2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

Panticosa - Arnales - Infernuak - Iboia Urdinak -Panticosa

Aurkeztuko dudan ibilbidea aspaldi egindakoa zen baina urte batzuren ostean eremua zerbait aldatu ote den ikusi nahi nuen. Abiapuntua Panticosako bainuetxeetatik, eta hara hor aurreneko aldaketa. Eraikin berria eta makurrena, hara iritsi aurretik dagoen aparkaleku mamua. Hanpagarria ere glaziarren egoera. Elurrik gabe igotako azken alditik urteak pasa dira eta egoera benetan tamalgarria iruditu zitzaidan. Gure seme alabek glaziarrak nolakoak diren ikusteko gero eta zailago izango dute.

Wikiloceko xehetasunak:

Powered by Wikiloc


IBILBIDEKO BIDEOA

Egunsentia etorri aurretik abiatu naiz Casa de Piedra aterpearen aparkalekutik. Igoera Pondielloseko mendi-lepotik egingo dudanez bidea urmaelaren bukaeratik hasten da, hots, Aparkalekutik urmelera bideratu eta honen bukaeran eskuinerat bideratzen diren bideetatik egin behar da. Agudo eraikin batekin topatuko dugularik.
Frontalaren argiarekin basoan zehar aurreneko aldapei aurre egingo diet.
Maldei aurre egin ahala, argitasunak gauaren amaiera dakarte.
Panticosako bainuetxeak haranaren hondoan

Bidea argia da eta noizean behin harri multzoen bitartez adierazita dago.
Mallata altara iritsi orduko Garmo Negron eguneko aurren eguzki izpiak islatzen dira.






Gorago Brazatos mendiaren inguruan eguzkia agertuko da.




Altuera irabazita eta eguzkiaren argiekin aurrean ditudan mendiak erraldoi ikusten dira oraindik.



Azkenean Pondielloseko mendi-lepora iritsiko naiz, eta bertatik ditudan ikuspegiak benetan ederrak dira.



Pondielloseko ibonak
Pondielloseko ibona eta Infernuak.

Pondielloseko ibonak

Ibonak eta Midi D´Ousseau


Elurra ez denean Infoernosetarako igoera korridorearen ezkerreko aldetik egiten da. Tentuz ibili beharra dago, bereziki harri solteekin eta gure gibeletik jendea igotzen bada. Zati batzuetan trepada da baina ez du zailtasun handirik.
 Bidearen nondik norakoak.

Baina Pondielloseko mendi-lepotik eskuinerako bidea jarraitu behar dut Sarteas mendi lepora iritsi arte.



Infiernosen hormetarako bidearen erdian gutxi gora behera, ezkerretik gorat abiatzen den bidea jarraituko dut Arnaleseko mendi-lepora eramango nauena.


Gitxina eta aldapari eutsiz mendi-lepora igotzen naiz. Bertan bertze magaletarako ikuspegi ederra dago, bertze ibon eta glaziar baten zatiak.






Zatitxo batzuk trepadakoak eta gehiegi ibili gabe tontorrera iritsiko naiz. Halako ikuspegia eskaintzen zaidalarik.

 Mendebaldeko Infierno.



 Arnalesen kresta edo gandorra.
 Panticosa aldera. Arnales iboiak
 Pico Gaunier, Punta Zarra, Pecicos eta abar aurren zatian. Ezkerrean atzeko zatian Balaitous
 Panoramika.
Jaitsieraren aurren zatia kontuz egin eta mendi-lepotik beherat Infiernoseko korridorearen abiapunturantz joango naiz.
Bastoiak motxilan gorde eta aurreneko zatien trepadari ekin beharko diot. Zati asko trepada egitekoak dira eta beti ere kontu handiz ibili beharra dago, batetik ez erortzeko eta bertzetik harriak ez mugitzeko. Gomendagarria izan daiteke kaskoa eramatea, noizean behin erortzen entzuten diren harriak kontutan izanik. Jendea jaisten hasi aurretik igotzea era bat gomendagarria da, aurreko arriskua eragozteko
 Hasierako zatiak
 Korridorearen hasierako hormak.
 Arnales

Infierno zentrala eta mendebaldekoaren arteko mendi-lepora iritsiko naiz.

Handik Mendebaldeko tontorra aurreneko gailurra izango dela erabakitzen dut. 














Bigarrena Infierno Zentrala izango da.










Atsedena Infierno Ekialdeko gailurrean egitea erabaki egiten dut, bertan jende gutxiago dagoelako eta Marmoladaren arista zeharkatzeko irrikitan nagoelako.
Marmoladaren arista benetan ederra da, nahiko aereoa eta eskaintzen dituen ikuspegiak mundialak dira.






Ekialdeko Infernuetako tontorretik.




Jaitsiera honetan ere zenbait guneetan destrepatu beharra dago eta berriz ere harri solteekin tentuz ibili beharra dago. Bertze harri zuri eremu bat izango dugu.










Garmo Blancokoren mendi-lepo batera iritsi eta zatitxo honetan ere kontu handiz destrepatu behar dira aurreneko metroak.


Tebarrayko iboia ikusgai eta azkenean Infernuetako mendi-lepora iritsiko naiz. Jada zatirik konplikatuena egina dago. Orain bide luzeari ekitea bertzerik ez da.
Iboi azul goikorako bidean Infernuen gailur ezberdinen, marmoladaren eta glaziarraren ikuspegi ederrak dira ere.




Beherat egiten jarraitu eta iboi urdin goikora iritsiko naiz oraingoan.



Aurrerago iboi azul behekoarekin topo egingo dut eta presara hurbildu beharko naiz. Hala ere urteko data hauetan ur falta somatu egiten da.



Errekatxoa eskuin aldera utzita, aurreneko ur jauziak ikusgai izango dira.


Brachimaña goiko urmaelera gertura beharra dago bideari jarraituz.




Eskuineko ertzetik bira erdia emango diogu, bere presara iritsi arte.
Handik beheko Brachimaña eta Brachimañako aterpera iritsiko gara. Berez behekoaren presaren aldamenetik doa bidea.

Honen ondoren bideak metro dexente jaitsiko ditu tarte labur batean, dauden hormak gainditzeko. Eremu honetan bertze ur-jauziak ikusgai ditugu.





Harantxo batetara iritsi eta bere bukaeran Panticosako bainuetxearen harana ikusgai izango dut.









Barranco edo Caldares tronkan bertze ur-jauzi handi bat ikusgai dago.

Nekeak jota azkenean behatokira iritsiko naiz eta bertatik Casa de Piedra aterpera eta apakalekura.



Eguna zoragarria benetan. Ibilbide gogorra, bereziki metro askoko igoera eta jaitsiera direlako eta bide gehiena harriz harri burutu beharra dagoelako. Goiko partean trepadak beharrezkoak dira eta oso erne ibiltzeak konzentrazioa eskatzen duelako.



1 iruzkin: