Autobusak okindegiaren parkinean utzi gaitu eta beraz aurreneko gauza goxoak erostea izan da, hainbat "dobladillo" deritzanak.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbidearen bideoa.
Ibilbidea eta altimetria.
Herritik irteteko zubira joango gara eta hau zeharkaturik eskuin aldetik errepidearen paretik Arres herrirako norantza jarraituko dugu.
Herrira iristeko bi aukera markaturik daude. Donajakue bidearenak errepidetik doaz baina gure kasuan PR batetatik bidea egitea erabakitzen dugu. Erabaki ona, zalantzarik gabe errepidekoa baino politagoa delako.
Arreseko herrira iritsiko gara. Herriak dorre eder batzuk dituela agerian da. Baita etxe batzuren tximiniak deigarriak dira.
Herritik irteteko errepidea beherantz jarraituko dugu eta eraikinak bukatzerakoan ezkerretik abiatzen den bidera pasako gara.
Hemendik aurrera bide gehiena pistetatik izango da.
3,5 km inguru ibili ondoren askaltoki estali bat topatuko dugu. Aukera ona gure hamarretakoa egiteko.
Hotza nabaria da, beraz agudo ibiltzen hasiko gara.
Berdún eta Martes herriak lotzen duen errepidera iritsi eta zeharkatu ondoren berriz pista batetik gora egingo dugu.
Zenbait kilometro aurrerago bi zurezko zubiekin topatuko gara. Parueta troka edo errekatxoa eta Calcones zeharkatzen lagunduko digutenak.
Aurrerago Mianosera doan errepidera iritsiko gara. Artiedarako bidea errepidetik egiteko markak badiren arren, pistetatik jarraitzea erabakiko dugu.
Azkenean Artieda herrira iritsiko gara. Arropa aldatu eta jatetxera.
Eta bazkaldu ondoren autobusera Iruñeara iristeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina