2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

Iturissako galtzada Artzibarretik

Ibilbide laburra eta kulturala izango da aurkeztuko dudana.
Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, aurten 150 ekintzatik gora antolatu izan ditugu. Artzibarren Iturissara doan erromatar garaiko galtzadaren berreskuratze prozesuan, bide bat osatu dute haran osoa zeharkatu egiten duena. Señaletika berezia du, morea eta zuria eta hainbat azalpen panel berri ere egin dituzte.
Bide osoa ez dugu egin, gaurkoan Urdirotzen hasi eta Artzibarreko Santa Maria eliza eta jauntxerri edo jauregian bukatuko dugu.
Urdirotzen dagoen estalpe batean erromatar galtzaden inguruko azalpenak jasoko ditugu Juan Mari M. Txoperena, Aranzadiko bazkidearen eskutik. Bideoan azalpenak ikusgai dauzkazue.
Aranzadiko lagun batek Ibañeta aldean topaturiko miliarioaren argazkia erakusten.


Wikilocen ibilbidearen profila eta xehetasunak:

Powered by Wikiloc
Urdirotz herrira bidea zuzenean jaisten da baina garai bateko erromatar galtzadaren trazadua bihurgune nagusi bat egiten omen zuen herriaren goiko aldetik eta gero gaur egungo soro batzuetatik, zuzen elizaren gibeleko zatira joaten omen zen. 
Egun bidea ezin izan da beti erroma garaiko galtzadaren gainetik ibili. Batzuetan zelai partikularren barna doalako eta bertze zati luzeetan errepideak estali egiten duelako.

Errepidea beherat jarraitu zutoin batekin topatu arte.

Bidexka bat hartu eta ibaia aldera eramango gaitu.

Ibaira hurbiltzean errota eta kisulabe baten aurriak ikusgai ditugu, hori bai basoak nahiko estalitak dituenak.

Geroago errepide batera iritsi eta gure eskuinetik Uriz herrira igoko gara.
Herrian sartu eta ezkerretara dugun etxean labe bat ikusgai dago.
Urizeko herrian zenbait dorretxe kontserbatu izan dira. Ertaroan herri honetako jauna Iruñako eta gero Nafarroako erresumako pertsonai garrantzitsua izan zenaren oroigarri.

Plazan, frontoia dugu eta han bertze zutoin batek, herritik ateratzeko bidea erakutsiko digu.
Aurrerago harkaitz baten parera hurbilduko gara. Arrondoa izena duena toponimoak garai bateko gune estrategikoa dela aipatzen digu. Harrian, erromatar galtzadaren urratsak ikusgai dira. Bertan galtzadaren aztarnak ikusgai ditugu. Suarekin zabaldutako zatia da.

Errepidera iritsi eta bertatik Zanduetara iritsiko gara. Herri honetan ere bertze miliario bat ere topatu izan da.


 Herriaren erdian, ezkerretik aterako gara ibaira iristeko.

Duela oso gutxi arte, ibaiak sifoi bat zuen eremu honetan eta horregatik zati honetan oso gutxitan eramaten zuen ura. Itoizeko presa egin zutenean kanalizatu eta iragazgaitu egin zuten.

Ibaiaren bertze aldean pista eta geroago bidexka batetatik Artzibarreko Santa Maria aldera hurbilduko gara.
Bertan arkeologiko sundaketak egin dira eta badirudi zenbait eraikin topatu egin direla, tamaina berezikoak. Bi hipotesi dituzte indusketen hasiera izanik eta jasotako materialaren arabera. Bila bat izan zitekeela edo eta galtzadaren geltoki mansioi antzeko bat. Topatu dituzten materialak direla eta, apikan terma batzuk izan zitzazketela era egiasta daitekela diote. Datorren urteetako indusketen zain itxaron beharko dugu.

AZALPEN BIDEOA











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina