2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

Iruñerria Hego-Ekialdetik

Gaurko sarrera Iruñatik barnekoa ibilbidea izango da. Arrosadian hasi eta Iruñerriko Hego - Ekialdeko eremuak zeharkatuz. 12 kilometro pasa duen ibilbide erraza honek auzo berri eta gune berri aunitzetara eramango gaitu.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc


Ibilbidea eta altimetria

Hegoalde ikastola aldameneko aparkalekuan izango dut gaurko hiri inguruneko ibilbidearen hasiera.

Frontoiaren aldamenetik hasi eta NUP aldera bideratuko naiz. Horretarako urbanizatzen ari diren espaloi berrietatik NUP aurreko errotondara iritsiko naiz.
Errepidea zeharkatu eta campusean barneratuko naiz.
Tabernaren aldameneko espaloia hartu eta handik zenbait erakin gaindituko ditut.

Sadar ibaiarako aurreneko aldapa hartu arte.

Sadar ibaiaren gainetik igaro eta aparkalekura iritsi.

Sadar futbol zelaiaren ataritik igaroko naiz.
 Arena erakina bisitatzeko asmoz, ate nagusira hurbilduko naiz ere.



 Ibilbidearekin jarraituz, UNEDeko egoitzaren aurretik igaro eta Mutiloara doan errepidea bere aldamenean dagoen zebra pasabidetik gurutzatuko dut.
 Errepidearen bertze aldean NUPeko polikiroldegiak daude
 Ezkerretik Sadar ibaiko ertzera hurbildu eta bertatik polikiroldegia inguratzen duen pasalekua hartuko dut.
Instalazio guztiak bukatzen direnean Sadar ibaia zeharkatzeko bertze zubitxo bat izango da.

 Agrobioteknologiako institutuko eremutik atera eta Mitiloako espaloietatik, oinezkoen bidetik jarraituko dut.
Anaitasuna kaletik, eremu komertzialera eta ingurubidera iritsiko naiz. Hiperren artetik saizbide edo ingurubideko pasealekura iritsiko naiz.


 Ingurubidearen ertzetik, eta zubietatik bertze aldera pasatu gabe, Mendillorrira iritsiko naiz.
 Mendillorriko aurreneko etxeak ezkerretara utzi eta saiezbidearen aldamenetik Badostaineko errepidera zuzenduko naiz

Badostaineko errepidea zeharkatzeko zebra pasabidera hurbilduko naiz,
eta eskuineko parketik, ingurubidetik gertu jarraituko dut. Oraingoan belarretik eta zuhaitz batzuren artean.
 Sarrigureneko errepidea eta errotondara iritsiko naiz.
Errotandaren aldamenean lur azpiko pasabidera jaitsi eta ezkerrean diren hiperretara zuzenduko naiz.

Zebra pasabidetik errepidea zeharkatu eta Erroma karrikatik gorat jarraituko dut.
 Areta - Uharteko poligonorako bidea utzi eta ezkerretik Erripagainako auzo berria, ibaiaren terrazaren goiko aldetik inguratuko dut.

 Ibai terrazan, Arga eta Barranco Granderen arteko ertzeko tokian, behatoki natural ederra dago.

 Aretako poligonoa
 Atarrabia
 Burlata
 Argako pasabideko aldagai batekin topo egingo dut bertan, eta zuzenean ur-biltegietara joko dut

 Katedrala eta Sarbileko ikuspegi ederrak
 UR-biltegierako aldapa
 Ur biltegien inguruan behatoki batzuk atondu dituzte eta iturriak ere topatuko ditut.


 Txurregi, Gaztelu eta Bizkai mendiak Burlata eta Antsoainen gibelean
 Treku eta Beriain





 Aldapa honetatik Arga ibaiara jaitsiko naiz





 Burlatako zubira iritsi eta argazki batzuk egin ostean,

Erripagainara bideratuko naiz berriz ere.
Erripagaina zeharkatu eta Mendillorriko Teileri Mekaniko Berria izan zenaren tximiniara iritsiko naiz.
 Errotondaren azpiko pasalekura bideratu eta bertan Mendillorriko ur biltegietatik Iruñara ura eramaten zuen ubidearen aztarnak bisitatuko ditut. Carlos III garaian Subizatik ura Iruñako iturriak hornitzeko obra erraldoiaren aztarnak dira hauek ere.



Aurrerago Lezkairun barneratuko naiz. Auzo hau guztiz berritua dago eta hainbat eraikin oraindik egiten ari dira. Auzo berri guztiak bezalaxe, txirrindulentzako bideak eta oinezkoentzako espaloi zabalak topatuko ditugu.
Frantzikanotarren komentutik igaro eta,
 Kataluniako etorbidea jarraituz, Arrosadiako errotondara iritsiko gara, NUPen eta José Vila eskola zaharraren inguruetara iritsiz.
 Bertatik Hegoalde ikastolara bideratuko naiz, ibilbideari amaiera emateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina