2021(e)ko abenduaren 19(a), igandea

Otsogorrigaina eta Txardekagaina Lazatik

Sarrera honetan Nafarroako Pirinioetako ibilbide luze baina polit bat aurkeztuko dut. Lazarreko mendatetik hasita, udako larreetatik barnako eremua ezagutzeko balio izango zaiguna. Saraitzuarren abelbideko bukaera, edo eta hasierako larrediak bisitatu eta aldi berean zenbait gailur bisitatuz. Bi zati nabarmenduko dira ibilbidean, hasierako basoan barnekoa, non gerra osteko bunker ezberdinak bisitatuko ditugun eta bigarren batean, ardien larredietatik zenbait gailur igotzeko aukera eskainiko diguna. 24 kilometroko distantzia eta 1.500 metroko desnibela duen ibilbidea da.

Barazea edo Txardekagainaren tontorretik gertu ikusitako sarrioa

En esta entrada presentaré un largo pero bonito recorrido por el Pirineo navarro. Con inicio y final en el puerto de Laza, nos servirá para conocer la zona de los pastos veraniegos. Visitando  el final de la cañada de Salacencos, o los pastizales de verano de la misma y ascendiendo a  varias cumbres. Dos tramos destacarán en el recorrido, el inicial por el  interior del bosque , en el que visitaremos diferentes búnkeres de la posguerra y en un segundo, el que nos ofrecerá la posibilidad de subir varias cumbres por los pastizales de verano de la trashumancia. Se trata de un recorrido de 24 kilómetros de distancia y 1.500 metros de desnivel.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria





Laza portutik goizean goiz abiatuko naiz, udazkeneko egun eguzkitsu eta haizetsu batean mendatetik abiatu egiten den pistatik basoan barneratzeko.

Laza mendaterako igoeran Zaraitzu aldeko basoa


Lazako mendatea

Pista poliki poliki gorat abiatzen da eta altuera irabaztean, soildutako baso zati batetik Orhi mendia bere osotasunean ikusteko aukera emango digu.
Orhi mendia
Apurtxo bat aurrerago eskuin aldera joko dugu eta aldapa baten bukaeran pista basoaren gainetik agertuko da, Auñamendien ikuspegi eskainiz. 
Auñamendiak
Gazteluzarra toponimoak menditxo estrategiko batean izango dugu bihurgune honetatik ezkerrerat. Ikusgai izango dugun aurreneko bunkerra, isolaturik dagoela iruditu arren, defentsa gune baten elementu bat bertzerik ez da. Bere gibelean lubakia ikusgai duelarik. Hala ere gune hau itzuleran bisitatuko dut lasaiago, elementu ezberdinez osaturik bai dago eta nahiko estrategikoa bai da. Kontutan izan toponimoak gaztelu zahar baten izena adierazten duela. Gune berezia abelbidearen hasierako kontrolarako
Gazteluzarreko metrailagailu bunkerra

Gazteluzarreko lubakiak

Bunkerra barneko aldetik

Bunkerraren behatokia
Aurreneko bunkerra bisitatu eta lubakitik eskuineko aldera jaitsiko naiz pistarekin bat egin arte. Pista beherat jarraituz Tropoko eguterara abiatuko naiz.
Lubakitik

Eskuin aldean utzitako pistara jaitsi
Pistatik zuzen jarraitu eta abelbide zabalean tokira iritsiko naiz. hasieran borda baten aurriak ikusgai dira.
Auñamendiak
Zaraitzuarren abelbidea bere osotasunean agertuko zaigu gune honetan, zabal zabala, 80 metro ingurukoa eta gainera zuhaitzik gabekoa beraz ikuspegi zabala eskaintzen digu
Abelbidea eta mendien artean Otsogorri

Abelbidearen panoramika
Belardi soro zabaletik ibiliko naiz zati batez. Aurrenik aldapan behera, mendi-lepotxo batetara iristeko eta handik aurrera aldapan gora.

Orhi

Mendi-lepotxo inguruan putsu bat ageri da abelbidearen erdian.
Putsua

Igotzen hasi eta momentu batean metalezko zutoin bat ageriko da. Bere aldamenean borda zahar batzuen aurriak ikusgai izango direlarik.
Metalezko zutoina

Borden aurriak

Udazkenean nahiko sarturik gauden arren, oraindik pago gutxi batzuk ez dituzte hosto guztiak galdu eta kolore bereziak erakusten digute.
Mendi maldatik gora jarraitu beharra dago, ezker aldeko magaletik goiti. Bertan bertze borda baten aurriak ikusgai dira. Argi da udako larrediak zirela hauek eta horregatik garai bateko borden aurri nahiko ageri dira eremu honetan.
Bertze borda baten aurriak.
Igoera, ezkerreko magaletik burutuko dut nahiz eta bide nagusia mendi magaleko goiko aldetik izan. Bueltan bertatik jaitsiko naiz, baina honela, nahiz eta bidea argiegia izan ez, aldapa gutxiago izango ditut.
Mendi magaletik
Igoeran trokaren goiko aldean ageri diren zuhaitzak egitura berezia sortzen dute lurrean ikustean.
Gorago eskuin aldetik ekingo diogu maldari lautadatxo batetara iritsi arte. Inguru honetan ardi nahiko topatuko ditut, GR bidetik beherago egonda, eta harantxo batean, lasai asko bai dute jateko eta pertsonek ez dituzte molestatzen.
Ardiak Auñamendietan

Apurtxo bat gorago GRarekin bat egingo dut eta eskuin aldetik jarraituz,
Gr-aren zutoina

Elhurrosoko lepotik panoramika
Elhurrosoko lepora iritsiko naiz. Bertan mugarria dago, 242 zenbakiduna, hain zuzen ere. Gaurko txangoan bisitatuko dugun aurrenekoa, azkena 248. izango delarik. 
242 mugarria
Bertan haizeak gogor astintzen nau, beraz denbora gehiegi galdu gabe, Otsogorri mendirantz abiatuko naiz. Igoeran ez naiz mendi erpinetik abiatuko, ezkerretik  bide zabala jarraituz, GR- aren  bidetik gorat segituko dut.

Otsogorrittipia
Hala ere, apurtxo bat gorago, eskuinetik mendi erpinera bideratuko naiz, OtsogorriTtipiara gerturatzeko.
Auñamendien xehetasuna Otsogorrittipiatik

Geroago mendi erpinetik jarrituz eta aldapan gora, Otsogorri mendiko tontorrera iritsiko naiz.
Panoramika Otsogorritik
Bertan ikuspegiak zabalagoak dira eta ondorioz Auñamiendiak ederki ikusteko aukera izango da.
Otsogorri menditik

Barazea Otsogorritik ikusita

Otsogorrigaina Otsogorritik

Otsogorri eta Otsogorrigaina mendien arteko mendi - lepora jaitsi eta azken aldapatxoa bertzerik ez da geratuko erpin geodesikoa duen tontorrera iristeko.
Lakartxela

Otsogorrigaina

Otsogorrigaineko tontorra bere erpin geodesikoaz

Buzoina
Haizeak gogor astintzen nauenez aurrera jarraitzea erabakitzen dut. Argi da hemendik aurrerako bidean jende guttiago izango dela, beraz Barazearantz jarraitzeko, magaletik beherat joko dut, GRaren bidearekin bat egin arte.
Bertan bide zabalagoa dago eta Otsogorrigaineko ipar magala zeharkatzea ez da zaila izango. Laiotza  izanik, neguan kontuz ibili beharreko eremua izaten da.
Ipar magalera bideratzen duen pasalekua

Ori mendia alderantz

Ipar magaletik Barazea mendia
Otsogorrigaineko magala zeharkatu ondoren mendi-lepo batetara iritsiko naiz. Uthuruordinetako mendatea izenekoa.
Mendi lepotik Otsogorrigaina
Mendilepotik ezkerrerantz igotzen hasiko naiz, emeki emeki altuera irabaziz. Larredia denez igoera erozoa izango da.
Otsogorrigaina eta Otsogorriko ipar magalak
Gailurreko haitzak ekiditzeko, goiko partean magala ezkerretik gurutzatuko dut, mendi-ertzera ateratzeko. Toki honetatik jende gutxi igotzen da eta bidea ez dago oso markatuta. Hala ere honek aukera paregabea eskainiko dit, sarrioak pare parean agertuko zaizkidalako. 
Rupicapra rupicapra
Mendi ertzera iritsi eta bertatik tontorreraino igoko naiz. Barazea edo Txardekagainean dagoen mugarrira iritsi arte. Elur apurtxo bat topatuko dut toki batzuetan beraz tentuz ibili beharko dut. Bereziki ipar alderako isurian malda malkartsuegiak ageri direlako.
Mendi ertzetik Ori mendia

Gaur bisitatuko dudan azken mugarria tontorrean dago. 248 zenbakiduna.
Tontorrean 248 mugarria
Tontor honetatik gailur nagusirako bidea ez da oso erraza eta elur apur bat du gainera. Hortaz bertan haizeaz babesturik bazkaltzen geldituko naiz eta ez dut mendi-ertzaren metro horiek burutuko.
Txardekagaina edo Barazearen tontor nagusia

Belabarze aldera

Tontor nagusira iristeko mendi-ertza
Atsedenalditxoaren ostean, itzulerako bideari ekingo diot, kontutan izanda bertze 12 kilometro inguru ditudala.
Pico de la Pista eta Ori

Otsogorrigaineko ipara magalera bueltatu eta bertatik Txardekagaina mendira agurra errateko unea.
Barazea edo Txardekagaina
Magaleko pasalekura iritsi eta GR-a jarraituko dut, altuera gehiegi galdu gabe, honela bidea apur laburragoa eginik.
Otsogorrigaina

Ori
Otsogorrittipiren azpian dagoen mugarrira gerturatuko naiz, 244 zenbakiduna, bertatik mendi ertzetik jarraitzeko.
245 mugarria
Arratsaldeko argiekin Auñamendiak ederrago ikusten dira, beraz etengabe atzer so egiten dut, argazki batzuk egiteko.
Ori

Alanoak eta Peña Forca

Bisaurin eta Punta Aguerri
Beherago 244 mugarrira iritsi eta handik,
244 mugarria
243 mugarrira aldapan beherat iritsiko naiz.
253 mugarria

Elhurrosoko lepora iritsi eta GR-a jarraituko dut, goizeko kontrako norantzan. Berriz ere puntu batean GR-a utzi eta ezkerretik mendi magaletik beherat joko dut.
Laza aldera bideratzeko GR bidea utzi
Eremu honetan, berriz ere ardiak topatuko ditut.
Ardiak Ezkarurre gibelean dutela
Mendi ertzetik beherat joko dut oraingoan.
Ori

Eguzkilorea Orirekin

Mendi-ertzetik Zaraitzuarren ardibidearen aurreneko zatia arras ongi ikusten da


Orittipi, Orbizkar eta Ori
Altuera galtzen joatean, basoa ikusgai. Goiko zatian pagadia eta beherago pinadiak.
Basoa

Udazkeneko azken koloreak

Aurrien ingurura iritsi eta abelbidetik jarraituko dut, bidea zabalago eta erosoagoa bilakatuko delarik.
Ori
Oraindik Auñamendietako paisai ederretaz gozatzeko aukera izango dut.


Etga txangoko azken bisitak burutzeko unea izango da. P lerroko Gazteluzarreko defentsa gune konpexua, hain zuzen ere.

Aurreneko bunkerra kanpotik ikusita
Behatzeko leihoa, argazkian ageri den moduan, eskalaturik eraikitzen zen lehergailuek barrura sartzeko traba bai zen.
Kanpo aldea harriz eta tepez estalita
P lerroa defentsarako bunkerren multzo bat da (etsaien suaz babesteko eta aurre egiteko gai diren gotorleku militarrak), Francisco Franco diktadorearen agintaldian batez ere isilpean egina. Euskal Herrian dagoen zatiari "P lerroa" esaten zaio. 1939tik 1948ra arte eraiki zen, eta aliatuek Espainia inbaditzea eragozteko erabili zen nagusiki. Pirinioek osatutako 500 kilometroko hesi naturala aprobetxatuz, hasieran aurreikusitako 10.000 bunkerretako 5.000 bunker (100 metrotik bat!) eraiki ziren.
1940ko maiatzean, Pirinioetako babeserako gotortzeko instrukzio batzuk idatzi ziren, non eraikuntza mota guztiak eta horiek eraikitzeko, kamuflatzeko eta erabiltzeko modu egokia zehazten ziren.
Gibelean metraila gunerako sarbidea

Goiko aldea landarediaz estalirik ageri behar zen.
Lerroa erdi-lurperatutako bunkerrez osatuta dago, hormigoi armatuz eginak eta, batzuetan, tunelez elkarri lotuak (artilleria-kokalekuak, behaketa-postuak, tropen babeslekuak). Bunkerrak "erresistentzia-zentro" izenekoetan biltzen ziren, eta zentro horiek, aldi berean, arrisku-mailaren arabera sailkatuta zeuden. Inoiz armatuta egon ez bazen ere, linea metrailadore astun eta arinak, infanteriako kanoiak eta tankeen kontrakoak, airearen aurkako defentsak eta morteroak jasotzeko prestatuta zegoen. Garai hartako beste eraikin batzuk baino okerrago babestu zuten, eta zaharkitua zegoen (Alemaniako blockhausen hormek 2 metroko lodiera izaten zuten). Franco 1975ean hil zen arte, sekretu militarra zen: norbaitek gehiegi hitz egiten bazuen, norbaitek arazoak izango zituen. 80ko hamarkadan utzi zuten behin betiko. Desklasifikazio aldi baten ondoren, artxibo militarrak berriz ere eskuratzeko zailak izan dira. Gaur egun uste da 2.000 bunker inguruk jarraitzen dutela zutik.
Barruan arma eta muniziorako tokiak behar zuten izan

Ormigoai zurez babestu egiten zen.

Lihoak barnetik altuera egokira jarri behar ziren. Instrukzioetan ageri den bezala, kontutan izan behar zen bere eraketan, espainolen soldaduen altuera txikia izaten zela.

Lubakiez inguratu egiten ziren, elkarren komunikazioa izateko, Bertze batzuetan tunelak eraikitzen ziren

Gibeleko partean bertze eraikinen aurriak daude, hots, sukalde komun eta abar.

Gazteluzar menditxoaren goiko aldetik babes gunerako bertze zatira gerturatuko naiz.

Gazteluzarra mendiko tontorreko marka
Tontorreko bertze magalean, eta mugaren babes aldean, defentsarako tuneletara iritsiko naiz. Kasu honetan guztiz eraki gabe ageri dira, hots, hiru tunelak ez daude barrutik elkar lotutak. 
Tunelaren hasiera
Hiru tunelen egitura ez zen bukatu.


Bisitaren ostean berriz ere pistara jaitsiko naiz eta bertatik Laza aldera bideratzea bertzerik ez zait geldituko.

Eguzkia beherat doa
Lazarrera iritsi aurretik, Ori mendiari azken argazkia egiteko momentua.

Txango luzea baina ederra gaurkoa. Eguraldi onarekin egitea gomendatzen da.