680 metroko desnibela eta 9,7 kilometro inguruko luzera duena. Igoerak ez du zailtasun berezirik erakusten eta akaso jeitsieran, harritzako zatitxo batean komeria txikiak izan daitezke, baina arazorik gabe gaindituko ditugunak.
Ibilbideko xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Txangoko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria
Gastiain herritik gertu dagoen San Sebastian baselizan, XIX. mendearen hasieratik dokumentaturiko erromatar garaiko hilarri ederrak topatzen ziren. 1974. urtetik geroztik, horietariko ikusgarrienak Nafarroako Museoan bildurik daude. Gertu dauden Larraona eta Kontrasta herrietan ere halakoak topatu ziren. Kontrastaren kasuan, baselizaren hormetan oraindik ikusgai direnak.
Erromatar garaiko informazio hau aipatzen da Lanako haranean: "
De época romana han quedado numerosos restos. En el termino de Berrabia(Gastiáin) hubo una fortificación donde se han encontrado varias monedas, pero lo más importante son las 30 lápidas funerarias talladas con decoración e inscripciones, que procedentes probablemente de ese lugar, se reutilizaron en la construcción de la ermita de San Sebastián de Gastiáin. Viendo este legado, se deduce que durante uno o mas siglos, existió no solo una fortaleza sino una población romana bastante numerosa y de todas las edades.
Entre 1913 y 1943 las estelas fueron desmontadas y llevadas al Museo de Navarra, donde hoy se pueden ver algunas de ellas, pero no todas, ya que parece que tras unas obras de reconstrucción que se hicieron en la ermita, desaparecieron algunas, entre ellas la que representa el escudo del Valle, que estaba situada sobre la puerta de acceso."
Azken ikerketak hilarrien zati gehiago topatu egin dituzte baina hala ere zalantzak sortzen dira jakiteko erromatarrek bertan edo non kokatu zuten bere gotorlekua. Halako ondorioa-zalantzak plazaratzen ditu Pablo Ozcáriz Gile, Principe de Viana aldizkarian 261 zbk, 2015 or. 359-371 :
"Sin embargo, todavía quedan pendientes algunas cuestiones importantes por aclarar: por ejemplo, de dónde vienen estas inscripciones, si son del mismo lugar en el que se encuentra la ermita (donde a simple vista no parece haber ningún otro rastro de presencia romana) o si fueron traídas de fuera. Si su procedencia era cercana, como parece razonable, sería objetivo de gran importancia localizar el lugar donde vivieron Buturra y los demás. Si su procedencia era lejana, tendría gran interés el estudio de cómo y por qué en época medieval se produjo la valoración de la epigrafía romana, que llevó a la localización y desplazamiento de numerosos fragmentos epigráficos romanos para la construcción de una ermita. Conocer la localización de la zona de hábitat de los personajes mencionados en las inscripciones será también de vital importancia para estudiar su relación con los individuos de las inscripciones cercanas de Álava, con los que comparten semejanzas en los nombres y en la técnica y estilo de las inscripciones. "
Hilarrien ereduak
Ibilbidea Gastiain herrian du abiapuntua. Kotxeak iturria eta errekaren bertze aldean aparkatuko ditugu eta dena prestatu ondoren herritik irtengo gara.
Iturrira iritsi eta karrika Luzetik gorat bideratuko gara herritik irteteko.
Karrika honetatik Zuñiga herrira doan errepidearekin bat egingo dugu eta zuzenean abiatzen den pistarik jarraitu beharko dugu.
Pista zabal honek nekazari-nabe batetara eramango gaitu.
Pistatik igotzen jarraitu eta langa bat gainditu beharko dugu.
Aurrerago bidegurutze bat izango dugu. Ezkerreko pistatik jarraitu beharra dago.
LaPoblacioneko haitzak
Gastiain herria.
Aurrerago bihurgune batean pista, ezkerretik abiatzen den bide batetik utzi beharko dugu. Jaitsieran aldiz pistatik bueltatuko gara, ibilbide zirkularra bertan osatuz.
Bidea polita da eta aldapa nagusiei aurre egin beharko diegu, basoan barneratuz.
Mendizerrako goiko aldera iristen garelarik, bidegurutze bat izango dugu eta eskuin aldetik jarraitu beharko dugu.
Apur bat aurrerago pista zabalago bat topatuko dugu eta eskuin aldetik jarraitu ere.
Amildegietara gerturatuko gara eta bertan izango dugu behatoki natural ederra, Lanako harana eta Lokizeko mendizerraren amildegiak ikusteko aukera ezin hobea.
Ibilbidea amildegitik gertu doa eta honek noizean behin behatoki natural ezberdinetara gerturatzeko aukera eskaintzen du.
Jaitsierarako erabiliko dugun haran estu eta benetan ederra.
Arnaba mendira gerturatu egiten garelarik, hesi bat gainditu beharko dugu.
Oraindik tartetxo bat izango dugu tontorrera iristeko.
Arnaba mendiko tontorrera iritsi eta gaurko eguraldi bereziarekin lasai oso hamaiketakoa hartzeko aukera izango dugu. Arabako muga metro gutxi batzutara dago.
Ikuspegi bereziak eta zabalak eskaintzen dizkigu Arnaba mendiko tontor honek.
Amaiur Mendi Taldekoen argazkiak egiteko unea izan dugu.
Eta ibilbidearekin jarraitzeko, tontorraren bertze aldeko norantza jarraituko dugu.
Haitzen artean topatuko dugun pasaleku batetik barneratuko gara, haitzak bi aldetara izango ditugula.
Ibilbidea haran estu eta xarmaz beteriko batetatik doa. Aldioro ikuspegi eta toki bereziak deskubritzeko modukoa.
Harana sasi itxi egiten den puntu batetara iritsiko gara. Bertan harriekin osatutako hormatxo baten aztarnak ikusgai dira.
Harantxo honetatik irteteko bide estuari jarraituko diogu.
Basoa atzean utzi eta eremu zabalago batera iritsiko gara. Zati honetan harritzak topatuko ditugu. Beraz kontuz ibili beharko dugu tarte batez.
Bidezkatiz jarraituz pista batetara aterako gara eta jaitsieraren norantzan, eskuineko aldera jo beharko dugu. Pista hau igoeran erabili duguna izango da beraz aurrerago ibilbide zirkularrari amaiera emango diogu.
Pistatik atakara eta herrira iritsiko garelarik.
Ibilbide ederra gaurkoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina