Uxue herrira daraman errepideak bihurgune itxi bat egiten duen puntuan, errepideko 6. kilometroan, teileria zaharraren goiko partean dagoen gurutze baten aldamenean utziko dugu kotxea. Mendi-lepo honetatik Uxue herria arras ongi ikusterik izango dugu.
Ibilbidearen hasiera Teileriaren iturria dugu. Teileria zaharraren eraikina eta aldameneko iturria bisitatuko dugun aurrenekoa izango da. Errepidearen azpian dago, baina normalean herrira jotzen du jendeak eta gutxitan gelditzen da iturri hau ikustera.
Iturriaren aldamenean teileria zaharraren eraikina eta labea dago. Bere azpian hasiko den pistatik aldapan behera abiatuko gara.
Pista honetatik bidegurutze batetara iritsiko gara. Eskuineko aldetik jaisten jarraitu beharko dugu zenbait soro zarratatik.
Trokara iritsi eta bertze magalera igaro beharko dugu ibilbidearekin jarraitzeko.
Trokaren bertze aldera igaro eta segituan bidegurutze bat izango dugu, non eskuinetik jaisten jarraituko dugun.
Metro gutxi batzu aurrerago bide zabalago batetara iritsiko gara. Hauxe izango da herritik jaisten den bide zaharra. Iturrira iristeko eskuineko aldetik trokara eta bertan dagoen zubia bisitatzera joko dugu. Itzulera toki beretik egingo dugularik, herrira igotzeko.
Errekatxoaren gainetik harrizko zubi zahar ederra dago, nahiz eta sastrakek nahiko ezkutatua izan.
Etorritako magalera bueltatu eta errekatxoaren paretik metro gutxi batzuk ibiliz, Axandietako iturrira gerturatuko gara. Iturrira jaisteko zailtasunak izan ditzakegu, mataz eta sastrakaz beteta dagoelako.
Errekan ura ikusten den arren, landaredi oparoak iturriaren egitura monumentala ezkutatu egiten du.
ITURRIAK GARBITZEKO ERANTZUKIZUNA, UDALAREN ETA ERABILTZAILEEN KONTURA.
Uxueko udal-mugartean hainbat iturri daude, oso garrantzitsuak direla erakusten dutenak eta garbitzeko eta kontserbatzeko interes berezia merezi dutenak.
Anzandietakoa ("ponpakoa" ere deitua) eta Turtumberakoa (harlanduzko harrizko eraikuntza ikusgarria) oso garrantzitsuak ziren, herritik hurbil zeudelako edateko ura ekartzeko.
Garrantzitsuak ziren, halaber, Tejeria, San Nikolas, Santacaramuru, Lezkairu, Galaputzuko garbitegia...
Horiek eta gainerako iturri guztiek ere Udalaren arreta zuten, garbi edukitzeko, nahiz eta hurbilen zeuden korten erabiltzaileak arduratzen ziren horretaz.
Zoritxarrez, aipatu ditugun iturri asko erabilezin geratu dira, urte dezente lehenagotik utziak izan direlako. Ez dute jaten, edo ura beste leku batzuetatik ateratzen da...
Beste batzuk inguruan hazten joan den landaretzak ezkutatzen ditu...
Iturria bisitatu eta gero, bide zaharretik gora eginik, Uxue herrira iritsiko gara. Altuera irabaztean, elizaren dorreak izango dira ikusiko ditugun nagusienak.
Bide zaharrak, San Miguel baselizara eramango gaitu. Herriko kanpo aldean dagoen eraikin monumentalaren aurriak bisitatzeko aukera izango dugularik.
Uxue herriaren behealdean dagoen San Migel baseliza XIII. mendekoa da. Fatxada erromanikoa du eta nabe angeluzuzena gotiko estilokoa da.
Arkupearen ezkerraldean, barraskilozko barne-eskailera bat du, eta teilaturaino iritsi behar izan zuen kanpai-hormara sartzeko.
Kanpoaldean, elizak harlanduzko horma lodiak ditu, eta horma-bular oso irtenak ditu. Horma-bularrak karazerbitzura ematen du, Aliagako eta Gallipienzoko bideetara. Hegoaldeko hormari edo Muelasko bidera ematen duen eguterara dagozkionak, berriz, desagertu egin dira.
Burualdea beste kontrahorma batzuekin sendotzen da, baina kasu honetan diagonalean jarrita daude.
Eraikinaren mendebaldean dagoen aldean portada dago, oraindik ere eskema erromanikoa duena. Portada horrek zirkuluerdiko arku txaranbeldua du, sei arkibolta baketoidunetan banatuta, eta horien artean lodiera txikiagoko baketoiak daude.
Euskarri horietako kapitelek gizon bizardun buru handiak dituzte, eta portadaren alde banatan dauden mahatsondo-hostoetatik ateratzen diren zurtoin moduko batzuk.
Portadako apaindura pieza bakarreko ateburu batek osatzen du, Krismoiarekin ilargiaren eta eguzkiaren artean, eta izar bat errematean.
Irudi horien inguruan, sei petaloko lore-orla bat dago, oinarrian izan ezik, zirkuluerdiko arkutxoak baititu elkarri lotuta.
Portadaren gainean, mentsuladun teilatutxo bat dago, okulu zabal baten oinarria dena.
Fatxada gorputz bakarreko kanpai-horma batek errematatzen du. Kanpai-horma hori zirkuluerdiko bi arkuk osatzen dute, profil alakatuak dituztenak. Erremate gisa, goialde triangeluarra du, eta alboetan hiru hagaburutxo ditu, kokoriko irudi munstrotsuak dituztenak.
|
Uxue herriko goiko aldea baselizatik ikusita |
|
San Miguel baselizaren aurriak |
|
kanpai-horma |
|
Baselizaren barneko aldea eta Uxue |
Ermitaren atzean, 1952an Uxueko Ama Birjinaren irudia koroatu zen aldarea dago, baita harrizko monolito bat ere, ekitaldi hura gogorarazten duen marmolezko inskripzio luze batekin.
|
Testu oroigarria |
|
Harrizko monolitoa eta bere gibeletik Uxue |
|
Uxue oroigarritik ikusita |
Oroigarria bisitatu ondoren, berriz ere San Miguel baselizaren oinetara jaitsiko gara eta oraingoan, ezkerretik beherantz abiatzen den pistatik jarraituko dugu, herriaren bertze magaleko iturria bisitatzeko.
|
Btt ibilbideen informazio ohola |
Baselizari buelta eman eta pistatik beherantz metro gutxi batzuk egin eta ezkerretik bidetxo batetara igaro beharko dugu, pista nagusia utziz.
|
Pista nagusitik metro gutxi egin |
|
Bidegurtzetik atzera begiratuz, Uxueko ikuspegia |
Metro gutxi batzu aurrerago, ezkerretik pista nagusia utzi beharko dugu,tikiko ibilbide batetarik jotzeko.
|
Pista bertatik utzi |
|
SL zaharraren zutoina |
Bide zahar honek troka aldera bideratuko gaitu.
Tarte batzuetan bidea harriz osatuta dagoela ikusteko aukera izango dugu. Hortaz bide zahar batetatik goazela agerikoa da.
|
Harrizko bidetik Uxue |
Beherago pista batekin topo egingo du, baina zuzenean gurutzatuko dugu bide beretik jarraitzeko.
|
Pista gurutzatu |
Apur bat beherago, berriz ere pistarekin bat egingo dugu eta oraingoan ezkerretik beharantz jarraitu beharko dugu.
|
Pistara iritsi eta ezkerretik jaisten segi |
Bihurgune batetara iritsi eta oraingoan pista nagusia utzi zuzen jarraituz, troka aldera bideratzeko.
|
Pista utzi eta zuzen jarraitu |
Trokatik apur bat gora egin eta iturrira iritsiko gara.
|
Turtuberako iturria |
Turtubera iturria, troka berean dago. Harrizko egitura batek inguratu egiten du eta bertan ura jario.
|
Turtubera itrurria |
Iturritik herrirako igoerari ekin beharko diogu. Trokatik irten eta pista eta zelai batzuen artetik bidexkak jarraituz. Bide zabal batek San Miguel Badelizara eramaten du, baina gaurkoan magaletik eta landa eremu batzuen bitartez eta pista eta bideak jarraituz herriko goiko aldera ateratzea dut helburu.
|
Eskuinetik gora |
Puntu honetan eskuinetik abiatzen den pista jarraituko dut herriko goiko aldera iristeko
Altuera irabaziko dugu eta Turtubera troka azpian utzita, herriko aurren eraikinen gibeleko partera iritsiko naiz. Hauei buelta emanik jatetxe batetara ateraz.
|
Herriko goiko aldeko taberna |
Santa Maria karrika jarraituz, gazteluaren goiko aldera iritsiko gara. Gaztelu edo Santa Maria elizaren goiko aldean dagoen putsua eta plaza izango da bisitatuko dugun aurrenekoa.
|
Elizaren kanpo aldea |
|
Elizaren gibeleko putsua |
Bertan Mendebalde alderako ikuspegi zabala dago eta gainera informazio ohol bat konsultatzeko aukera ere.
|
Herriko goiko parteko ikuspegia |
Plazaren bertze aldetik jaitsiko naiz Santa Maria inguratuz eta eliza gaztelua bisitatzerakoan eraikinaren tankera nolakoa den ezagutzeko.
|
Elizaren kanpo aldea |
|
Elizaren arkupea |
|
Elizaren galeria |
|
Dorreko pasalekua |
|
Elizaren dorreak |
|
Dorrearen azpiko pasalekua |
|
Plazatik elizarako igoera |
Eskailerak igo eta elizaren barruan sartu aurretik, eskuinean ate bat dago, zeinetik estalpe batetatik, elizaren buru aldeko kaperak ikusgai izango ditugun. Galeria ederra benetan.
|
Elizaren atari bat |
|
Elizaren kanpo aldea |
|
Elizaren buru aldea |
|
Elizaren buru aldeko kapera bat |
Uxueko eliza gotorlekuaz, Mikel Burguiren blogetik euskaratua:
Uxue Eliza ala gaztelua?
Uxueko elizaren egiturak, almenadun dorre altuek, pasealekuek eta kanpoaldeko kontrahorma handiek gotorleku militar itxura eman diote tenpluari.
Horregatik iristen dira bisitari asko Uxuera gazteluaz galdezka. IX. mendean Iñigo Aristak arabiar hedapenaren aurrean eraiki zuen gotorlekutik ez da ezer geratzen, baina bisitariek, itxuragatik engainatuta, egungo eliza eta bi dorre almenadunak gaztelu zaharrarekin nahasten dituzte.
Hain zuzen ere, kanpoko itxura hori dela eta, Uxueko santutegiaren monumentu-multzoaren definizio onena "eliza-gotorlekua" terminoan dago.
Uxueko gotorleku elizaren eraikuntzak denboran zehar.
Erlijioaren jatorria, Ama Birjinaren aldeko kristau gurtzari dagokionez, erromaniko aurreko eliza txiki bat eraikitzen denean finka dezakegu, tradizioaren arabera Nafarroako lehen errege Iñigo Aristak IX. mendean eraiki zuen gotorlekuaren ondoan.
Hasierako tenplu txiki hura hiru abside zuzenekoa izan behar zuen, eta behera bota zen XI. mendean eliza berri bat eraikitzeko, oraingoan Antso Ramirez erregearen babespean eta erromanikoa.
Estilo erromanikokoak dira hiru absideak, dorre handiaren lehen gorputza (XII. mendea), dorrearen bigarren gorputzean leihoa egiteko berrerabilitako arkupe erromanikoa eta kanpai handien baoak, XII. mendeko zutabe, kapitel eta arkiboltekin.
Gaur egun ikus dezakegun elizaren gainerakoa XIV. mendekoa da. Mende horretan egin ziren tenpluaren handitze gotikoa egiteko lanak, eta eliza pasealeku, horma eta egitura batzuekin inguratu zen, gaur egun duen gotorlekua itxura eman arte. Nabe gotikoa eraikitzen ari ziren XIV. mendearen lehen erdian.
Unibertsitatearen edo Ikasketa Orokorren eraikina, dorre txikia, dorre handiaren birmoldaketa, erromesentzako ospitale bat eta gaur egungo parrokia-etxea, Uxueko errege-erreginen egoitza zaharra, Karlos II.aren garaian eraiki ziren gotiko garaiko egituretako batzuk dira.
|
Elizaren atari nagusia |
Elizaren barruko aldea ere bisitatzea ezin bertzekoa da herriko bitxi hau ezagutzeko.
|
Elizaren barruko aldea |
|
Koroaren azpia |
|
Bataiorako pila |
|
Xehetasuna |
|
Arkupedun galeria |
Kanpoko aldea ezagututa, berriz ere atari nagusira itzuli eta oraingoan plazar jaitsi eta udaletxerantz jaitsiko naiz.
|
Uxueko karrika bat harrizko leiho zahar batekin |
|
Leihoa izango zen harria |
|
Udaletxea |
Herriko Hego aldeko magalera jo beharko da, azken iturri hau bisitatzeko. Buzacao iturria da
|
Buzacao iturria |
Iturria bisitatu ondoren, bedrriz ere goiko karrikara igo eta ezkerretik herriko kanpo aldera bideratu beharko gara, errepidera ateraz. Azken tartea errepidez burutu beharko da, ibilbidea amaitzeko.
|
Teileriaren labea |
|
Teileriaren xehetasuna |
Azkenik bidegurutzera iritsi eta ibilbide berezi honi amaiera emateko tenorea izango da. Uxue herria ezagutzeko modu berezia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina