Hamar kilometro terdi eta 800 metroko desnibeleko txangoa da.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbideako bideoa:
Ibilbidea eta altimetria.
Goizean goiz, egunsentiarekin batera abiatuko naiz gaurko txangoa egitera. Negu honetan eguraldi ez ohikoa dugu eta tenperaturak gorat egiten dute, horregatik elur hormaturik topatu nahi dut Ori mendiko ertzetik igo ahal izateko.
Abodiko eski estazioaren aparkalekuan kotxea utzi eta traste guztiak prestatu eta gero mendian gora abiatuko naiz.
Ilargi handia oraindik ikusgai da.
Aurreneko aldapak igotzen hasi eta eguzkia Pirinioetako gailurren gainetik agertu egiten da.
Mendi-ertzean, haizearen indarrak eta tenperatura epelak elurrik gabe topatuko dut, eta honela izango da tuneleko goiko aldean dagoen lepora arte.
Pikatua mendiko tontorra elurrik gabe dago.
Ibilbidea jarraituz, errepidera irtengo naiz, behatoki bat dagoen gunera.
Orbizkarreko magalera bideratuko naiz paisaia behatu eta gero.
Orbizkarreko tontorra eta ezker aldean Ori eta Oritipia.
Orbizkarreko menditik ikusgai dut egin beharreko bidea. Mendi-ertza nabarmentzen da.
Orbizkar mendia bertze aldetik ikusita.
Errepidearen tunelaren gaineko tontortxora jarraitu beharko dut.
Ori mendiko ertzera bideratuko naiz tunelaren gainetik igaro eta gero.
Mendi-ertzera iritsi eta kranpoiak paratu beharko ditut.
Haizeak astintzen nauen arren, tenperatura ez da soberan hotza eta hemendik aurrera izango ditugan ikuspegiak benetan zoragarriak dira. Mendi honek gune estrategiko batean dago eta edonora begiratuta paisai ederretaz gozatzeko beta izango dugu
Ori Chipiaren haitzetara hurbildu eta eskuinetik, magaletik, goiko aldera iristeko aukera dago.
Berriz ere mendi-ertzeera aterta eta atzera apur bat eginik, Ori Chipiaren tontorrera hubiltzea erabakitzen dut. Normalean tontor honetara ez zara gerturatzen, bide normalak, ezkerreko magaletik aurrerago eramaten gaituelako.
Bide beretik bueltatu eta Ori Txipiko tontorretik pasako naiz, mendi lepora iristeko.
Ibilbide normaletik jarraitu ordez, Ori mendiko tontorrera ertzetik igotzea erabaki dudanez, eremu malkartsuenetik abiatuko naiz.
Aldapa gogorrena eta arriskutsuenak garaitu ostean, ertz zenitaletik ibiltzen hasiko naiz. Berriz ere Pirinioetako ikuspegi ederrak berreskuratzen direlarik.
Ori mendiko buzoia eta erpin geodesikoa.
Iratiko ohiana beheko aldean.
Lasai oso eta bakardadean tontorreko ikuspegietaz luze gozatu eta gero, jaitsiera hasteko momentua iritsi da. Tontorreko bertze magaletik hasiko naiz.
Ibilbide arrunteko mendi-lepora hubilduko naiz.
Eta bide normala doan lekutik jaisten jarraitu ere.
Errepidera hurbilduko naiz
Aterpetxoa bisitatzera
eta handik beherat behatokira.
geroago Abodiko eski estazioko egoitzara iristeko.
Handik errepidez, aparkalekura iristeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina