2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena

Canfranc geltokia - Jaca. Donajakue bidea

Aragoiko Donajakue bidearen aurren etapa burutuko dugu gaurko txangoan.
Canfranc Tren geltokian hasiera eta Jacara izango da. Geltokia berezia da, 1928. urtean eraikia eta 1970. urterarte Frantziarekin lotu egiten zuena. IKO edo Interes Kulturaleko Ondasuna izendatuta dago. Ibilaldia luzea denez kanpoko aldea bertzerik ez dugu bisitatuko.

Wikiloceko ibilaldiaren xehetasunak:

Powered by Wikiloc


Ibilbidearen Bideotxoa:







Agudo hasiko gara ibiltzen.


Aurreneko geldialdia Canfranc geltoki herriko okindegian izango da.

Herritik irteteko urmaelaren ertzetik eta errepidetik beretik dugu.


Tunel batekin topo egingo dugu eta gainditu osteaz ezkerretik presara jaitsi eta bidea bertze ibai ertzetik izango da.




Fusileroen dorrea ikusgai dugu bertze ertzean.

Aurrerago aurreneko bukerrarekin topo egingo dugu. P lerroarena. Eskualde hau gerra eta gero, 40. hamarkadan gotorlekutua izan zen. Euskal Herrikoa aldiz apur bat lehenago eraikitzen hasi ziren.



Hemendik aurrera basoan barna izango gara eta mendien gailurrak eguzki aurren izpiekin eta udazkeneko koloreak mementu liluragarriak eskainiko dizkigute.












Canfrank herrira iritsi aurretik zubi bat dugu, zuzenean errepide nagusira eramango gaituena. Handik herrian sartu eta bere karrika nagusitik zeharkatu. Hasieran iturri bat izango dugu eta erdi aldean eliza eta plaza. Bertan errepublikar ikurrina ikusgai dago, gerra garaian eskualde hauetan izandako errepresioaren oroigarri.
Bukaeran ezkerretik eta eliza baten aurrien azpitik, erdi arako zubi batetara iritsiko gara.










Aurrerago errepidea ikusiko dugu eta bere azpitik zeharkatuko dugu. Errepideak tunel bat dauka eta tunel horren hasieran eta bukaeran bertze bunker bana bisitatzeko beta dugu. Aurretik topatuko duguna troparako babesleku bat dela dirudi.



Tunelaren ostean dagoena aldiz metrailadorarako edo eta artilleriarako bunkerra dela dirudi, eta ez posible da errepidearen babesa edo kontrolarako gune paregabea bai da.


Ibiltzen jarraitu eta berriz ere errepidearen azpitik pasako gara, ibaiaren ertzetik.

Ondorengo zatia ikusgarria da, horma handi batzuren azpitik zeharkatu beharra dago eta ibaiak arroila sakona sortzen du. 
Zati honen bukaeran azken bunkerra dago. Honen egiturak badirudi ibilgailuak ezkutazeko eraikina izango zela. egoitza handi eta karratua eta alde batera bi gela dituena. Sarrera lauki zuzena da eta gainera errepidetik gertu dago.



Aurrerago  Cueva de Güixas etik pasako gara. Baina ertzita dago, bisitatu ahal izateko herriaren hasieren dagoen interpretazio zentrotik egin beharra dago. 

Villanuatik Collaradaren ikuspegiak ederrak dira.
Interpretazio zentroa.
Eta herrian hamaiketakoa.
Herria errepide nagusitik beretik zeharkatuko dugu eta bukaeran ezkerreko aldetik bidexka batetara pasa eta ondorengo kilometroak errepidearen aldamenetik izango ditugu.





Gune zehatz batean errepidea zeharkatu beharra dago eta ez da bat ere erosoa, kotxeak agudo datoz eta nahiko arriskutsua izan daiteke. Geroago pista zabal batetik jarraituko dugu.



Nahikotxo ibili ostean errepide batekin topo egingo dugu eta ezkerretik beheko aldera ehundaka metro egin beharko ditugu errepide nagusiarekin bidegurutze batetara iritsi arte. Bertan eskuinetik doan pista jarraituko dugu oraingoan.

Errepide nagusira iritsi aurretik eskuinetik pista bat ateratzen da. Oso gertu iturri fresko bat dugu.





Pista honetatik jarraitu Castiello de Jaca herrira iritsi arte.

Herrian atsedena hartuko dugu eta iturrian ura edan. Eliza erromanikoa bisitatzeko beta dugu ere.


Errepide nagusira arte jaitsi eta zuzen zeharkatu behar dugu.

Karrika horretatik jaitsi zubi bat zeharkatzeko. Zubiaren ondoren eskuinetik abiatzen den pista hartu.



Ondoren ibai ertzetik izango dugu ibilbidea.




Bertze gune batean, berriz ere errepidearen azpitik igaro beharko dugu.




Azkenean San Cristobal baseliza eta iturrira iritsiko gara eta handik Jacara gutxi geldituko da.






Ibilbidea amaituta eta indarrak berreskuratzeko sekulako hanburgesa eta garagardoa jango ditugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina