Eguraldia euritsua atera denez eta jende samalda elkartzen denez, Artikako igerilekuetan gelditzea erabaki dugu. Bertatik goiz aterata igoera jendez beteta ez izatea genuen helburu.
Wikilocen ibilbidearen xehetasunak:
Powered by Wikiloc
Txangoaren bideotxoa
Artika herrira joateko zeharkabideen gaineko zubitik egitea erabaki izan dugu.
Herriaren goiko aldean, ezkerretik abiatzen den pistatik abiatu eta segituan lurrezko pistara pasatu gara igoerari ekiteko.
Duela bi urtetik Ezkabako parkean ibilbide berriak markatu izan dituzte eta hori dela eta igoera GR bezala markaturik dutenatik egitea izan da gaurkoan.
Aurreneko bidegurutzean apur bat ezkerretara joan gara, segituan eskuinetik abiatzen den bidexkatik igotzeko.
Askaltoki batera iritsi eta pistatik eskuinetik igo izan gara errepidea zeharkatu behar den aurreneko gunera iristeko.
Bertatik ohiko bidea jarraitu dugu.
Errepidearekin berriz topatu arte.
Bidea jarraituz
Oroimen harrira iritsi gara.
Gorago bidegurutze batean ezkerretik joan gara presondegira zuzen igotzen den pista batekin topatu arte.
Pista hori jarraituz presondegiaren ateetara iritsi gara.
Gaurkoan gosaria prestaturik zuten Anaitasuna mendi taldekoek.
Gosaltzeko Botilen hilerrira gerturatzea erabaki dugu. Uda honetan lan kanpaleku batean landarediaz garbitu izan dutenez bere osotasunean ikusteko beta izan dugu.
Talde argazkiak.
Gosariaren ostean eta eguzkia apur batez atera baden arren, buztitak geunden eta gehiegi ez hozteko Artikarako bideari ekin izan diogu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina