2017(e)ko urriaren 21(a), larunbata

Urdiaingo igerilekuak - Intsusburu

Urdiaingo igerilekuetatik atera eta Intsusburu mendirako igoera zuzena, itzulera ertaroko galtzadatik egiteko.
GR-12 aren gelditzen zen zatia margotzeko helburuarekin Intsusburu mendira zuzenean igo eta handik Etxegarate aldeko zatia, basoan barna margotzeko irteera. Bertan aurkeztu egiten dudana ordea soilik Beotegiko Murkoa Trikuharrira arte garbitua.

Wikiloceko xehetasunak:

Powered by Wikiloc


Bideotxo bat


Aparkalekutik oso gertu dugu Arroila, eta bertan metalezko ate bat dago, hori gainditu eta pistatik jarraitu apur bat eskuinetik abiatzen den pistatik jarraitzeko. Errekatxoa zeharkatzeko zubi bat dago.

 Metalezko atea.
Arroilaren bertze aldea.
Bidegurutzea. Itzuleran ezkerretik jaitsiko gara.
Eskuineko pistatik zatitxo bat egingo dugu, ezker aldetik abiatzen lurrezko bide edo pista batetik utzi arte.
Pista gune hoetan utziko dugu. Ezkerretik lurrezkoa abiatzen den bidetik, baina ez zuzen doanetik.
Bide edo zura ateratzeko pistatxoa gorat doa baina igoera zuzeneago egiteko maiz bideak bertze leku batzuetatik doa, horregatik bidegurutze batzuk izango ditugu. Hala ere pista jarraituz gero eta mendi magal hori utzi gabe ia galtzadaraino igoko gara ere.


Bidearen ezkerreko aldean aurreneko tumulu bat topatuko dugu. Harri metatuak dira eta ez du inolako izendetegirik edo kartelik. Eremu honetan, Nafarroa aldean dauden historiaurreko aztarnekin gertatuko den moduan. Nahiz eta basoak nahiko estalia izan arreta apur bat jarriz harri metatuak pista ematen dzkigute

Basoan barne altuera irabasiko dugu. Udazkenean jendeak ontto bila dabilen bitartean neronek margoketa lanak ditudanez, soilik argazkien bidez bidean ikusitako ziza ikusgarriak argazkien bidez biltzen ditut.


Gorago galtzada zaharrarekin elkartuko gara. Oraingoan zuzen gurutzatu eta gora jarraituko dugularik. Duela bi urte edo garbitutako bide zaharra da, tamainagatik badirudi erdi arokoa izango dela baina herritar batzuk diote erromatar galtzada dela. Ez dut uste erdi arokoa denik baina egia da bere xarma baduela. Mandazaien bidea da eta Ataun arte doa. Baina historia aurretik erabilitako bidea dela erran daiteke, gorako bide honetan ikusgai ditugun aztarnategiak ikusita. Apika Erromatar garaian ere erabili izan zitekeen Pasaia Donibanera iristeko. Dokumentaturik dago XIII. mendetik eta badirudi erabilera nagusia XVII eta XVIII. mendeetan zehar izan zuela, mandazainek komertzio bide garrantzitsu bezala erabiltzen bai zuten. Bere izena BERNOA galtzada da. . Hala ere udazkenak agudo estaltzen hasia da eta udaberrian ezagutu nuenean baina zailagoa da harriak ikustea, zati batzuetan bederen.

Gorago pista zabalagoa egiten da eta gailurretik gertuago bertze historia aurreko tumulu bat ikusgai izango dugu. Oraingoan ere bidearen ezker aldean.
 Historia aurreko tumulua.


Poliki poliki Intsusburu mendiko tontorrera iritsiko gara. Hesia zeharkatu eta Gipuzkoan sartu egiten garenez, oraingoan historia aurreko aurriak izendatu egiten duten karteltxoak irakurgai izango ditugu. Aurrez aurre Intsusburuko trikuharria izango dugu eta bere aldamenean tontorraren buzoia.
 Intsusburuko trikuharria.



Tontorra bertan dago,

baina aldapa jaistea interesgarria iruditzen zait, Beotegiko Murkoa trikuharriraino joateko. Nafarroan dagoen trikuharri polit bat da, hortaz berriz hesia gainditu beharko dugu bisitatu ahal izateko.
 Beotegiko Murkoa trikuharria



Berriz hesia gainditu eta Intsusburura itzuli beharko dugu.



Oraingoan tontorretik bide beretik bueltatu Bernoako galtzadarekin topatu arte. Itzulera galtzadatik egingo dugu, beraz topatzean eskuinera joko dugu.
Arratsaldeko azken eguzki izpiek lagunduko naute ibilbidearen zati honetan. Argia, galtzada eta basoak momentu ederrak eskainiko dizkidatelarik. Margoketa lanak bukatuak lasaitasun handiz paisai eta instan hauetaz goxatzeko beta emango didatelarik.








Azkenean pista handiago batekin topatu eta bertatik igerilekuetara ezer gutxi izango dut. Hori bai eguneko azken argiekin iritsiko naiz kotxera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina