2022(e)ko martxoaren 10(a), osteguna

Madotzetik Ilarraundiko Malkorrera raketaz

Txango honetan raketekin buruturiko ibilbide bat aurkeztuko dut. Urtarrileko elurte handi batek Madotz herritik Ilarraundiko Malkorra mendirako txangoa, ez ohiko modu batez burutzeko aukera eskainiko dit. Bi elementu batu egin dira aukera ezin hobe honetaz disfrutatu ahal izateko, batetik eroritako elurte potente bat eta bertzetik eguzkia eta haizerik gabeko eguraldia. Bi osagai hauekin paisai eder hautaz gozatzeko beta izango dut, argazkiak eta bideoa erakusten duten moduan. Gaurkoan gainera ez dut ia jenderik topatuko ibilbide osoan zehar, beraz naturak eskintzen dizkidan soinu ezberdinetaz blaitzeko aukera izango dut, elurra zapaltzean sortutako soinua, zuhaitzetatik elurra askatzea eta gorputza inguratzean, eta abar. 

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea


Altimetria

Madotz herrian aparkatzeko tokia topatu eta gero, kontutan izan elurra kentzeko makinak toki gutxi utzi dituela eta elur geruza potentea dela, raketak paratu eta ibilbideari hasiera emango diot.

Bailarako webgunean halako informazioa irakurgai dugu:

Larraun bailarako kontzejurik hegoaldekoena eta biztanleri aldetik txikiena, Albiasurekin batera; azken horrek bezala, 16 biztanle baititu (INE, 2019). Ata ibarraren ahoan kokatuta dago eta Madalenaitz tontorreraino iristen den Aralarko malkarraren ia ertzean. Itsas mailatik 750 metroko altitudean dago, Oderitzekin batera bailarako herri altuena delarik. Larraunaldetik etortzeko aukeraz gain, Irurtzun-Arakil aldetik igotzeko ere errepidea dago.
Arkitekturari dagokionez, aipagarria da jauretxe itxurako bi eta lau isuriko etxe-multzoa, baita San Joan Bataiatzailearen omenezko eliza ere. Azken hori, herriaren goialdean dago eta neoklasikoa da, 1818koa.

Madotz herria
Eliza aldera igotzen hasiko naiz.
Madotz herria elurrez zuriturik
DICCIONARIO GEOGRAFICO-ESTADISTICO DE ESPAÑA Y PORTUGAL, Sebastian Miñanorenean  1828, urte ingurukoan aipatzen du 16 auzokide eta 84 biztanle dituela.
Urte batzuk geroago, Madotz herria Madozen Diccionario Geográfico, Estadístico eta Historikoaren arabera XIX. Mendearen erdi aldean.
"lugar del ayuntamiento y valle de Larraun, partido judicial diócesis de Pamplona, situación: en llano a la derecha de un arroyo, con clima húmedo y frío, pero sano, tiene 11 casas, 6 de buena construcción y mucho bosque, con corrales para ganado; escuela con Astiz y Oderiz, dotada con 60 robos de trigo; iglesia parroquial (San Juan Bautista) de entrada y servida por un abad de provisión de los vecinos.
El terreno es algo montuoso y poco fértil, le atraviesa el expresado arroyo formado de las fuentes del término; hay una cantera de piedra, arbolado de robles y buenos pastos. Producción: trigo, maíz, habas, aluvias y lino; cria ganado vacuno, lanar, caballar, cabrio y de cerda; caza de liebres, ardillas, lobos, jabalies y rapososo. Población 11 vecinos, 77 almas.
 
Eguraldi bikain honekin, edonora begiraturik paisaiak liluratzeko moduko eskenak eskaintzen ditu.
Beriain mendia Madotz herritik
Herriko etxeak dotore ageri badira, zer erranik herritik gora joaterakoan, zuhaitzak eta soroen eremura iristerakoan.
Zuhaitzak elurrez zuriturik
Herriko goiko aldean, raketak paratzeko momentua iritsik da. Egia da geruza potentea erori dela eta raketak izan arren, nahikoa barneratu egiten naiz elurretan.
Raketak paratu eta ibiltzen jarraitzeko
Bertan pista hasiko da. Gaurkoan tratore baten errodadak jarraitzeko moduan daude.
Madotz herria bere elizarekin
Aurreneko zuhaitzetara gerturatu eta adarrak geruza potentea erakusten dute oraindik. Elurtearen ostean ez du haize gehiegirik astindu eremua eta horregatik forma bitxiak osatzen dira.
Adarren gaineko elur geruza

Pistatik gora abiatuko naiz, baina edonora begiratzen delarik, argazkiak egiteko aukera ederra dagoenez, poliki poliki mugituko naiz.
Hesi baten egurraren gaineko forma berezia

Basoa

Eguzki izpiak adarren artean

Metaturiko elurrak forma ikusgarriak osatzen ditu



Ilargia oraindik zeruan ikusgai

Basoa eta zura

Zuhaitz moztuaren xehetasuna
Pistatik gora igotzean, Oderitzerako errepidea ikusgai da. Elurra kentzeko makinak irekitako bidea hanpaturik ageri da elurraren artean.
Errepidea suge bat bailitzan


Adarren arteko kontaluzea

Panoramika pistatik
Paisai honekin, egia da ez dudala erritmo bizkorrik hartuko, eten gabe naturaz gozatzen dudalako, hala ere altuera irabazten noa eta Sakana eta Artxuetaz gain, Maioak alderako ikuspegiak izaten hasiko naiz.

Behorrak lasai oso

Artxueta eta Atako harana

Basorantz gerturatzen naiz konturatu gabe.
Bertze panoramika bat

Hesiko makilak ere zuriturik daude

Soroak

Artxueta, Ata eta Mikel Deunaren Santutegia
Orain arte paisai zabal elurtu ederretaz gozatzerik izan bada, oraingoan basoan murgilduko naiz eta zuhaitz zurituek forma ez ohikoak eskainiko dizkidate. Elurra benetan ederki apaintzen dituela enborrak.
Basoan murgiltzean





Apur bat gorago Borda Arronera gerturatuko naiz. 

Borda

Bordaren paretik Maioak ikusgai izango dira
Aralar Maioekin

Maioen xehetasuna



Bordatik apurtxo bat aurrerago, bidegurutze batetara iritsiko naiz. Igoeran zuzen jarraituko dut baina bueltatzerakoan bertze norantza jarraituko dut.
Bidegurutzea

Zutoina ere elurturik ageri da


Aurrerago borda Pakatxeneren aldamenetik igaroko naiz, bertara iritsi gabe, pistak kurba bat deskribatzen bai du.
Pakatxene borda
Basotik bertze apur bat jarraituz, bertze bidegurutze batetara iritsiko naiz. Oraingoan basoaren goiko partera aterako nauena. Bertan zutoinak dira. Hemen GRarekin bat egiten du bideak. Joaterakoan eskuinetik joko dut, eta itzuleran ezkerreko tontorra bisitatu ostean, berriz ere pistara jaitsiko naiz.
Basoaren gaineko bidegurutzea

Eskuinetik eta mendiko tontorren aldetik jarraitu beharko da.
Oraingoan Erga eta Iruñerriko tontorren aldera bideratuko naiz.
Apur bat aurrerago Larrazpileko trikuharri ederrera iritsiko naiz. Trikuharri honetaz halako informazioa eskaintzen digu Txopera lagunak:
Ziur aski Nafarroa osoko trikuharririk ederrena da, nik ezagutzen ditudanetatik behintzat, ondo kontserbatuta dago eta xehetasun arkitektoniko paregabeak ditu, aztertzeko modukoak; leku horretatik egindako bistak bikainak dira, Iruñerrikoa eta Sakanakoa, Andia mendilerroa, Erga mendiak, Iga, Izaga eta abar.
Larrazpileko trikuharria

Luis Millanek informazio aunitz eskaintzen digu, trikuharri honen inguruan duen fitxan

 Badirudi ikertu zuten aurreneko pertsonek Aranzadi eta Ansoliagak izan zirela.

Hilobi-monumentu honen galgalak, lau milurteko antzinakoak, hogei metro Diametroa. Kareharrizko estalkia metro erdiko lodierara hurbiltzen da, eta Bi metro eta erdiko zabalera, bi metro baino gehiagoko luzera. Antzeko hiru lauza daude barruan. 

Ezaugarriak. Duela ez asko arte trikuharri hau Nafarroako artzainek aterpe gisa erabili zuten. Izan ere, badirudi duela denbora batzuk txabola bat eraiki zela, Materialak. Trikuharriaren sarrerak, ekialdeko osagai batean, metro eta hogei Zentimetroko altuera du, eta laurogei zentimetroko zabalera.

Larrazpil

Larrazpileko trikuharria

Trikuharriaren inguruak ere ederrak oso daude. Oraingoan zuhaixkak eta sartrakadia elurretan ezkutaturik ageri diren arren, eguzkiak, bere argi eta itzalekin hanpatu egiten ditu. 

Sastrakadiak eta itzalak

 Oraingoan Iruñerriko mendiak ageri direnez, Elomendi nabarmentzen zaigu.

Elomendi sastrakadien gibeletik

Zuhaizkek ere paisai liraintzen dute

Larrazpil mendi tontorrerantz bideratuko naiz. 



Hesiaren bertze aldera igaro eta bideak ezkerrerantz bideratuko da, basoan barneratzeko. Baina bertaiko ikuspegi zabalak ederrak oso dira ere.



Pirinioak ikusgai

Basorantz jaisten hasiko naiz, gaurko mendi tontorrerantz hurbiltzeko. 

Basorantz jaitsi

Beriain mendia


Bideak harantxo batetik doan pista batetara eramango nau. Pista hau eskuinetik jarraituz Goldaratz herrira joaterik dago. Baina gaurkoan pistara iritsi, hau gurutzatu eta aurrean dugun mendirantz bideratuko naiz. 

Pista zeharkatu eta zuzen igotzen jarraitu

Ilarraundiko Malkorra edo Iraundi mendiak haitz batetan du tontorra. Beraz haitzen azpiko aldera jo eta hormen ezker aldetik bidexka bat ageri da, mendi ertzera iristeko. 

Ilarraundiko Malkorreko haitzak

Mendi ertzera ezkerretik iritsiko naiz. Eta hara iritsirik gibeleko partetik, eskuin alderantz jo beharko dut tontorrera iristeko. Bertan bidexka estua da, basotik doa eta gaur elur geruza potentea dagoenez, nire zailtasunak izango ditut bidea irekitzeko. 

Adarrek elurrez beterik daudenez bidexka estali egiten dute

Tontorraren azpiko partea, harriz osaturik dago eta elur geruza honekin gora beherak izango ditut urratsa egiteko eta bidea zabaltzeko. 

Tontorraren azpian

Tontorra bere erpin geodesikoarekin

Azkenik tontorrera iritsiko naiz eta bertako paisaia benetan liluragarria izango dela. Inguru honetako tontor bereziena da. Gainontzeko gehienak basoan berean direnez, ez dute ikuspegi zabalik.

Erpin geodesikoa

Ilarraundiko Malkorreko tontorra

Tontorretik Maioen aldera

Tontorretik



Panoramika tontorretik

Erga tontorretik

Maioen xehetasuna

Tontorreko elur geruza

Jaisteko elurretan utzitako urratsak jarraitzea bertzerik ez dut egin beharko. Aurreneko zatian kontuz ibiliz, harriak daudelako eta zenbaitetan gehiegi hondoratzerik bai dago. 


Ilarraundiko Malkorreko tontorreko haitzak

Pista berriz ere zeharkatu eta aldapan gora jarraitu Larrazpil aldera iristeko. 

Adarrek osaturiko tunel antzekoa

Haizeak sorturiko egiturak

Larrazpilen berriz ere ikuspegi zabaletaz gozatzeko aukera izango dut.  

Erga eta Pirinioak

Sastrakadia elurrez estalia

Aurreko basoaren gaineko bidegurutzera iritsi eta oraingoan zuzen jarraituko dut GRtik, aldameneko tontorrera gerturatzeko. Zati honetan inork ez da ibili eta urratsa egitean nahikotxo hondoratzen banaiz ere, sentsazio atsegingarria da. 

Tontorra azpitik ikusita

Soilik animalien urrats zaharrak ikusten dira

Tontorretik Artxueta

Tontorreko zuhaitzak

Beriain eta Satrustegiko mendi lerroa

Erga tontorretik


Ni eta nire urratsak

Berriz ere igoerako bidetik pistara aterako naiz. 

Jaitsieran ezkerreko pistatik egingo dut. Bidegurutzetik metro gutxi batzuetara pista ezkerretik metro gutxi batzuetarako utziko dut, Lamearreko trikuharria bisitatzeko. Luis Millanen fitxa bertan irakurgai.

Pixka bat okertuta dagoen lur-eremu batean dago, pago handiz inguratua alde guztietan eta baten bat tumuluan. Tamaina ertaineko harrizko tumulu bat du, 18 metroko diametroa duena. Iparraldetik 0,90m, hegoaldetik 1,40m, Ekialdeko aldetik 1,10m eta mendebaldeko aldetik 1,30m. Pagoak hazten dira, perimetroan dauden batzuk moztu egin dira angelu zuzen moduko bat osatuz. Ganberan 5 lauza kontserbatzen dira, eta tumulutik estalkiaren hondarrak ikus daitezke, bai hegoaldetik, bai Mendebaldean.


Lamearreko trikuharria

Informazioa

Pistara berriz ere itzuli eta handik jaisten jarraituz, antena baten aldamenetik igaroko naiz. 

Antena

Beherago Sakan aldera gerturatuko naiz. Berriz ere behor batzuk topatuko ditut. Badirudi ez direla gehiegi kezkatzen.

Pistak Madotzeko mendaterantz bideatu egiten da, baina errepidera iritsi aurrtik oraindik bisitalditxo bat egiteko aukera izango dut. Kategañako trikuharria eta zutarria. Gaurkoan eta elurrez estalirik daudenez ongi ikusterik ez badira ere. 

Luis Millanen informazioa eta fitxa irakurgai.

Landaretza ugariz eta zuhaitzik gabeko sastraka baxuz inguratuta dagoen lur malkartsu batean kokatuta dago. Tamaina ertaineko harrizko tumulu bat du, nahiko kamuflatua, 7 metroko diametroa duena, eta gehienezko altuerara iristen da, 0,80 m-koa hegoaldean. Erdian, dolmen-ganberako bi lauza daude, 0,70 metroko distantziarekin.

Kategañeko trikuharria

Errepidera atera eta eskuinetik herrira bideratuko naiz ibilbide eder honi amaiera emateko. Bertan raketak kendu eta motxilan eskegi beharko ditut, azken zatia asfaltotik egiteko. 

Mendatean errepidea

Madotz

 Ibilbide ederra eta raketekin aukera paregabea. Ez da askotan honela egiteko aukerarik izaten.