2020(e)ko otsailaren 22(a), larunbata

Ihitzkunditze eta Lakora zirkularra

Belagoako aterpetik abiaturik Ihitzkunditze, Lakora eta Punta Oloron mendietarako ibilbide zirkular bat aurkeztuko dut. Otsailaren aurreneko eguna izanik, aurtengo negu bereziaren ondorioz, elur gutxi topatu izan dut, horregatik kranpoirik gabe igotzeak, Punta Oloronetik zuzenean aterpera jaitsi behar izan dut, hormagune batetatik jaisterik ez bait dut izan.
Ibilbide ederra, nahiz eta gaurkoan ikuspegi gutxi izan.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria mapetan

Aurreko gaua ederra izan da hasieran eta horrek argazki batzuk egiteko beta eskaini dit.




Gaua euritsua izan da eta egueraldiak ez du zerikusirik aurreko egunekoarekin, baina hala ere itzuli bat ematea erabakiko dut.
Aterpetik errepidera igoko naiz. Lainoak inguruko mendi guztiak ezkutatu egiten ditu eta euria ari du.
 Aterpean obrak nahiko aurreratuak daude, maiatza bukaerarako irekitsiko epea dago eta.
 Errepidea zeharkatu
 eta zuzen abiatzen den bidexka batetatik Lakorako magaletik ezkerretara jarraituko dut.

 Elur oso gutxi ageri da otsailaren hasiera izateko.
 Errepidea eta aterpea beheko partean utzi egiten da.

 Troka txiki batzuk gainditu beharko dira. Aurreneko hau Tapiako errekatxoa da.



 Altuera galdu gabe eta noizean behin apur bat gora eginik, Kortaplana mendi-lepo azpiko partera iritsiko naiz.
 Euria ari du eta lainoak dena inguratu egiten du, hortaz zuzenean Lakorarantz igo ordez, bidexka jarraitzea erabakiko dut. Lakora mendiko magaletatik jarraituz.
 Lakorako mendiari itzulia ematen hasiko naiz, Binbaleta mendia gibelean utziz eta Ihizkunditzeko basoaren goiko partetik jarraituz.

 Lakora mendiko magalak eta Ipar Mendebaldeko aldea, tarteka ikusterik izango dut.

 Korta baten gainetik igaro eta basoaren zuhaitz garaien artetik jarraituko dut.

 Lainoak tartetxo bat eman dit eta gibelera begira, egindako bidea ikusgai dut.
 Euria egiteari utzi dio eta estimatzekoa da.
 Larregorri gaineko mendi-lepotxo batetara iritsiko naiz.
 Bertatik Lakora mendiko ipar igoera somatu daiteke, baina oraindik lainoak tontorra ezkutatzen du, beraz Ihizkunditze mendi-leporantz abiatuko naiz.
 Iparretik eguraldia hoberat egingo duela antzematen da.


 Ihizkunditzeko mendi lepora iristean Lakora mendiko bertze magalera hurbilduko naiz.









  Inolako zailtasunik ez duen Ihizkunditze mendiko tontorrera iritsiko naiz, eta estreinekoz Lakora mendiko tontorra ikusterik dut.





Haizeak lainoa eramaten hasia da, beraz berriz mendi lepora jaitsi eta Lakora mendiko Ipar magaleko mendi ertzetik gorako bideari aurre egiteko erabakia hartuko dut.


Aldapa malkartsuenak izango dira hemendik aurrera.



 Gailurraren azpiko aldean elurra metaturik dago baina malda gehiegirik ez duenez erraz gaindituko dut.

 Lakora mendiko tontorraren azpian.

 Lakora menditik Oltzarte eta Kakuetako erreka-zintzurrak.

 Buzoira iristear.



 Panoramikak gailurretik.



  Lakora mendiko bigarren tontorrera hurbilduko naiz eta bertatik jaisten jarraitu ere.

 Mendi lepo honetara jaitsi.


 Gibelera begiratuta Lakora mendiko tontor biak ikusgai.
 Ondoren topatuko dugun gailurtxoa erpin-geodesikoa du.





 Ezkerretik jaisten jarraituko dut, Oloron puntalera hurbiltzeko.
 Erpin geodesikodun tontorra, gibelera begiraturik.

 Lakoraren tontorrak eta ezkerrekoan erpin geodesiko duna ikusgai dira.
 Oloron puntalera iritsiko naiz eta mendi ertzetik jaisteko ideiarekin natorren arren, atzera egin behako dut, elur hormatua topatuko dudalako jaitsiera malkartsu batean eta kranpoiak kotxean utzi ditudanez, komeriarik ez egitea hobe dela erabakita, atzera egingo dut, eta Puntaleko bertze aldetik aterpera zuzen jaisteko bidea topatzera noa.

 Puntaleko hormen gainera hurbilduko nahiz eta argi da, berriz ere Lakorako gailurren aurretik dagoen sakonunera jaistea aukerarik garbiena dela ikusiko dut.



 Bertatik bidetxo bat sumatu egiten da, eta harantz bideratuko naiz, baina elurra dagoen tokiak ekidituz.

 Elur-jausiak gelditzeko dauden metalezko egituretara iritsiko naiz eta azpitik igertzen den bidexkatik jaitsi.
 Lakorako ur-emari edo iturrira iritsiko naiz.

 Bertze aldetik bidetxoa jarraituz altuera agudo galduko dut eta basoaren goiko partera iritsiko naiz. Bertan ezkerreko norantza hartuko dut jaisten jarraitzeko.
 Apur bat aurrerago bidetxoa utzi eta magaletik zuzen jaitsiko naiz, errepidearekin bat egiteko.
 Errepidea zeharkatu eta aterpera iritsiko naiz.
 Aterpean ibilbidearen bukaera.
Lainoak ez dit aukera gehiegirik eskaini, paisai eder hauetaz gozatzeko baina hala ere txango ederra burutu dut.