erdian metalezko habeak topatuko ditugu. Aldamenean informazio ohol bat ere bada.


Bidaurretara hurbiltzean Sarbileko ikuspegiak nabarmentzen dira.



Pista honek herrira eramango gaitu eta bertatik ibilbide zirkularra itxiko dugu.

Ibilbidea ez da gogorregia. Gaurkoan pinu-beldarrak edo prozesionariak izan dira apur batez bidearen zati batzutan kaltertxoren bat egin digutenak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina