2017(e)ko otsailaren 19(a), igandea

Ernaizetik Arlas, Añelarra eta Auñamendi mendiak

Kontuz ibilbidearen tracka jarraitu egiten baduzue. Txangoa neguan egina da eta beraz bideak ez dira zertan udan bilatu beharrekoak. Igoerak nahiz jaitsierak maiz zuzen egiten dira, traba gehiegirik aurkitzen ez direlako.

Ernaizeko lepotik egun sentiarekin abiatu naiz gaurko txangoa egiteko, bidea ahalik eta hormatuen topatu ahal izateko. Ilargiaren islak, elur eta izotz zuriaren gainean distira egiten du eta ez da frontalen beharrik.

Prfila eta ibilbidea wikiloc-en

Powered by Wikiloc

Tenperatura egokia da eta egun zoragarri baten aurrean gaudela ematen du.

Ernaizeko mendatea.Tributo de las tres vacas ospatu egiten den lekuan


Bidea Arlas mendira eramaten gaitu. Larrako paisai karstikoan barneratuz. Neguan paisai hau guztiz moldatua topatu egiten dugu, Dolinak, leizeak eta harria nagusi den eremuan elur geruzak berdindu egiten du. Soilik harri paretak eta leizeak handiak diren lekuetan sumatu egiten den paisai berezi honen edertasuna. Baina paisai karstikoan galdu egiten duguna, ibiltzeko erraztasunean irabasi egiten dugu. Geruza zuriak, erliebea berdindu eta baretu egiten du, ibilaldia zalantzarik gabe erraztuz. Hori bai tentuz ibili beharra dago nonahi topatu daitezkeen zuloekin, bereziki elur geruza sakona ez bada.

Eguna guztiz argitu aurretik Monbiela mendira iristen naiz eta aurreneko izpiak bertako gailurrak ukitzean paisai ederra eta berezia eskaintzen dizkidate.






Monbielatik mendi-lepo edo muino batetara jaisten da. Bertara Aretteko eski estazioaren pista batzuen tramankuluak iritzi egiten dira. Eskerrak ordu honetan zabalik ez dagoela.
Bidea Arlaseko maldak zeharkatuz egin daiteke edo eta zuzenean Arlaseko gailurrera igoz.
Gaurkoan zuzenean gailurra bisitatzea okurritu egin zait. Bertan egunsentiak agurtuko ninduelakoak. Igoera egiteko elurra ez zegoen tokitik egitea erabakitzen dut, honela ez ditut kranpoiak jarri beharko eta.
Arlaseko gailurrera iristean
Soncuy eta Añelarran eguneko aurreneko eguzki izpiak.

Arlaseko gailurretik panoramika. Haranak oraindik laiotzan


Arlaseko jaitsiera burutzeko kranpoiak jarri behar dira eta honela zuzenean eta azkar jaisteko aukera ematen du.
Arlaseko gailurra bertze aldetik ikusita.
Agudo Pescamuko muinora iritsiko naiz. Bertatik bidea sakonune batzuetarik jarraitu beharko da. Gaurkoan, aurreko egunetan raketekin egindako urratsak jarraitzearekin nahikoa da.

Orain arte egindako bidea Frantziarekiko muga jarraituz izan da. Muga hauek XIX. mendera arte ez dira, Isabel II garaia arte hain zuzen ere. Tratado de límites honek 1856. urtean sinatua eta urte bi geroago bertze zehaztasunekin osatua. Aurreneko artikuluan halako deskripzioa ematen da
"La línea de separacion entre la Soberanía del Reino de España y la del Imperio francés, desde el punto en que concurren las provincias españolas de Huesca y Navarra con el departamento francés de los Bajos Pirineos, hasta la desembocadura del rio Vidasoa en la rada de Higuer, partirá del collado de Añalarra, dirigiéndose por lo alto de los cerros que van por Murlon y el pico de Arlas á la piedra de San Martin, llamada tambien Muga de Bearne, de acuerdo con el amojonamiento hoy existente."
Pentsa garai horietan nork igoko zen mugak zaintzea bertako biztanle eta artzaiak ez baziren. Eta beraz jakin badakigu tributoari esker elkarren arteko harremanak ez zirela soberan txarrak. 
Beno pasadizo historiko honen ostean bidearekin jarraituko dut.



Pescamuko lepotik.




Elurrak paisai karstikoa estaltzean osatu egiten dituen forma bitxiak.


Paisai karstikoan murgildurik gaudenaren lekuko.
Auñamendiko Ipar alde ikaragarria beti aitzindari dugu.
Bidea aurrera jarraitu behar da, Mourlong mendia gainditu eta Auñamendiaren iparreko hormei buelta eman behar zaie Hegoaldetik dagoen maldatik igo ahal izateko.



Añelarraren gailurrak

Auñamendiren bertze magala, Bertatik igoko naiz geroago. Zuzenean doazen arrastoak jarraitu beharko ziren hara zuzenean joateko baina gaurkoan Añelarra bisitatzea erabaki dut, hortaz eskuinetik jarraituko dut mendixka edo muino ezberdin baten bila.
Auñamendi edo Anie.
Soumcoy mendia
Mendixkatik agertzen zaizkigun paisaiak lirainak dira oso. Pirineo edo Auñamendiko bistak zoragarriak izango ditut aurrean.


Somcouy, Auñamendi.
Collarada erdian, gero haran sakona eta eskuinean Peneblanc
Midi D´Ousseau.
Pics de Peneblanc
Bisaurin mendia gibelean.
Hiru Erregeen mahaia
Midi D´Ousseau. Mendi itzela benetan.

Añelarre mendiko azken maldak.
Añelarre mendirako ertza
Villares mendiak
Añelarre mendiko gailurretik panoramika Pirineoren ikuspegi galanta eskaintzen du.
Añelarre mendiko ertz luzea bi gailur guttienez dituena.
Ezkaurre mendia eskuin atzeko partean eta Larra azpian.
Añelarre mendiko arista Pirineo zentrala edo Axialera begira. Peneblanque eta Villares mendiak.

Añelarretik Lakartxela, Lakora eta Barazea, Otsogarrigaine alderat.
Ertza edo arista eta ezkerrean Ezkaurre.

Larra.
Añelarretik panoramika ikusgarria.
Añelarretik.
Añelarreko aurreneko gailurra bueltan.
Añelarreko ertza.
Añelarreko gailurrak bisitatu eta gero, berriz bide beretik bueltatu egiten naiz aurreko muinora iristeko. Oraingoan aurreko mendiari, izenik gabekoa nahiz eta 2300 metrotik gorako altuerakoa izan, maldaren erditik zeharkatzea erabakitzen dut. Zati hau udan ez dakit nola egongo den.
Aurrerago horma eder batzuek ikuspegia eskaintzen zait. Geroago bide normalarekin topo egingo dut, Añelarreko azken maldeei aurre egiteko.


Auñamendiko azken aldapak eta gailurra.
Auñamendiko gailurretik ikuspegiak ederrak dira ere. Azken finean 2504 metrotara nago eta eguna zoragarria da.
Gailurretik ikuspegi orokorra.
Gailurretik Midira.
Gailurretik Countende mendia eta Les Courelles.
Gailurrean jende anitzekin egindako panoramika.
Iparreko aldera egindako argazkia. Elurraren gibeletik hormak daude. Ikusi gailurrak sortu egiten duen itzala.


Jaitsiera kontuz egin behar da elurra apur bat biguntzen hasia delako, hala ere kranpoiekin zuzenean jaisterik dago, hori bai eskiekin jaisten direnak baina nahiko motelago, hau inbidia.
Malda handiaren bukaera, harantxo txiki edo depresio batetara eramaten gaitu. Bertatik bidea nahiko zuzen jarraitzen du.
Raketak paratzea erabakitzen dut, elurra, zenbait lekuetan bigundu delako, hala ere nahiko izoztua mantendu egiten da arratsaldeko aurreneko orduak izateko.

Auñamendiren hormak.
Iparreko paretak. Gailurretik egindako azken argazkia honantz egindakoa zen. 
Auñamedi bere osotasunean eta guretako ezaguna den  bistarekin.
Gailurreko panoramikan bidea nola nahi ere margotua, Arlasetik.

Bidea Pescamouko mendixkaraino erraz egiten da, nahiz eta aurreko igoerak orain apur bat nabaritu. Puntu honetan eta Ernaizera bueltatzeko, Arlas mendiko magala zeharkatzea erabakitzen dut. Oraingoan elurra bigunagoa dago eta erdira raketekin egiten dut baina azken zatian malda ederra denez, kenduko ditut eta azken metroak ezer gabe egitea erabakitzen dut.
Bertze muinotik jaitsiera erraza da eta egunak eskainitako paisaiak deskodifikatzen ematen dut. Hainbat paisai eder, beroa, mauka motzean jaisteko moduan, gailurrak eta sentsazio ederrak inguraturik kotxera iritsiko naiz hiruak kuarto gutxin.

EGUNEKO IRUDIEKIN BIDEOA