Ezkaba mendiko Alfontso XII. gotorlekutik 1938. urteko maiatzaren 22ko ihesaldia, Espainiako historia garaikidean izandako nagusiena izan zen. Errepublikar talde txiki batek antolaturik, presondegiko ateak zabaltzea lortu zuten. 795 preso inguru ospa egitea erabaki zuen, askoz gehiago, indar falta, Iruñatik igotzen ziren ibilgailuen argiak ikusita eta bereziki ezjakintasunagatik bertan gelditzea erabaki zuten. Lekukoek kontatu izan diguten moduan, goseak akabatuak zituen eta indarrik gabe, lurralde ezezagun batetik abiatzea askatasunaren aukera burutik baztertzera eraman zituen, Ernesto Carratarak zioen moduan, hala ere atea gainditzeak itxaropenez bete zituen presondegi barnean zeuden errepublikar asko eta askori.
Ihesaldiaren inguruko Fermin Ezkietaren liburu berriak datu andana biltzen ditu. Esteka honetan informazioa irakurgai duzue.
Iñaki Alforjaren filmean gertakaria ezagutzeko beta dago ere. Esteka honetan ikusgai.
Edo eta blog honetako bertze sarrera batean. Ihesaldiaren omenaldiaren ingurukoan, zenbait argazki ere ikusterik dituzue. Edo bertze blogeko sarrera honetan, barneko argazki eta botilen hilerriko ehorzketa batzuren argazkiekin.
Wikiloceko profila eta xehetasunak:
Powered by Wikiloc
Txangoko bideotxo bat:
Ibilbidea Artikako herrian hastea erabaki dut. Bertan Iruñerriko GRaren panelak eta señaletika zaharra ere topatuko dugu.
Garai bateko igoera zuzena egitea erabakitzen dut. Beraz kontuz izan Ezkaba parke berrian ibilbide asko sortu izan dituztelako urte honetan.
Bide zuzen honek bitan zeharkatu egiten du errepidea.
Eta gorago berriz ere
Errepide aldamenetik pasako da berriz ere, bertan oriogarri bat ikusgai dugularik.
Handik gotorlekura ez da asko geldituko.
GR225 honen hasiera presondegi edo gotorleku atean berean hasi egiten da. Hortaz aurrekoa beroketa bat bertzerik ez da izan.
Ate nagusitik atera eta ezkerreko aldetik gotorlekuari itxulia eman beharko diogu.
Puntu altuenera iritsi eta ikuspegiak galantak ditugu.
Kanpoko babes-hobiari buelta eman beharko diogu, beti ere gotorlekua (kanpotik ez da ikusten benetako tamaina zein den) ezker aldetik ibiliko dugularik.
Aurrerago gotorleku berrira iritsiko gara eta kanpo aldetik ere jarraituz mendiko tontorraren bertze aldera iritsiko gara, bertze magaletik jaisteko.
Hasierako jaitsiera Berriosuso aldetik dagoen ertzera iritsi arte.
Apur bat aurrerago bidegurutze bat dugu, zutoin batek adierazten digu gure martxaren eskuin aldera joan beharko dugula.
Pista zabal batetik abiatuko gara, bertze iparraldeko magala zeharkatzeko.
Bertze bidegurutze bat ezkerretik hartutik, Garrues herrira iristeko.
Iturria dugun puntutik ezkerretako kaletik hilerrira bideratu beharra dago.
Herri txiki guzti hauetako udalek 40. hamarkadaren hasieran kexa luzatu zioten militarrei, gotorlekua sanotorioa presondegia bilakatu zenean, hildako aunitz izaten zituelako eta goian hilerririk ez izatean inguruko herri guztietakoak betezen ari zirelako. Horren ondorioz Ezkaba mendian hilerri bat eraikitzea erabaki zuten, gaur egun botilen hilerria bezala ezagutu egiten duguna. Presoak, normalean hanken tartean botil baten barruan bere izen eta datu gutxi batzurekin ehorzten zituztelako. BERTAN ikusgai duzue. Iñaki Alforjak egindakoa.
Hilerriaren gibeletik bidexka bat dugu Orriora eramango gaituena.
Hilobi honetatik gertu, pinadi batean hobi bat industua izan da. Bertan bortz gorpuzki atera zituzten, identifikatuak izan ez direnak. BERTAN ikusi.
Herriko aurreneko eraikina iturri zaharra izango da.
Orrion errepidea zeharkatu eta eliza aldera abiatuko gara.
Herritik irten ezkerretik dugun pista jarraituz. Aurrerago errekatxoa gainditu gabe eskuineko pistatik igotzen hasi beharko dugu.
Mendate batetara iritsi eta bertze haranerako jaitsierarekin segitu beharra dago.
Aurreneko pisten gurutzean, ezkerrekoa jarraitu.
Geroago ataka edo metalezko ate batekin topo egingo dugu.
Aurrera segi pista hobeago batekin elkartu arte. Han, eskuinera eta beherantz jarraitu beharko dugu.
Bertze bidegurutze bat izango dugu aurrerago, metalezko atea duen aldera, ezkerretara joan.
Honek ibaiaraino eramango gaitu. Sorauren herritik oso gertu. Baina bideak ezkerretik jarraitzen du, Donajakue bidetik Olaitz herrirantz.
Olaitz herrira iritsiko gara.
Handik Olabe aldera segi, ibaia zubi errepidearen zubitik gainditzeko.
Olaben ostatuak eta errepide nazionala dugu. Kontuz gurutzatzean.
Herri honetako hilerritik gertu bertze hobi bat industu egin da. Bertan 16 fusilatu topatu zituztelarik. BERTAN informazioa.
Herrian sartu eta karrikatik elizara iritsiko gara.
Gertu iturri bat dugu. Kontuz aurretik kilometro nahiko gelditzen direla eta ura beharrezkoa izango dugu.
Herriko azken eraikina jauregi bar dirudi.
Goiko alderan ezkerretik abiatzen den pista hartu beharko dugu, langa bat gainditu eta aurreragoz erne ibili, eskuinetik abiatzen den bidexka batetik igo beharko da eta.
Bidea basoan sartuko da. Zati hau berriki ireki behar izan dute eta lana nahikoa izan dute zeregin horretan.
Aurrerago pista bat gurutzatu eta geroago bertze pista zabalago batetara iritsiko gara. Hortik aurrera bidea zabala izango da. Bertze langa bat gainditu eta hurrengo haranean murgilduko gara.
Bertze magalean sarturik pista eskuin aldetik doa eta ertz batetik jarraituko dugu. Ertz horretan bi haran ikusgai izango ditugu tarteka, landarediak irekitzen den tarteetan. Usategi berri anitz topatuko ditugu bidean eta zenbait ahiztarien etxola eta borda baten bat ere.
Bidea luzea da baina ongi margoturik dagoenez ez dago galtzeko beldurrik.
Zenbait kilometro aurrerago Inbuluzketako San salbador baseliza aurkituko dugu, jada Usetxi aldera ikuspegiak eskaintzen dizkigu eremu honek.
Baselizatik gertu eskuinetik jaisten den pista hartu beharko dugu. GR honek badu bertze aukera bat, zuzenean joatekotan Usetxi herriko ingurubidea eginik. Baina ibilbide nagusia Leranotz herrira eramaten gaitu zuzenago.
Inbuluzketa errekatxora jaitsi beharko dugu eta ezkerretik abiatu egiten den pistatik gorat egin.
Handik gutxira, errekatxora zuzenean ura isurtzen duen iturri bat izango dugu.
Pistatik jarraitu eta langa berri bat gainditu. Baserri bat ikusiko dugu aurrerago.
Geroago bertze bidegurutze bat, eskuinetik hartu beharrekoa eta handik igoera txiki bat, geroago Leranotz herrira jaisteko.
Errepidera iristeko ezkerretik bidexka bat dugu eta bihurgunean, berriz ezkerretik bertze bide berde bat abiatzen da. Karrika nagusira iritsi eta eliza eta bertze iturri bat izango ditugu.
Karrika honen bukaeran errepidea gurutzatu beharko dugu, gorago abiatzen den bidea hartzeko.
Bide polit honetatik, basoan barneratu egiten dena, Saigotsera iritsiko gara.
Ibilitako distantzia luzea da, kontutan izanik igoera eta jaitsiera metatuak, baina merezi izan du. Eremu aunitz ezezagunak eta jende gutxik ibiliak. Kontutan izan ihesaldian herri handiak ekiditu egin behar zituztela.
Hala ere gogora ekartzen dit zer nolako pasadizoak, bizipenak eta egoera latsak igaroko zituzten honeraino iritsi ziren presoak. Kontutan izan bidea hilobiz beterik dagoela, baten bat berriki industua baina bertze asko oraindik topatu ez direnak. Errepublikar gizon hauek, gosez, elikagairik gabe, harropa urriarekin eta eremu arotzetik ibili behar izateak, eta gainera gauez harrapatuak ez izateko. Ez da harritzekoa batzuk, indarrak galdurik herrietan sartu eta errenditzea. Burutaineko lekuko batek, Martinek, erraten zigunez, hiru haurren artean hiru bat errepublikar bildu zituztela inolako erresistentziarik gabe. Tamalez egun horretan bertan, mezaren ondoren, eskolan preso ziren bertze hiru pertsonekin fusilatuak izan ziren eta hobi batean botatak, 2017. urtea arte bertako hilobi batetik atera zituzten arte. BERTAN irakurgai duzue. Martinek kontatu zigun moduan herrikoak izan ziren hobia estali zutenak, horietariko batek hildako bati gerrikoa kendu eta gorde zuela gogoan zuen. Indusketa eta fosaren informazioa BERTAN. Herriko jendeak fusilamentuen lekuko izan ziren, garai horietako eskarmentu edo ikuskizun makabro zital baten partaide izanik.
Azken argazki honetan hilobi edo fosen kokapena ikusgai duzue. Horietariko batzuk industuak eta bertze bertze batzuk ikerketa feofisikoak egindak edo prospekzioak. Eremu batzuk fosak izango dituztela erakusten digute, ahozko informaziotik bilduak baina zehaztapen geografikorik gabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina